Akondia

Jose Mari Muguruza Ibarzabal, testigantza

Posted on

p1120908
Jose Mari Muguruza Ibarzabal (1929-2015)

1929an jaio zen Barinaga auzoko Azkonabieta baserrian. Max barrenean, 7 urte zituen etxe inguruak gudari eta milizianoz beteta ezagutu zituenean.

Etxe inguru guztian posizioak izan arren, ez zuten etxetik alde egin, baina egoeraren larritasunaz jabetuta, inguruko baserrietan (Ertzil, Baskaran Errota..) babes hartu zuten behin baino gehiagotan. Fronteko bi lerroetatik bertan, arriskua egunerokoa izan arren, eguneroko bizimoduarekin jarraitu behar izan zuten; inguruko baserrietako lagunekin haiek, baserriko lanetan nagusiagoek. Esaterako, aita, txabolan zen ganaduekin, izeba Benantzia janaria eramatera joan zenean. Etxetik txabolarako bidean, bala batek zauritu eta 1936ko abenduaren 22an hil zen Bilboko Basurtuko ospitalean.

benantziamuguruzuagudariekinmaxen
Benantzia Muguruza, gudariekin Azkonabietan.

Ertzilen zuten aginte postua fronteko sektore honetan, eta bertan ezagutu zituen Kepa Ordoki eta beste hainbat. Aipatzekoa da, Ertzilen egun, Jaime Urkijo, Rosa Luxenburgoko agintariak oparitutako gramofonoa gordetzen dutela.

Gero, Eibarko Txabola-Pagolara ezkondu zen. Arrikurutz (Akondia) eta Garagoiti barrenera. Gain haietatik egiten zuten tiro Max, Azkonabieta eta inguruko posizioetara. Jaiotetxe inguruan bezala, geroko bizileku inguruan ere lubaki eta gerra aztarna ugari ezagutu zituen. Urte asko igaro arren, etxe inguruan, baso eta lur sailetan gerraren ondorioz «galdutako» bonba eta abarren arriskua luze ezagutuz.

 

1936ko abenduaren 26an Kalamuako borrokaldia, 80 urtera

Posted on Actualizado enn

1936ko udan, kolpea eman ondoren, lehen mugimenduak irailaren bukaeran iritsi ziren markinaldeko sektorea deiturikora. Lehen egunetako borrokaldiei, ondoren eman ziren borrokaldi gogorragoak gehitu zitzaizkien; Akarregi-Egixarrekoa urriaren 21ean eta Kalamuakoa abenduaren 26an adibidez.

Frontea egonkortu zenean, frankistek, mendi gain altuenak okupatu zituzten. Aurretik zuten gaitasun militarrari abantailazko kokapenak izatea gehitu behar zaio. Hala ere, gudari eta milizianoek tinko eusteko ausardia eta gaitasuna erakutsi zuten, fronteak egonkor iraun zuen zazpi hilabeteetan gogor borrokatuz.

p1300384_6001936ko gabon inguruan, fronteak izandako lasaitasun uneak jasotzen dituzte garaiko artikuluek; alde bien arteko elkarrizketak eta Akondia inguruan egunkariak aldatzeko aukera izan zutela ere aipatzen dute.

Herritarrek, haiei jasotako testigantzetan, 1936/12/26ko borrokaldiko pasarteak eskaini zizkizguten: kainoikaden oihartzunek etxeko leihoetan eragiten zuten dardara, etxeko ganbaran zauritu eta hildakoak hartatzen jardun zutenak, Munitibar ingurutik borrokaldi hau nola entzuten zen etab… Gaurko aurkezpenean, Markina-Xemeinen izan dira, borrokaldi honen lekuko izandako Josefa Egidazu eta Tomas Gerrikagoitiaren semea. Josefak, bertaratutakoei kontatu die gaurko egunez, duela 80 urte ikusi eta bizi izan zuena.

Borrokaldiaren protagonistak izan zirenek ere tartea izan dute hitzaldian. Kepa Ordoki, gudarien kapitaina zen Kalamuan egon zenean. 1936ko abenduaren 26ko borrokaldiaren nondik norakoak jasota utzi zituen, San Andresekoek, Sasetakoek eta Celtako anarkistek egun horretan bizi izandakoa.

Hain zuzen, Celtakoekin hildako bi gazte galiziarren senideek eskainitako testigantzak itxi du hitzaldia. Familia hau, Markinaraino gerturatu zen, zerbait argitu nahian, haien osabak nola hil ziren jakin nahian. Abenduaren 26ko borrokaldi honetan hil baziren ere, oraindik orain, Aguetetarrek ez dakite non dauden beraien osaba biak.

Gaurko egunean hitzaldi hau eskaintzea garrantzitsua iruditu zaigu. Efemerideaz gain, gabon giro honetan, duela 80 urte gure herrietan, herritarrek bizi behar izan zutena oso gogorra izan zelakoan gaude; baita, faxistei aurre egiten ziarduten gudari eta milizianoen senideak ere. Hainbat etxetan ez zen gabonik izan. Beste hainbatetan, ez dira gabonak ospakizun izan harrezkero; senide baten heriotza datak ospakizunetako aukerak zapuztu baitzituen.

Kalamuako frontean ibilbide gidatuan, bertan borrokatu zuten gudarien senieekin batera parte hartzera gonbidatzen zaitugu

Imagen Posted on Actualizado enn

Kalamua beltzez jantzi den mamua zela zioen gabon kanta batek; hala izan ere. Inguruko tontorrik altuenak, gerra zibilaren garaietan borrokaldi gogorrak jasan zituen. Frontea egonkortu aurretik eta ondorengo zazpi hilabeteetan erasoaldi latzak izan ziren. Bereziki 1936ko abenduaren 26koa aipatu daiteke; testigantzek adierazten duten moduan San Esteban eguneko borroka.

bisita gidatua ekainak 12 kartela (2016.05.27an eguneratua) (2)

Maxetik Kalamuara eta handik Urkora arteko lerroan lehertu beharrean jardun ziren bi aldeak. Maxeko posizioetan zegoen Celta batailoia, egun horretan hil ziren esaterako Manuel Aguete Lino eta Antonio Aguete Lino. Ekainaren 12an, haien senideak etorriko dira antolatu dugun ibilbide gidatura, haien osaba biek, non borrokatu eta bizia galdu zuten bertatik bertara ezagutu ahal izango dute. Haiekin batera eutsi zioten San Andres eta Saseta batailoi abertzaleek. Lehenengoa ELA-STV-ko (Solidaridad de los Trabajadores Vascos) kidez osatua non konpainia bateko agintari Kepa Ordoki zelarik. Batailoi hauetan jardundako gudarien senideak ere etortzekoak dira ibilbidera.

Usartzatik abiatu eta gudariek posizioetara igotzeko sortutako bidetik Akondiako gaina izango da lehenengo jomuga. Han, kokapenez gain, gabon betean, San Esteban egunaren bezperetan Amuategikoek frankistekin egunkari trukea egiteko akordioaz jardungo dugu, edo urteetara jarri zuten gurutzearen jatorriaz…. Garagoititik igaro eta handik, frankisten aginte postu nagusia ikusiko dugu Kalamuako lautik. Lau honetan, gorago, Eibarko Sozialistek eraiki zuten aterpetxea eta frontoiaren azken aztarnak ikusi ondoren hegaletik, diruzulo dolmenaren ondotik, parlamentutik igaro eta Maxeko posizioetara iristean bertako ezaugarrien azalpenak eskeiniko dira. Kokapen hauetan, Celtakoek eta Sasetakoek, San Andreskoekin batera nola borrokatu zuten ulertu ahalko dugu; handik Kalamua gainera joko dugu, kokapen altuenak ezagutu eta poliki poliki beheranzko bidea hartu eta Usartzara jeisteko.

9:30etan abiatuko da ibilbidea Usartzatik; hala ere, Barinagatik gora joatekoak garenak 9:00etarako Barinagako aparkalekuan elkartzea proposatzen da Usartzara ahalik eta kotxe gutxien eramateko. Azkenik gogoratu, ibilbidea eta gero Barinagan bazkaria izango dela 15:00etan, horretarako izena eman ekainaren 6a baino lehen.

Arraten ere Gerra Zibilaren interpretazio zentroa ireki dute

Minientrada Posted on Actualizado enn

Eguerdian Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentroa aurkeztu dute jendaurrean.

Interpretazio zentroak Eibarko gerra sektorearen inguruko inormazioaz gain, testuinguru historiko haren inguruko informazioa, gerra objetuak zein lekukoen bizpenak biltzen du.

Interpretazio zentrotik, Akondiara, bisita gidatuak antolatu dituzte inguru horretan frentea kokatu zen posizioak ezagutu eta bertako gertaerak azaltzeko.

Eibarko Udalak aurkeztutako proiektuan, Badihardugu Euskara Elkarteaketa  Jesús P1040459 (2)Gutiérrezek eta José Luis Valenciagak parte hartu dute besteak beste.

Oroimena, Euskaraz

Posted on Actualizado enn

Joan den ostiralean, Eikako euskara batzordeak antolatu eta Lea-Artibaiko kooperatibetako langileek bat eginez azken urteetan bezala euskararen eguna ospatu zuten.

Urteroko zita honetan, aurten, Ahaztuen Oroimena elkartearekin bat egin eta ohiko mendi irteera, gerra frentera bisita gidatua bihurtu da.

Ixutik aterata, Akondia, Garagoitxi eta Kalamua gainera bidean, hurbildutako mendigoizaleei gerra frentearen inguruko datu historiko zein kokapenak eskainiz egin zen ibilbidea. Ondoren, Zurdin inguruetatik bueltan (Diru  Zulo  eta  San  Romango  pagaditik pasatu  ondoren) berriro Ixura hurbiltzeko.

Behe laino eta euripean ere, bisita gidatu honek, aukera eskaintzen du, tarte gutxiko eremuan, faxistei aurre egiten jardun zuten gudari eta milizianoek bizi izan zuten arriskuaz jabetzeko. Zazpi hilabetez (1936ko irailetik 1937ko apirilera) metro gutxitara gain altuetan kokatutako erreketeen erasoari eutsi eta demokratikoki aukeratutako egitura sozio-politkoa defendatuz.

Bisita gidatu honek euskara eta oroimen hitorikoa uztartzea lortu du; euskarak eremu honetan ere beharrezkoa duen esparrua eta oroimen historikoa euskaraz lantzeko dagoen aukeraren erakusle.