etxebarria

Etxebarriko frontoia 1936-2016, gerrak inaguratu zuen

Posted on Actualizado enn

IMG_20160725_195509Partidu ugari izan dira egun hauetan herriko jaietan, frontoian jokatu dira pala, eskuz zein zestazko partiduak. 80 urte bete ditu frontoiak eta aldameneko probalekuak.

1933ko hauteskundeetan aukeratutako udalak, bi urte geroago hasi zituen eliza atzeko plaza (probaleku zaharra) berritzeko lanak eta horrekin batera frontoia eraikitzeko lanak.

Plaza, probalekua berritu eta frontoia eraikitzeko beharrezko lur sailak erosi, beharrezko tramiteak burutu eta lanak martxan jarri zituzten. 80 urte dira lan hauek egin zirela, eta gaur egun ezagutzen dugun frontoia IMG_20160725_201101eta inguruko egiturak orduan eraikitakoa dute oinarri.

Herritarren entretenimendu, aisi, zein solaserako gunea sortzea izango zen helburuetako bat seguruena. Jaietan, banakoen dema apustuetan zein pelota jokoetan lagun artean dibertitzeko aukera sortzea. Pentsatu, adostu eta eraiki zuten frontoia zein probalekua; baina lanei bukaera eman zitzaienean, 1936an, ez zuten dibertitzeko aukera gehiegi izan herritarrek. Espainian militarrek uztailaren 18an emandako kolpearen ondoriozko gerra frontea hurbiltzen zetorren eta berehala frontoi berriak tiro hotsak eta kainoikadak ziten inguruan pilota hotsen ordez. ETXEBARRIKO_PASKUETAKO_IDI-300x225Zorionez, ondo eutsio zion kainoi eta hegazkinen zartakoiei; inguruan erori arren ez bai zioten zirkinik eragin.

Zure laguntzarekin aurrera egin dezakegu, testigantzak, dokumentuak, argazkiak …

Posted on Actualizado enn

Inmakulada Bilbao eta Felix Pagegi
Inmakulada Bilbao eta Felix Pagegi
P1280563
Dominga Txurruka Muniozguren

Poliki poliki aurrera doa memoriaren funtsa. Joan berri direnen hutsunearen tristuraz (Juana Etxaniz 1923 Barinaga- 2016 Markina-Xemein, eta Juanita Barruetabeña Etxebarria 1925-2016)… baina beste batzuen testigantzak jasotzeko aukera izanaren pozaz. Egun hauetan eta inurri lanari esker Josefa eta Juli Baskaran ahizpen eta Agustin Unamunzagaren testigantzak jasotzeko aukera izan dugu, Dominga Txurrukarena, Inmakulada Bilbao edo Felix Pagegirena, Jose Uberuagarena bezela.

Eskertu nahi diegu, haien senide zein beraien arduran dauden langileei erakutsitako esku zabaltasun eta laguntasuna.

IMG_20160709_164922
Agustin Unamunzaga Unamunzaga
IMG_20160709_181614
Josefa eta Julia Baskaran Balentziaga

Testigantzak altxorrak dira; gertatutakoa ulertzeko ezezik, golpe militarraren ondoriozko biktima eta herritarrek bizi izandako giza eskubideen urraketei zor zaien egia, erreparazioa eta justiziarako eskubidea bermatzeko ezinbesteko errelatuak. Haien memoria gure historia delako, oso garrantzitsua da esku artean duguna balioetsi eta testigantza, argazki, zein gainontzeko dokumentu jasotzea.

Jose Urberuaga
Jose Uberuaga

Juanita «Basabe» testigu aberatsa joan zaigu

Posted on Actualizado enn

Juanita Barruetabeña Guenaga (1925-2016 Basabe, ETXEBARRIA)

Urteak igaro dira lehenengoz Juanitarekin hitzordua egin genuenetik; 6 urte inguru izango dira. Ez zen lehenengoa bakarra izan, harrezkero beste hainbat alditan jaso dugu bere testigantza. Kapitulu ugari utzi zizkigun etorkizun aberatsago bat osatu dezagun. Atzo hil zen; besarkada estu bat bidali nahi diegu bere senide, lagun eta hurbileko guztiei.

1925ean jaioa, ume izateari utzita harrapatu zuen gerra zibiliak. Etxean iheslari asko hartu zituzten, Eibartik etorritako senideak esaterako. Gudariz eta senidez beteta igaro zituzten Basaben gerraren hilabeteak. Aurreko igandean, Kalamuako frontean zehar egin genuen ibilbide gidatuan Juanitaren testigantzak utzitako pasartzeak aipatu genituen. Izan ere, 1936ko abenduaren 26ko borrokan, Maxeko harkaitzetan obusek eztanda egiten zutenean Basabeko etxeak dar-dar egiten zuela ondo oroitzen zen. Baina horrez gain, kontatu zigun nola bere aita (eta udal zinegotzi guztiak) 1937an atxilotu zituzten Etxebarriako udalean II.Errepublika garaian zinegotzi izateagatik, edo nola osaba bi, jaiotzez Etxetxukoak, Celta batailoi anarkistarekin joan ziren frentera eta biak hil ziren. Testigantza eta lagun eskuzabala, gogoan eta estimuan izango dizugu eskainitakoa.

Egixarreko panelaren inagurazioarekin bisita gidatua

Posted on

Egixarreko panela1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan, borrokaldi honen inguruan emandako hitzaldietan bildutako informazioa agertzen da.

Aukera hau aprobetxatuta ibilaldi gidatua izango da, Intxaurbietatik Akarregira, eta handik, Egixarrera.

Hiru gudari Zelaiteburuko hobian, duintasunez, demokrazia eta askatasunaren aldeko borrokalariak

Posted on Actualizado enn

Oroimenak sustrai sakonak ditu, eta denbora iragan arren, 80 urte igaro arren, herritarren memoriari esker, egia azaleratu ohi da. Ez errepresioak ez diktadura luzeak ez zuen lortu mendian hobietan lurperatutako gudariak baztertuta ahazturan galtzea.

Zelaietaburun, lubakian lurperatutako hiru gudarien lehen gorpuzkina. 2016.03.05
Paco Etxeberria atzo Zelaietaburun 2.gudariaren gorpuzkina aztertzen.
DSC_6554-4_500
Hirugarren gudariaren gorpuzkinak atzo Zelaietaburun

Joan den martxoaren 5ean, Zelaietaburu (Etxebarria) egindako exhumazioan gudari baten gorpuzkinak berreskuratzea lortu zen. Orain, bere aldamenean beste bi pertsonaren gorpuzkinak aurkitu dira.

Zelaietaburun erresistentzia gunea antolatu zuten gudariek. Muino hau, 1936ko irailaren azken egunetan altxamenduarekin bat egindako indar faxisten aurkakoen borrokarako gunea izan zen. Bertatik saiatu ziren aurre egiten, etsaiak inguruok hartzea ekidin asmoz.

Zelaietaburutik ikus zezaketen nola beraien kideak erortzen ziren Belarretan, Ziardamendin, San Migelen (Aiastia), Morkaikon edo Lapion eta Urkaregin. Udaran, Gipuzkoa ekialdetik mendebaldera okupatzea lortu zuten gisan, Bizkaiko mugara iristen ari ziren golpea eman zuten militarren aldeko indar frankistak.

1936ko irailaren 25ean iritsi ziren tropa frankistak San Migelera (Aiastia) Elgoibar okupatu ondoren eta handik hiru egunera sartuko ziren Zelaietaburu eta Urkaregiko mendatearen gainean. 1936ko irailaren 29rako Bizkaiko muga zapaltzea lortu zuten; hala ere, borrokan jarraitu zuten miliziano eta gudariek eta urriaren 4ra arte behintzat jarraitu zuten tiro hots eta artilleria soinuek. 1936ko urriaren 4an gerra lerroa, frontea, egonkortu zen eta fronteko posizioek egonkor iraun zuen arik eta 1937ko apirilaren 25ean ebakuazio agindua eman eta demokraziaren aldeko borrokalariek erretaguardiako posizioak indartzera erretiratu ziren arte.

Jose Mari San Martin_500
Jose Mari San Martin Odria. Soarte
Pilar San Martin Odria. Soarte baserrian jaioa, atzo Zelaietaburun.

Testigantzen bidez jaso ahal izan dugu gertatutakoa. Bi familietako neba arrebek, honen berri izan dute etxean. Batetik, umetatik entzun eta ikusitakoa Soarte baserriko Pilar eta Jose Mari San Martin neba arreben kasuan. Pilar, atzo bigarren eta hirugarren gudarien gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanetan egon zen, eskaini zitzaien omenaldian parte hartuz.

Beraien aitak kontatutakoa entzun zuten Ignazio eta Santi Retolaza anaiek. Ignaziori kontatu zion behin aitak, Iruiturritk behera zetozela, «han harikaitz haietan hiru hildako ikusi nituen» .

P1260176_2_500
Santi eta Ignazio Retolaza Mendikute anaiak. Elgoibarren testigantza jasotako unean

Haien testigantzak beharrezkoak izan dira Ahaztuen Oroimenarentzat, ikerketa abiatu eta hiru gudarien gorpuzkinak berreskuratzeko.

Hiru gudariak lurperatuta aurkitzen diren lubakia 1936ko irailaren azken egunetan egindakoa bada ere, hobi bezala 1937ko apirilean erabili zutela uste da. Alegia, hiru gudariak borrokaldi hauetako batean hildakoak edo atxilotu eta ondoren fusilatutakoak lirateke, beraien kideek 1936ko irailean egin eta erabilitako lubakian frankistek lurperatuak.

Bigarren gudariaren hortz eskubilak

Kontuan hartu behar dugu, garai horretan, 1937ko apirilean, bigarren hamabostaldian, zenbait borroka izan zirela “Markinako sektorea” deiturikoan; demokrazia eta askatasunaren alde borrokan azken unera arte eutsi zioten. Molak 1937k martxoaren azkenetan Bizkaiari errenditu zedin ohartarazi arren, gudari eta milizianoek borrokatzea erabaki zuten eta 1937ko apirilaren 19-24 tarteko egunetan azken ofentsiba burutu zuten. Ordurako baina, frankistak ondo antolatuta zeuden, tartean egun batzuk lehenago iritsitako italiar soldaduekin osatutako Flechas Negras Brigada misto faxista Urkaregiko gainaren iguruetan zen. Borrokaldi hartan, Euskitze Aiste inguruetatik zehar, Garro etxeetatik gora, Kortatxiki inguruetara arte, Zelaietaburu ondora arte sartzea lortu zuten.

Atzo, bi gudarien gorpuzkinak berreskuratu ahal izan ziren. Gorpuzkinak oso egoera txarrean bazeuden ere Aranzadiko kideek haiek aztertuko dituzte orain. Desobiraketa hauetan aurkitutako objetuen artean, lehenengo gudariak txanpon bat zeukan eta hortz ordeak. Bigarren gudariak, urrezko hortzak eta bi hortzetako eskubila zituen, horrez gain, gerrikoaren zatiak ere agertu ziren. 

Bertaratutako jende guztiarekin batera, hiru gudari hauei eta inguru hauetan zein gainontzeko fronteetan askatasuna eta demokraziaren alde borrokatu zuten guztiei omenaldi xume bat eskeini genien. 

Bizi osoan gertaera hauen zama eraman dutenek, lekukoek atzo arnasa hartu zuten, beraien memorian txertatutakoa zer zen jakin ahal izan zuten, eta Santik esan bezala, zeregina bukatutzat eman zuten. Orain, zientzilarien lanak jarraituko du, gorpuzkinak laborategian aztertuz atera daitezkeen emaitzen esperoan. Ahaztuen Oroimena elkarteko kideoi, poz handia emango liguke, eta garrantsitsua era berean, gizarte justuago baten alde borrokatu zuten hiru gurdari hauek, beraien etxera bueltan eramateko aukera izango bagenu. Desagertutzat eman zituzten hiru etxeetako senideekin elkartu asmoz.

Zelaieta Buru, gerra leku izandakoa berreskuratze bidean

Posted on Actualizado enn

Urkaregi Txikiko gain honetatik aurrez aurre Ziardamendi. Barrenean Soarte eta Urkaregi

Zelaieta Buruko lanek aurrera jarraitzen dute eta Urkaregi Txiki gainaren inguruko haitzen eremua garbitzen jardun dugu beste behin aurreko asteburuan. Auzolanean lan talde paregabeaz gain garbitu ederra eman ahal izan diogu gerra leku honi.

Zelaieta Buru, frankisten aurka erresistentzia leku izan zen. Miliziano eta gudariek batez ere 1936ko irailaren 21etik 29ra arte erabilitakoa. Faxistek Ziardamendi-San Migel-Morkaiko lerroa gainditu eta hurrengo egun gutxitara arte eutsi zioten leku honetan errepublika eta demokrazioaren aldeko borrokalariek.
Gerra leku honek, ikuspegi ederra eskaintzen du; batek baino gehiagok estu biziko zituen gain honetatik begira Ziardamendi zein Morkaiko eta inguruetako gertaera latzak, Urkaregiko gaina faxisten esku geratzen ari zela jabetuz.

Zelaieta Buru, gerra lekua berreskuratzen argazkiak

Julian Lejardi Quintana

Posted on Actualizado enn

Sin título2Julian Lejardi Quintana, Bixkerra baserrian jaio zen 1925ean. Neba arreben artean bigarrena da. Aita Laparrekoa zen eta ama Belausteikoa; Beheko Etxebarrira ezkondu ziren, gero Bixkerra erosi eta hara etorri ziren bertan bizitza eginez, Julian jaio orduko.
Gerra garaiak iritsi zirenean, zortzi hamar miliziano hartu behar izan zituzten Bixkerrean. Inguruko mendi gailurrak defendatzera etorri ziren boluntario, miliziano eta gudariek herriko ohiko mugimendua aldatu zuten: faxistei aurre egitera etorri ziren.
Amak, esnea eta taloa ematen zien jaten eta atarian egiten zuten lo, baserri txikia zen eta janaria neurrian zegoen, artorik ez eta zegoen apurra eman behar izaten zitzaien jaten.
Frentea estabilizatu zenean, eta tiro hotsak hasi Bixkerrera ere heltzen ziren balak eta Erreruareneko etxean babesten ziren; etxe handia zen Erreruana eta han babesten ziren. Bitartean, milizianoak zeuden etxean, luzaroan izan ziren han, errelebo gabe eta arriskupean.

Leer el resto de esta entrada »