Julian Lejardi Quintana

Posted on Actualizado enn

Sin título2Julian Lejardi Quintana, Bixkerra baserrian jaio zen 1925ean. Neba arreben artean bigarrena da. Aita Laparrekoa zen eta ama Belausteikoa; Beheko Etxebarrira ezkondu ziren, gero Bixkerra erosi eta hara etorri ziren bertan bizitza eginez, Julian jaio orduko.
Gerra garaiak iritsi zirenean, zortzi hamar miliziano hartu behar izan zituzten Bixkerrean. Inguruko mendi gailurrak defendatzera etorri ziren boluntario, miliziano eta gudariek herriko ohiko mugimendua aldatu zuten: faxistei aurre egitera etorri ziren.
Amak, esnea eta taloa ematen zien jaten eta atarian egiten zuten lo, baserri txikia zen eta janaria neurrian zegoen, artorik ez eta zegoen apurra eman behar izaten zitzaien jaten.
Frentea estabilizatu zenean, eta tiro hotsak hasi Bixkerrera ere heltzen ziren balak eta Erreruareneko etxean babesten ziren; etxe handia zen Erreruana eta han babesten ziren. Bitartean, milizianoak zeuden etxean, luzaroan izan ziren han, errelebo gabe eta arriskupean.

 Egun batez, obus bat sartu zen Bixkerrean, ez zuen eztandarik egin baina Tomaseneko denda ustu behar izan zutela eta Bixkerrera ekarrita zituzten hango altzariak; altzari hoiek pilatuta zituzten ganbarako eskaileren aurrean jausi zen obusa; altzairuak apurtu ziren baina ez besterik. Orduan, beldurtu ziren guztiak.

Kainoikadak eta tiro hotsak ugaritu egin ziren, gauez ere bai, eta orduan, Erreruanean barik Errotazarretan babes hartzen zuten, gauez. Bixkerra ustu eta familia guztia joaten ziren lotara, Errotazarretako atzeko sabaira, baina ez ziren han babestuta ziren bakarrak, Arriondone-ko Erramon eta Dora ere han ziren, Errotazarretako lo gelatan.

Eguneroko lanen artean, lubarrira joaten ginen belarretara, gurdiaren parean makurtu eta izkutatuta joaten ginen, Satzu menditik honantz tiro egiten baitzuten. Orduan entzuten genuen pakum eta balak iristen ziren tsuuu! Guk sortea izan genuen, ez gintuen batek ere azartatu baina azkenengoz belarretara gindoazen egunean miliziano bat hilda aurkitu genuen erromaran, buelta eman eta berehala behiekin eta belar gabe bueltatu ginen etxera, sustoaz.

import_8378837_1Gure aita zena eta beste batzuk joan ziren gorpuaren bila eta kanposantuan hobiratu zuten; gure aitak egurrezko gurutze bat egin eta jarri zion hobiaren gainean, denboran iraun zuen gurutzeak norbait agertuko zelakoan, baina desagertu zen gurutzea eta historia.

Gerra egunak ziren eta ohiko bizimodua aldatuta zegoen, Kalamuatik edo Baltzola aldetik kainoikadak botatzen zituzten, hemen, palazioan gurutze gorria edo esaten ziotena zegoen, gaisoak eta zaurituak sendatzeko lekua, kuartela zegoen eta horra bota nahiko zuten kainoikada batek jo zuen Bizkerra.

Eskoletxean eta Txominenean ere egon ziren milizianoak, eta txominenean gainera ileapaindegia eta bizardegia jarri zuten han ibili nintzen ni, ikasle moduan; handik joaten nintzen Aulestiartera, hango Joxe laguna nuen, eta berarengana joaten nintzen gure denbora pasan. Tiroteoak eta Kainoikadak hasten zirenean, etxe osteko zolora joaten ginen, mendiak ematen duen babesaren pean. Baina egun horietako batean, Aulestiarteko etxe ostean hil zuten Joxe; nik bizardegian izan nuen honen berri, izan ere bizardegiko milizianoek ni hil nintzelakoan zeuden eta Bixkerretik bertara joan nintzenean haien arriduraren berri eman zidaten esanez “el pintxe que sa a muerto y todavia aqui esta este”, “el pintxe que se murió ayer y todavia ive este”; zortea izan nuen Joxe hil zeneko egun horretan ez bainintzen Aulestirartera joan.

Eguneroko martxa mantentzen saiatzen ginen, baina olioa falta zen, ogia ere eta ganaduak entregatu egin behar izaten ziren; behin, Bixkerreko sarreran geneukan gatzon aska ustu egin ziguten, txerria hil genuen eta geneukan haragia eraman ziguten. Ganadua etxean izaten genuen eta bizimodua etxean egiten genuen, gero lotra Errotazarretara joateko.

Abaderik gabe geratu zen herria gerra egunetan. Hiru edo lau abade zeuden, Don Ramon, Don Jose Peña, Don Marcelino eta Don Francisco. Azken biok ihes egin zuten Ibarluzen zehar eta karobietan gordeta ere egon ziren, handik Imutxen zehar pasatu ziren harutz.

10008002Don Ramon, nagusia zen adinez eta Don Jose afusilatu egin zuten; Jose euskaldun garbia zen; Errotazarretatik, San Martinera, eta handik Barendatik behera egiten zuen bere pasiada eta egun batean, Isidro Erlatx aurkitu zuen, eta galdetu zion: Zelan dauke horrek etxiorrek izena? Zelan esatotzezu horri?”, Munibeko palazixue gaitxik, “horri ba, Munibeko Palazixue”, “Txotxo! Ze da berbioi?!, Ze da berbioi!, Munibeko Palazixue? Hori Jauregixe da, ez Palazixue” da horrelako euskaldun garbia zen hura. Euskara, besterik ez zuen, dana euskaraz.

Herri giroa ere nahastuta zegoen gerra aurrean eta garai hartan; Taberna eta dendak ziren, Etxabek oraindik jartzeko zuen bainan Txominena eta Tomasena zeuden. Matisenean ere egon zen taberna, baina gerra garaian itxita egon zen. Pentsakeraren arabera elkartzen ziren tabernetan, Errepubikazaleak Txominenean, Bizkaitarrak (EAJ) Matisenean etab… Karlistak ere bazeuden, baina ez zuten tabernarik edo elkartzeko lekurik; udaletxean elkartzen ziren, hauteskundetarako prestatzeko, Karlista zirenak ere, karlista amorratuak ziren… gogor defendatzen zuen bakoitzak bere pentsakera.
Txomineneko iturria egiteko harria Txomin Zelaia eta gure aitak ekarri zuten Oletara bidean dagoen kanteratik, jarri zuten egunean bertan zikindu zuten, eta pentsatzekoa da errepublikaren ingurukoak zirelako zikindu zutela iturria. Orduko nahasteak! Baina hori orain be badago!.
Gerra ondoren, Txomin kartzelan sartu zuten, alkate egotetik gerora, pare bat urte edo egin zituen. Lakanekoek sartu zutela kartzelan esaten da, eta milizianoak etorri zirenean Elizako trasteak eta Lakaneko txabolari su eman izanarekin nahastuta egon daitezke; baina Txominek ez zion su emango Lakaneko txabolari, izatekotan ez emateko esango zuen.
Bitorio Arrizabalaga, alkatea ez zuten kartzelaratu, baina Txominen alderdikoa zen. Hor egiten zituzten banketeak eta afariak eta politikaz jarduten zuten, gure aita zena ere han izaten zen eta errepublikaz jarduten zuten, behiak errapea Madrilen eta musturra hemen zuela eta antzekoez eztabaidatuz.

Frentea 7 hilabete borrokan egon ondoren, erreketeak sartu ziren, gu Errotazarretan geunden orduan, herriko batzuk, saiatu ziren azken unean ere gazteak eta sasokoak haruntz bidaltzen; gure aita zenak, zetorrea usaindu zuen eta mendian pasatu zuen gaba; galdetzen zuenari alde eginda zegoela esaten genion.
Reketeak ziren, eta sartu zirenean ogi zuria ekarri zuten. Erraz igarri geneuen ezberdintasuna, ezberdinak ziren, bai. Razionamendua ezarri zuten orduan, ogiarena Piok zuen, hemen gure etxe aurrean eta holako txusko baltza, arto hirinezkoa egiten zuen, ilaran egoten ginen eta Pio dioska parea hartu eta ateratzen gintuen kapora. Baina orduan ere, Martzelino ta Lakanekoak eta ilararik egin barik barrura, eta besteok atzera. Eta horrela eguneroko bizimodua. Gerra amaitu, eta laster, Ferrolera joan nintzen soldaduskara, inoiz Itsasoan ibili gabe eta marinan egin behar izan nuen soldaduska 1945ean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s