Azpeitia

Azpeitian, Sasetaren komandantzian

Posted on Actualizado enn

Gaur Azpeitian izan gara, bertan, Javi Buces buru, Azpeitiko udala eta Aranzadik elkarlanean argitaratu duten liburuaren aurkezpenean. Abagunea baliatuz, Azpeitiko komandantziaren buru eta espiritua izan zen Kandido Saseta komandantea omendu da.

Komandantzia hau, Loiolan antolatu zen, indar abertzaleek ( EAE-ANV, EAJ, ELA-STV eta Euskal Nekazarien Batzarra eta Jagi-jagi) 1936ko abuztuaren 5ean adostuta. Aurretik borrokan ari ziren miliziei, 1300 inguru gazte, abertzale bildu zitzaizkien lehenengo gudaroste itxurako antolaketan. Irailera arte eutsi eta aurre egin ahal izan zieten, ekialdetik zetozten faxistei.

Gero, Saseta buru, indar abertzaleak, Bizkaiko kostaldera erretiratu behar izan zuten. Aginte lekua Saturraranen kokatuz lehenengo eta gero Lekeition.

Bi urteko ikerketaren ondoren argitaratu da liburua, 1277 gudariren zerrendak osatzen zuen 1936an Loiolako komandantzia eta hauetatik 569 boluntarioren informazio zehatza jaso ahal izan dute eta EAE-ANVko 259rena ere bati.

Liburua eskuratu nahi duenak uztailaren 7 eta 8an Berria egunkariarekin salgai egongo da.

Argazki gehiago lotura honetan.

Anuncios

Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea

Posted on Actualizado enn

969UEUk antolatutako “Bakea gugandik eraikitzen. Egia, justizia, erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermea” jardunaldien barnean, gaurko hitzaldi eta eztabaidan parte hartu dugu Azpeitian:

1- Egia, justizia eta erreparazioaren bitartez bakea eraikitzeko prozesuaren egungo egoera. Egiazko kontakizuna vs. kontakizun ofiziala.
Hizlariak:
14581331_1098441750246568_1498664404679528045_nJOSU IBARGUTXI SAMPEDRO. Frankismo garaiko preso ohia. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea.
IÑAKI EGAÑA AZPEITIA. Historialaria eta idazlea. Aranzadi Z
ientzia Elkartean, Gerra Zibilean hil eta desagertutakoen ikerketan aritu da. Euskal Memoria Fundazioaren presidentea.
AINTZANE EZENARRO EGURBIDE. GOGORA INSTITUTUA. Eusko Jaurlaritzaren Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria.
Moderatzailea: ALEX CARRASCOSA VACAS. Bakearen aldeko aktibista. Gernika Gogoratuz taldeko kidea. MemoriaLab ekimenaren bideratzailea.

14702351_1098441613579915_8590191520609900142_n2- Emakumeen begirada. Gure egiazko kontakizun psikopolitikoak indarkeriak dituen ondorioak. Xehetasun psikoemozionalen ekarpena
Hizlariak:
ITZIAR SALEGI URBIETA. Mikel Salegiren arreba, 1974. urtean Guardia Zibilaren kontrol ezkutu batean erahildakoa. Naturopata eta psikoterapeuta.
JULIA MONGE SARABIA. Feminista eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kidea.
Moderatzailea:IRANTZU MENDIA AZKUE. UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako irakaslea eta Hegoa Institutoko kidea.

14680522_1098441710246572_5775145742067187569_n3- Taldekako hausnarketa eta proposamenak
Dinamizatzaileen koordinatzailea: GOIATZ LABANDIBAR ARBELAITZ. Kazetaritzan lizentziatua. Oarsoaldeko Hitzako kazetari ohia. Oiartzungo udaleko komunikazio arloko langilea.