FOSIL GIDARIA. GERRA ZIBILAREN ARKEOLOGIAALDI BATERAKO ERAKUSKETA GERNIKAKO BAKEAREN MUSEOAN

Posted on Actualizado enn

Josu Santamarina Otaola

Gernikako Bakearen Museoan irailaren 18an hasi eta otsailaren amaiera arte egongo da Fosil gidaria. Gerra Zibilaren arkeologia aldi baterako erakusketa. Proiektu honen komisariotza Ander Gondra arte-historialariak eta nik, arkeologo gisa, aurrera eraman dugu.

Hasteko, II. Errepublikarekin amaitu zuen gerra hasi eta 90 urtera… zer gehiago jakin daiteke Gerra Zibilaz? Artxibo-iturriak ditugu, eta, gaur egun, memoria-lege berriei esker, iraganean baino irisgarritasun handiagoa dute. Ahozko iturriak ere baditugu, nahiz eta, kasu honetan, denboraren joanak horien desagerpena eragiten duen eta gero eta zailagoa den urte haiek bizi izan zituzten pertsonak elkarrizketatzea.

Pertsonak falta direnean, geratzen zaigun guztia kultura materiala da: argazkiak, marrazkiak, testuak… eta, jakina, objektuak. Aldi baterako erakusketa honetan, Gerra Zibileko arkeologiari buruzko hamarkada batez garatutako ikerketen lagin txiki bat eskaini nahi dugu. Abiapuntua Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egindako doktorego ikerketa izan zen. Urte hauetan, fronteetako defentsa-aztarnen bi katalogo egin ditugu, hainbat gerra-postuetan indusketa-kanpainak martxan jarri ditugu -San Pedro mendia, Keturako bunkerrak, Oketa eta Burbona mendiak, Markinako bigarren defentsa-lerroa, eta abar-, eta harremanak ezarri ditugu memoria historikoko elkarte askorekin.

Horren emaitza erakusketan ikusgai dago: Gerra Zibilaren aztarnei buruzko ibilaldi txiki bat da publikoak aurkituko duena. Aztarnek erakusten dute gerra ez dela iraganeko zerbait, etengabe eraikitzen ari den orainaldikoa baizik. Izan ere, gela hauetan bildutako objektuek iraun egiten dute eta gaur egungo mundua osatzen dute. Gure historia tragikoaren parte dira, baina erlikiak ere badira (latinezko relinquere hitzetik eratorria, «irauten duena»), gorroto-diskurtsorik, militarismorik eta genozidiorik gabeko etorkizuna irudikatzera behartzen gaituztenak, hau da, faxismorik gabeko geroa imajinatzera.

Leer el resto de esta entrada »

Iturreta, jaien barruan memoria historikoa eta ondarean sakontzen

Posted on Actualizado enn

Erantzun bikaina gaurkoan ere (uztailak 6) Iturretako jaien egitarauaren barruan antolatu dugun bisita gidatuak. 60 lagunetik gora izan gara ibilbidea burutu dugunok eta oroimena historikoa ezagutza jorratzeaz gain, tokian tokiko ondarearen ezagutza ere landu dugu.
Bisitaren hasieran Aintzane Gandiagak Iturreta auzoaren sorrera eta bertako ermitaren historia eta garrantziaz hitz egin digu, SantamaƱekoarekin batera, Euskal Herrian egurrezko sapaiarekin hornitutako lehen ermita, beste askorentzaki eredu izan zena.
Aurrerago, monumentu gisa aitortuta dagoen ā€œEstrakinburuko Barrutiaā€ historiaurreko hilobiari buruz hitz egin dugu, Baldaburuko gailurrera iritsi garen arte. Bertako babesleku-behatokia ezagutuaz 1936ko gerrate garaiko bigarren defentsa lerroko eraikinak ezagutzen hasi gara.
Balda 2 porlanezko eraikinean gudako borroka lerro desberdinak, bigarren defentsa lerroaren garrantzia, berau eraikitzen ibilitako inguruko baserritarren parte hartzea eta 2021eko uztailean burututako indusketa arkeologikoaren nondik norakoak azaldu ditugu.
EHUko irakasle eta gaian aditua den Josu Zubiaurrek 1940 hamarkadaren bukaeran espainiar estatu guztiko porlanezko eraikin gehienak lehertu egin zituztela, leherketa horiek eraikinetan erabilitako metala eskuratzeko egin zirela eta lan horien ardura eta etekin ekonomikoa Euskal Herriko jatorria zuten 3 taldek sortutako enpresa baten esku izan zirela azaldu digu. Hain zuzen, enpresa hori Meatzaldeko meategietako enpresa batek, Galdakaoko Valeriano Urrutikoetxea eraikuntza enpresak eta gerra garaian Eusko Jaurlaritzaren agindupean fortifikazioetako arduradun zenean frankisten aldera Bilboko, eta gure inguruko, defentsa posizioen planoekin pasatu zen, Alejandro Goikoetxea Omarrek osatu zuten.
Balda 1, bere babesleku eta lubana ezagutu ditugu, bertako indusketa arkeologikoan aurkitutakoaz hitz egin eta bunker desberdinen arteko loturak azaldu ditugu.
Bukatzeko, posizio hauetan osorik, lehertu gabe, dagoen bunker bakarra ikusi dugu, Balda 3. Kokapenaren garrantziaz eta bertatik dagoen ikusmiraz jardun dugu, Iturretara bueltatzeko bidea hartu arte.
Jarduera interesgarria, hurbildutakoen jakinmina eta esker ona jaso ditugu, egun borobila. Mila esker gure ondarea, oroimena eta transmisioaz jabetuta gaurko txangora etorri zareten guztioi, bereziki Iturretako Jai Batzordeari aukera hau eskaini eta babestearren.

88.urteurreneko Memoria jardunaldiek erantzun ezin hobea izan dute

Posted on

Erantzun ezin hobea izan dute asteburuko Memoria Jardunaldiek. Erantzun bikaina sortu duten interesagatik, ekitaldi bakoitzera hurbildu diren pertsona kopuruagatik, eta erantzun bikaina aurkezpen eta solasaldietan hizlariek agertu duten gai eta ezagutza, eta azalpenak emateko erakutsitako gaitasunagatik.

Ostiralean Gernika Memoriaren Lekuko elkarteko partaideek memoriaren lanketaren garrantzia agertu ziguten, elkarteko partaide diren talde dezberdinek urteetan zehar jorratutako lana azalduz, bereziki ā€œGuernica Gernikaraā€ ekimena. Tartean lotura honetan aurkituko duzuen bideoa aurkeztu ziguten.

Gernika Batzordeako partaide den Sabin Ibazeta Lertxundik Gernika: Laborategi esperimentala material didaktikoa aurkeztu zigun. Irakaskuntzara bideratutako unitatea, non ikasleei galderak eginez memoria landu, pentsamendu kritikoa eta sormena garatzea duen helburu, tartean Gernikako 1937ko suntsiketa basatiak artearen esparruan izan duen isla aztertuz.

Deigarria izan zen unitate didaktikoan, Gernikako bonbardaketekin lotuta aurreikusten diren hainbat gertaera lazgarri egun ere berdin bizi ditugula, gerra basatiekin, emakume eta umeen pairatutakoekin, mundua potentzia ekonomiko eta arma ekoizleen interesen menpe.

Artikulu honen bukaeran itsatsita duzue unitate didaktikoaren dokumentua.

Larunbat goizean Josu Santamarina Otaola arkeologoan ā€œEuzkadi en Ruinas, Arqueologia de la Guerra Civil en el Pais Vasco (1936-1948)ā€ liburua aurkeztu zigun.

Liburu honetan Josuk bere ibilbidean zehar 1936ko gerrako euskal frontean denbora luzez iraunkor izandako guda lerro osoan burututako ikerketa arkeologikoa agertu digu. Esan genezake bere Doktore Tesia lortzeko aurkeztu zuen lanaren formatu ulergarriago bat dela liburua.

Etorkizuneko memoria gaur landu behar dugulako, ikerketak eta arkeologiak duten garrantziaz eta eskaintzen dizkiguten aukerez ohartarazi digu hizlariak. Gainera ezaguna da Josuk Ahaztuen Oroimena elkartearekin izan duen harremana, hainbat izan dira elkarrekin burutu ditugun proiektuak, Zapola eta Zapolazpiko instalazioak, Baldaburu eta Legarmendiko indusketak, gure inguruetako gerra aztarnak,… guztiek dute merezi besteko isla liburu honetan.

Jardunaldiei bukaera emateko, larunbat arratsaldean 1976ko martxoaren 3ko sarraskia eta egun Martxoak 3 elkartearen jarduera aztertu genituen.

ā€œLlach, La Revolta Permanentā€ dokumentala oinarri hartuta, Luis Llach abeslari kataluniarrak sarraskia izandako egun berean ā€œCampanades a mortsā€ abestiaren sorkuntzan izandakoak eta zauritu, hildakoen senide eta lekukoekin jasotakoak agertu zitzaizkigun dokumentalean. Ondoren Julen Diaz de Argotek, Martxoak 3 elkarteko historialariak, solasaldi bat eskaini zigun, non partaideen galderei erantzunez elkartearen lana agertu zigun.

Asko dira Martxoak 3 elkarteak dituen erronkak, dokumentazioa bildu, froga berriak aurkitu, testigantza berriak lortu, salaketetan eta deitoratzean sakondu, Memoria Lekua proiektua kudeatu eta abar.

Memoria etorkizunera begira jarri behar dugulako,  esker anitz jardunaldi hauek gauzatzeko ezin besteko laguntza eskaini diguzuenori eta bereziki bertara hurbildu eta interesa agertu duzuenori.

Emakumeak 1931-1939 erakusketa

Posted on Actualizado enn

Atzo ireki zituen ateak Emakumeak 1931-1939 argazki erakusketak, Markina-Xemeinen. Azalpenak Inaki Berazategi larrabetzuarrark eskaini zituen.

1931an, Espainiako Monarkiaren abolizioaren ondoren, emakumen eskubide eta askatasun guneak izateko bidea ireki zen. Errepublikak bide eman zion eta Dibortzioaren legea, sufragio aktiboa eta antzekoak zegozkion lekura ekartzeko aukera eman zen. Faxismoak orduan ere, emakumeen eskubideak eta emantzipazio prozesua eten zuen, errebolta militarrarekin eta ondoriozko 1936ko espainiako gerra eraginez.

Erakusketarako aukeratutako argazkiekin emakumeak protagonista nagusi izan ziren garai historiko honetako memoriaren zati hori bisualki berreraikitzen saiatu gara, odu zatikatuan bada ere. Argazki asko argitaratu gabeak edo gutxi ezagutzen direnak dira. Irudien jatorrizko formatua eta ezaugarriak errespetatzen saiatu gara.

Markina-Xemeingo erakusketa honetan, bereziki, inguruan kokatutako argazki batzuk aurkeztuko ditugu: baserri lanetan (Aizmendi Torren eta Arrixan), Faxistentzat zereginetan Mandiolan, Saturraranen emakume errepresaliatuak, lantegin lanetan sindikatuetan afiliatuak…

Markina-Xemeingo ikastetxeak, martxoak 8aren testuinguruan, lanketa egin eta erakusketara bisitaldiak antolatzen ari dira. Pedro Olabarria «Txasio» markinarra izango da azalpenen arduradun.

Argazki erakuskea ikusgai egongo da Karmeldarren Aretoan, ostegun eta ostiraletan 18:00-20:00 eta larunbat eta igandetan 12:00-14:00 Otsailaren 28tik martxoaren 15era arte. Erakusketa hau, Larrabetzu oroimena-rekin elkarlanean eta eta Markina-Xemeingo udalaren babesarekin antolatu dugu.

Ā«Gernikak. BegiradakĀ» erakusketaren kolaboratzaile

Posted on Actualizado enn

Gaur Bergaran Xanti Arrieta artista bergararraren erakusketa polifonikoaren inaugurazioan parte hartu dugu. ā€œGernikak. Begiradakā€ Picassoren obratik abiatuta, gerren zentzugabekeriaz egindako gogoeta kolektiboa sustatu nahi du. Artistak sortutako lan multzoei, testu bana gehitu diegu ezberdinek eta horretan parte hartu dugu Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideok Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe eta Castillo Suarez idazleak, EƱaut Elorrieta kantugilea, Maite Aristegi nekazaria eta Martxelo Otamendi eta Txema Ramirez de la Piscina kazetariekin batera. Horrelako lanek, erakusten digute, egun oraindik erreparaziorako eta memoria osoa garatze bidean egiteke dagoen lana, eta bai kulturak zein adierazpen artistiko ezberdinek honetan egin dezaketen ekarpena.

Eraskusketa Bergarako Aroztegi udal aretoan ikusgai izango da, baina aurrerako herriz herri ibiliko da. Hona hemen ikusgai egongo diren herri eta datak:

Gasteiz: Martxoaren 4tik 27ra. IAK Izaskun Arrue Kulturgunean.

Altsasu: Apirilaren 1etik 27ra Iortia aretoan.

Gernika: Urriaren 3tik 24ra Astra eraikinean.

Kultura sariak Markina-Xemein 2024

Posted on

Markina-Xemeingo udalak kultura sariak banatu ditu herenegun Esperantza aretoan egindako ekitaldian. Bertan, batzordean proposatu eta aukeratutako hautagaiei (laugarrena udalak aukeratzen du) saria banatu zitzaien. Norbanako bi eta elkarte edo talde bi izan dira sarituak: GarbiƱe Arrate Urigoitia, IƱigo Ibarra (Ander Lipus), Zerutxu Dantza Taldea eta Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea.

Eskerrik asko, elkarteari adierazitako babesagatik eta zorionak sarikideei.

Memoria osoa eraikitzeko bidean kultura ere tresna beharrezkoa da; erreparazio eta egia argitu eta dagokion balioa emateko. Hurrengo belaunaldiei transmisioa eta berriro ez gertatzeko gakoak ulertzen eta bilatzen lagun dezake. Memoria historikoak lagunduko digu etorkizuneko jendarte osasuntsuagoa bilatzea, unean uneko errealitatea interpretatzeko heldutasuna izango duena. Horregaitik, ekitaldian Palestinar herriari elkartasuna adierazi nahi izan genion.

Lehengo zein oraingo faxismoari aurre egin eta euskal kultura susatu zein berataz gozatu nahi dugu, Nik libre bizi nahi dut bizitza, ez bainaiz bi alditan biziko. Ez dugu gerra bera galduko, ez gaituzte bi alditan hilko. Memoria gara eta izango gara!

Ekitaldia ikusi nahi izan ezkero, lotura honetan aurki dezakezue.

Zapolako ibilbidea Abenturaroa saioan

Posted on Actualizado enn

Eitbk eskaintzen duen Abenturaroa saioaren grabaketan parte hartu genuen Antsotegi hotela eta Leaktibarekin batera. Ibilbide honetan, naturaz gozatzeaz gain, 1936ko gerratean Markinaleko frontean eraikitako bigarren defentsa lerroa ezagutzeko aukera duzue ibilbideak eskaintzen dituen seinaleei jarraituz. Saioa ikusgai hemen: Eitbk eskaintzen duen Abenturaroa saioaren grabaketan parte hartu genuen Antsotegi hotela eta Leaktibarekin batera. Ibilbide honetan, naturaz gozatzeaz gain, 1936ko gerratean Markinaleko frontean eraikitako bigarren defentsa lerroa ezagutzeko aukera duzue ibilbideak eskaintzen dituen seinaleei jarraituz. Saioa ikusga duzue hemen https://labur.eus/sWu6p (https://www.youtube.com/@Ahaztuenoroimena):

Herrien memoria: Munitibartik Gernikara

Posted on

Astra Gernika Kulturgune autogesitonatuan aurkeztu dugu «Munitibar 1937/04/26 Aire-eraso baten kronika» liburua. Bertaratuekin bonbardatutako herrien memoriaz jardun dugu Ipesek antolatutako memoria elkarrizketa saioan.

Memoria Osoa gara eta izango gara

Posted on Actualizado enn

Asko zarete eta asko eskertzen dizuegu, proiektu honi emandako babesa: eraso zital hartan hildakoen senideak, bizilagunak, testigantzen senideak, herritarrak, hemen agertzen zaretenok eta gainontzeko guztioi eskerrik asko liburua eskuratu eta Munitibar eta inguruaren aurkako 1937/04/26aire-erasoaren memoria zeuena egiteagatik. Memoria Osoa gara eta izango gara!