Jose Sagarna Uriarte
Jose Sagarna Uriarte (Zeanuri, 1911/11/14 – Amulategi, 1936/10/20)
- Jose Sagarna Uriarteri omenaldia (1989_10_22)
- Florencia Ansola eta Jesus Sololuzerri Juan Sagarnak elkarrizketa
- Milagros eta Maria Felisa Madariaga Gisasola ahizpak (Jose Sagarna Uriarteren erailketaz)
- Bitxori Txurruka Etxaniz (Jose Sagarna Uriarteren erailketaz)
- Maria Txurruka Etxaniz (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
- Joxpa Inazi Idoeta Argoitia (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
- Itziar Sololuze Ansola (Jose Sagarnari Uriarteren erailketaz)
Servini epaileak, Jose Sagarna Uriarteren ilobari deklarazioa hartuko dio Sagarnaren erahilketa dela eta, Malluquiza eta Egurrolaren fusilaketa urteurrenean
Jose Sagarna Uriarte, Zeanuriarra erahil zuten Markina-Xemeinen, Amulategin, 1936ko urriaren 20an. Larruskaingo abadea zen, fusilaketa oso ezaguna izan da urte guzti hauetan, kolpe militarraren ondorioz gauzatutako sarraski asko eta asko bezala gertukoek samin haundiz bizi izan baizuten auzoko 24 urteko abade gaztearen hilketa.
Abade gazteari zioten estimuak, haren oroimena bizirik mantentzera lotu ditu herritarrak urte guzti hauetan, eta 75.urteurrenean antolatutako ekitaldian gerturatutako jendetza horren adierazle izan zen.
Gaur, 80 urtera, bere ilobak Gernikako epaitegian deklaratuko du 12:00etan, Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereilaz arduratzen den Servini epailearen eskariz.
Markina-Xemeinen baina izan ziren fusilaketa gehiago. Gaurko egunez, esaterako, 1937ko irailaren 16an Anbrosio Malluquiza eta Bonifacio Egurrola hil zituzten:
Bonifacio Egurrola Kalzakorta:
1899an Ondarroan jaio zen, umezurtz geratzean Berriatuko senideekin bizi izan zen eta Ameriketatik bueltatzean Ziortzako Agarre baserrira ezkondu zen; Derion fusilatu zuten 1937ko irailaren 16an. (loturan informazio gehiago).
Anbrosio Mallukiza Albaolea:
Munitibarren jaio zen, Berreño auzoko Goiti baserrian 1888an; Markinan bizi zen hara ezkondua baitzen. Taberna bat zuen Markina-Xemeingo Karmengo kalean eta bertan elkartzen ziren errepublikarrak, horrez gain bizargin lanak egiten zituen, hala, 1919 eta 1920. urtean Markinako kartzelako bizargin izendatu zuten. 1934. urtetik zegoen Izquierda Republicana alderdian afiliatua, ezkertiarra eta errepublikazalea, zinegotzia izan zen Markinan; herriko defentsarako batzordeko kidea. 1937an, uztailaren 30ean, Consejo de Guerra iraunkorrak, Procedimiento Sumarisimo de urgencia nº 223an heriotz zigorrera kondenatu zuen, egotzitakoa:
«al estallar en movimiento nacional, formó parte del Comite Rojo que ejercia toda autoridad en el pueblo de su residencia y cuya misión era poner multas arbitrariamente a los vecinos de la localidad., con posterioridad formó parte del ayuntamiento nombrado por el Gobierno de Euzkadi, habiendo sido entre los elementos del Comité uno de los más destacados». 1937ko uztailaren 16an fusilatu zuten Derion, 51 urte zituen.
Faxistek, bere taberna aurrean, ogi beltz bat eta ogi zuri bat zintzilikatu zituzten. Ogi beltza tirokatu egiten zuten, gose eta gabezia irudikatu, umiliatu eta heurek ekarritako ogi zuria, haien erregimena goraipatzeko.