erakusketa
Bilboren erorketa, lehen planoan erakusketa

Erakusketaren inaugurazio ekitaldirako jaso genuen gonbidapena baliatuz, bertan egon ginen eta erakusgai diren dokumentu, argazki eta objektuak ikusteaz gain antolatzaileen helburuen azalpenak jaso ahal izan genituen.Erakusketa sei atal desberdinetan banatuta dago:
1. «Umeak«, gerraren krudeltasuna Bilbora hurbiltzen hasi zenean, Bizkaiko eta Gipuzkoatik etorritako milaka haurren atzerrirako ebakuazioa, tartean Habana itsasontziak eramanak eta Gorlizko heritetxean gaixorik ingresatuta zeuden haurrak.
2. «Emakumeak«, gerra egoera hartan emakumeen egoera nabarmenduz, zaintza guneetan, tailerretan, bere herrietatik kanporatuak, baztertuak, erabiliak.
3. «Ordena Publikoa«, gerra eta gabezia nagusi ziren testuinguruan, bizikidetza eta segurtasuna mantentzeko bideratua.

5. «Kultura eta Astialdia«, salbuespen giro honetan kultur eta kirol arloko jarduerak, euskal unibertsitatea, egunkariak, orkesta propioa, …
6. «Baina Batez Ere, Gerra«, kolpistei aurre egiteko premia, erabaki guneak, Bilboren defentsarako Burdin Hesia eta 1937ko ekainarem 19an galera, hiria kolpisten esku.
Eremu txiki batean bildutako erakusleiho honetan ezin gauza larregi erakutsi, horigatik antolatzaileek behin eta berriro azpimarratu dute, erakusketan dagoena lagin txukun eta interesgarri bat izateaz gain, artxiboak bisitatzeko gonbite bat dela.

Beraz hona hemen gure gonbitea, ikusi erakusketa hau eta ikasi bere bitartez artxiboetarako bidea. Norberaren gogoko gaietan murgilduz, historia ezagutu eta memoria lantzeko ariketa bikaina egiten dugulako.
Argazki gehiago lotura honetan.