Zure laguntzarekin aurrera egin dezakegu, testigantzak, dokumentuak, argazkiak …


Poliki poliki aurrera doa memoriaren funtsa. Joan berri direnen hutsunearen tristuraz (Juana Etxaniz 1923 Barinaga- 2016 Markina-Xemein, eta Juanita Barruetabeña Etxebarria 1925-2016)… baina beste batzuen testigantzak jasotzeko aukera izanaren pozaz. Egun hauetan eta inurri lanari esker Josefa eta Juli Baskaran ahizpen eta Agustin Unamunzagaren testigantzak jasotzeko aukera izan dugu, Dominga Txurrukarena, Inmakulada Bilbao edo Felix Pagegirena, Jose Uberuagarena bezela.
Eskertu nahi diegu, haien senide zein beraien arduran dauden langileei erakutsitako esku zabaltasun eta laguntasuna.


Testigantzak altxorrak dira; gertatutakoa ulertzeko ezezik, golpe militarraren ondoriozko biktima eta herritarrek bizi izandako giza eskubideen urraketei zor zaien egia, erreparazioa eta justiziarako eskubidea bermatzeko ezinbesteko errelatuak. Haien memoria gure historia delako, oso garrantzitsua da esku artean duguna balioetsi eta testigantza, argazki, zein gainontzeko dokumentu jasotzea.

Esta entrada fue publicada en Frankismoa, Orokorra, Testigantzak y etiquetada como ahaztuen oroimena, etxebarria, Gernika, gerra zibila, Markina-Xemein, memoria, mola generala hegazkinak gerra zibila ahaztuen orimena, Munitibar, testigantzak.