Etxebarria

Borroka eremuan edo frontean hildakoak

  1. Arrieta Churruca, Julian (Atote, Etxebarria 1916-09-05- 1937-10-17 Zaragoza): Pilotaria, Hego amerikatik Sevillara partiduak jokatzera zetorrela, gerrak harrapatu eta frontera eraman zuten frankistek. Zaragozan hil eta hobiratu zuten, urteetara, bertako hilerritik Herorien Haranera eraman zuten.
  2. Agirre Astigarraga Doroteo (Elgoibar 1898-03-09 – 1937-05-25 Girona): Elgoibarren jaio eta Egixarreko Raimunda Salaberria Zelaiarekin familia osatu zuen, emaztearen jaiotetxean. 1922 inguruan Irunera joan ziren bizitzera: Han familia osatu eta 1936ko gerraren ondorioz, erbesteratu egin ziren. Doroteo, bere seme Jose Marirekin batera borrokan jardun zuen, Gironan, gerran hil zelarik. 
  3. Barinagarrementeria, Lerzundi, Luis (Berritua 1915-12-13 – Erreruana, Etxebarria 1938-06-30): frontean jardun ostean, etxera etorri eta gerora hil zen esteetako gaisotasunaren ondorioz. Etxebarriko hilerrian hobiratu zuten.
  4. Bastida Arriola, Francisco (1918-08-13 Ezkutuzulo, Etxebarria- 1938-09-20 Picón del Buitre, Teruelgo frontea). Teruelgo frontean hil zen. 1941ean erregistratu zuten haren heriotza udaleko erregistro zibilea; agiriaren arabera Teruelen hobiratu zuten.
  5. Elustondo  Urquidi, Jose  Maria (1909-01-07 Loperreka, Etxebarria – 1937-07-19, Durango): Frankistekin frotean zegoela (4. Nafar Brigaden osasungintza militarrean), Derion zauritu eta Durangoko ospitalean hil zen. Etxebarriko hilerrian hobiratu zuten.
  6. Guenaga Celaya, Juan (1912-03-21 Etxetxu, Etxebarria – 1937-05-12 Bilbo): Bizkargin zauritu zen errepublikarrekin gudari ziarduela, handik BIlbora eraman zuten bertan lurperatzeko.
  7. Guenaga Celaya, Severo (1909-11-06 Etxetxu, Etxebarria – 1937-05-24 Getxo): Frontean jardun zuen errepublikarrekin borrokan. Bizkargin sufritutako zaurien ondorioz hil zen, Getxora eraman eta hango hilerrian lurperatu zuten.
  8. Guenaga Iriondo, Jose  Maria (1911-04-06 Adrien, Etxebarria – 1938-07-11 Baguena (??) Teruel):
  9. Ibarzabal Urquiola, Jose Manuel (1919-03-13 Etxebarrikua «Perune» – 1938-08-14 Cañamero (Caceres): frankistekin frotean zegoela zauritu eta hil egin zen, bertan hobiratuz.
  10. Mandiola  Bascaran  Manuel (1915-11-20 Mandiola Zaharra – 1938-01-16 Teruelgo Frontean): Frontea gerturatzean, haiekin bat egin zuten Arnoate inguruan. Frankistak etxera iritsi eta fronteak bertan iraun zuen, gerora 1937ko udaberrian haiekin bat egin eta San Ingazio Terziokoekin jardun zuen. Teruelgo frontean hil eta haren gorpua bertan, La Muela herria hobiratu zuten.
  11. Mandiola  Bascaran  Tomas (1918-08-24  Mandiola Zaharra – 1937-07-09 Gasteiz): Frankistak etxera iritsi eta fronteak bertan iraun zuen, gerora 1937ko udaberrian haiekin bat egin eta San Ignazioko tertzioan jardun zuen. Hainbat aldiz zauritu (Mandiolan, Lemoatxen, …) eta sendatu arren, Gasteizko Samaniego ospitale militarrean hil zen zaurien ondorioz. Haren gorpua Etxebarriko hilerrian hobiratu zuten.
  12. Muniozguren Larrañaga, Juan Jose (1914-06-24 Elordi – ??):
  13. Muniozguren Larrañaga, Pedro Jose (1916-01-20 Elordi, Etxebarria – 1938-01-27 Burgos): Frankistak etxera iritsi eta fronteak bertan iraun zuen, gerora 1937ko udaberrian haiekin bat egin eta azkenik, Burgosen hil eta hobiratu zuten.
  14. Urbieta Alberdi, Gregorio (Arkotxa, Etxebarria 1917-xx-xx – 1937-11-24 Zaragoza): Frankistekin Aragoiko frontean zegoela Zaragozako ospitalean hil zen gaisotasun baten ondorioz eta bertan hobiratu. Handik Erorien Harenera eraman zuten haren gorpua.