gudari

1936ko gerra: Argazki Erakusketa Markina-Xemeingo denda eta tabernetan.

Posted on Actualizado enn

Kartela_Arrixa_72pppMarkinaldeko sektorea deitu zioten gure ingurua barne hartzen zuen 1936ko gerra sektoreari. Testuinguru honetan ateratako argazki edo eta gerra haren gertaerek gure inguruarekin lotura duten argazki bilduma bat osatu dugu, irail osoan zehar ikusgai egongo delarik. Argazkiak, zuri beltzean eta jatorrizko, zein garaiari dagokion bezala, kalitate eta neurri ezberdinekoak izango dira.

Erakusketa, gune ezberdinek osatuko dute. Hain zuzen, Markina-Xemeingo hogei komertzio eta tabernetan ikusgai egongo dira, erakusleiho bakoitzerako egokitutako panel banatan.
Erakusketa bisitatu eta argazkiak ikusteko, irailaren 1etik 30era egongo da ikusgai. Establezimendu bakoitzaren ordutegian (panela barruan badago) eta edozein ordutan erakusleihoan kokatuta badago.

Egitasmo honen barne, neurri handiko argazki bat erantsiko da Markina-Xemeingo Zehar kaleko erakusleihoan (Kukubiltxu arropa denda aurrean) gertaera haien memoria bizirik izan asmoz, argazki hau iraunkor mantenduz.

Honekin batera, erakusketa osatu asmoz, 2014-2016 artean, Zelaietaburuko (Etxebarria) memoria gunean egindako lan eta deshobiraketen inguruko argazkiak Uhagon Kultur Gunean erakusgai egongo dira.
1936ko gerra eta haren ondorioez jabetu eta memoria ariketa kolektibo hau aurrera eramateko, herritarrengandik gertukoak diren, egunerokoak diren, espazioak erabili nahi izan ditugu.
Erakusketa honekin, gertukoak izan arren ezezagunak diren hainbat argazki erakusgai jarri nahi dira. Bestetik erakusketa honek gertuko komertzioa indartzeko helburua ere badu bere baitan, herriko komertzioa, memoriarako espazio biurtuz.

Argazki erakusketa hau Markina-Xemeingo udalaren laguntzarekin eta “Hemen Be Bai” merkataritza elkartearekin elkarlanean antolatu dugu; 2017 urte hasieratik lanean jardun duen Lan Taldearen jarduerarekin batera, eta 2017ko irailaren 9an gerra garaian erantzukizun zibiletan aritzeagatik errepresaliak jasandakoei Udalak egingo duen adierazpen eta eskainiko zaien aitortza eta omenaldi ekitaldiaren parte da.

Herritarrak eta bi gudarien senideak gaur Barinagan, gazte haien omenez

Posted on Actualizado enn

imgp0786_1000
Angel Celis Arrastoa eta Asun Uriarte Urretabizkaia bi gudarien senideak lore eskaintzan

imgp0807_1000Gaur eguerdian, elizpean. 1936ko azaroaren 22an bezala. Timoteo Arrastoa Arozena (1920-Altza, Gipuzkoa) eta Bitor Urretabizkaia Urruzolaren (1918-Tolosa, Gipuzkoa) hil ondorengo agurrean ez ziren bakarrik egon. Haien kideek eraman zituzten andan. Gaur eguerdian, orduan ez bezala, bi gudari gazteen senideek, gudari haien kideek hildako gazteekin egin bezala, herritarren berotasuna jaso ahal izan dute.

imgp0762_1000Lenago Il batailoko gudariak ziren hil zirenean. Oso gazteak biak; 1936ko azaroaren 21ean, Maxean zehar, errekonozimenduan ziardutela, zauritu eta hil ziren. Biharamunean hobiratu ziutzten barinagako hilerrian.

imgp0752_1000250 gudari ingururekin joan zen frontera, Lenago Il batoilia; 1936 urrian Max inguruko posizioetan zegoen. Hasieran, batailoi honek bi konpainia zituen, gerora, sendotuz joan zen lau konpainia izateraino. 500etik gora gudari izango zituen hurengo hilabeteetan. Aipatu behar da, 4. konpainia sortu zutenean, Urretabizkaia izena jarri ziotela konpainiari, Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez.

Gudari asko hil ziren fronteak iraun zuen 7 hilabetetan. Ez zituzten baina Barinagan hobiratu, aipatu bi gudariak soilik lurperatu zituzten barinagako hilerrian.

imgp0760_1000Hileta haretako bost argazki atera zituzten, Eskoletxe aurretik kanposantura bidean; ezagunak ziren argazkiok baina ezezagunak argazki horietako protagonistak. Bildutako informazioak (testigantzak, dokumentauak, albisteak…) argazki hauek, bi gudari gazteen historiarekin lotu eta haien pasartea borobiltzen lagundu digu ahanzturan gal ez daiten.

Gaurko argazki bilduma lotura honetan aurkituko duzue.

Gazte haien omenez

Posted on Actualizado enn

barinaga-omenaldia1000

1936ko udan, kolpe militarraren ondorioz altxamendua hartzen ari zen indarrari aurre egin nahian, herrietan miliziano ugari antolatu ziren aurre egiteko. Gipuzkoan, herriz herri, jende askok jardun zuen borrokan. Baina frankistak herri hoiek okupatu ahala, bertakoek alde egin beharra zuten.

Batzuk babestu egin ziren ahal zuten lekuetan, beste batzuk frontera joatea erabaki zuten. Timoteo Arrastoa Arozena (Altza, Gipuzkoa) eta Bittor Urretabizkaia Urruzola (Tolosa, Gipuzkoa) gazteek, haien herrietatik Bizkaira jo eta Euzko Mendigoizale Batzako (EMB) batailoi abertzaleko kide egin ziren.

Sabinismoaren idei jarraituz, 1921-1932an sortutako “Aberri” eta “Comunion” elkartu ziren 1930ean, EAJ-PNV berria sortuz. Handik lau urtera baina, banaketa bat eman eta “Jagi-jagi” sortu zuten kide batzuk. Banaketaren arrozoien artean, EAJ-PNVk zuen estatutuaren aldeko jarrea, kristautasunaren inguruko eztabaida… leudeke besteak beste. EAJ-PNV utzi eta elkarte independentista sortu zuten. Elias Gallastegi zen haien buru baina berekin ziren Angel Aguirretxe, Candido Arregi, Manuel de la Sota, Fidel Rotaetxe, Trifon Etxbarría, Jordande Zarate, Adolfo Larrañaga, Lezo Urreztieta, Agustin Zumalabe, etab.

Euzko Mendigoizale Batzako kideak independentismoa, antiinperialismoa, antikapitalismoa eta antifaxismoaren ideietan biltzen ziren gerra garaian. Elkarte honetan 1936ko gerra hastean, eztabaidak izan zituzten, Jagi-Jagikoekin batera. Gerra arrotz gisa ulertzen zuten, hau da, espainiako gerra bezala eta borrokatu edo ez zalantzak sortu ziren. Gero baina, Azpeitiko komandantzian sortutako gudarostean bat egin zuten, eta geroago «Lenago il» eta «Zergatik ez» batailoiak sortu zituzten. Aipagarria da, «Lenago Il» batailoia lau konpainiak osatzen zutela, laugarrena «Urretabizkaia» deiturikoa. Konpainiaren izena Maxen hildako Bitor Urretabizkaiaren omenez jarri zioten. Elkarte hauek antolatutako batailoian, aurrez aipatutako bi gazteek Max izan zuten jomuga, posizio hauetan borrokatzen egon ziren «Jagi-Jagi» (Lenago Il batailoiko 2.konpainia) edo «Gudari» (Lenago Il batailoiko 3.konpainia) konpainietan. Frontea egonkortuta, 1936ko azaroaren 21ean, Maxeko posizioetan jasotako zaurien ondorioz hil egin ziren. Biharamunean, Barinagako hilerrian hobiratu zituzten.

Bi gazteek, haien burkideen agurra jaso zuten. Andan batailoiko kideek eraman zituzten bi gorpuen kutxak eta hamarnaka gudariren babespean jeitsi Maxetik, Barinagako Juan Barkin abadea aurretik zutela. Kanposanturainoko bidea egin zuten guztiek, honen erakusgarri hileta honetan ateratako argazkiak.

Duela gutxi, gazte hauen familiekin kontaktua egin eta haien testigantza jaso ahal izan dugu. Timoteo eta Bitorren heriotzaren berri izan zuten aspaldi eta etxeko gozotasunean haien oroimena bizirik mantendu dute. Hau horrela, eta gertaera haien 80.urteurrena betetzen dela ikusirik omenaldia eskainiko zaie Barinagan.

Zelaietaburun gudari baten gorpuzkinak berreskuratu ziren atzo

Posted on Actualizado enn

Atzo Zelaiteburun, Etxebarrian, gudari baten gorpuzkinak berreskuratu ahal izan ziren Aranzadi Zientzia elkartearekin batera egindako lanetan. Ingurune hau garbitzen jardun genuen lehenengo, Ahaztuen Oroimen 1936 elkarteko kideak herritarren laguntzaz, ingurua ezagutu eta gertatutakoa argitu nahian.

Zelaietaburun, eta inguruko tontorretan 1936ko irailaren azken egunetan hartu zituzten posizioak borrokalari antrifrankistek, Elgoibar inguruetatik sartzen ari ziren faxisten aurka. Erresistentzia antifaxistak eutsi arren faxistak irailaren 25 iluntzean iritsi ziren San Migel gaina hartzera, eta 1936ko irailaren bukaerarako sartu ziren Zelaietaburun, Urkaregin eta Kalamuan.

Asko izan ziren demokraziaren eta askatasunaren alde borrokatu zutenak, eta askok galdu zuten bizia. Hainbat testigantzek, Zelaietaburun gertatutakoa ulertzen eta argitzen lagundu digute, eta kasu honetan, batez ere Soarte baserriko Pilar eta Jose Mari neba arrebek.

Ez da batere ohikoa gudari hau bezala lubakietan lurperatuak aurkitzea. Atzo berreskuratutako gorpuzkinak zoritxarrez egoera txarrean daude, orain Aranzadiko kideek agertutakoa jaso eta aztertu egingo dute. Hala ere, gorpuzkinen artean hortz orde bat agertu zen, eta bala zorro edo munizio kantitate handia.

Gain hau, 1936ko iraileko gertaeren ondoren frankisten kokapena izan zen hurrengo hilabeteetan, gerra frontea egonkor mantendu zenean. 1937ko apirilean, miliziano eta gudariek azken eraso bat buru zuten lerro hori apurtu eta etsaiari aurre egiteko. Inguru hauetaraino sartzea lortu zuten, frankisten lerroak gainditu eta sartzea, horregatik baliteke borrokaldi horrek, lubaki honetan lurperatutako gorpuzkinekin lotura izatea. Ikerketak aurrera jarraitu arren, haien duintasuna, haien memoria gure historia da.

Luis Ortiz Alfau, Izquierda Republicanako miliziano ohia Zelaietaburuko lubaki honetan egiten ari ziren lanetara etorri zen. 100 urte urrian beteko ditu eta hainbat frentetan borrokatu zuen gerra garaian. Agertutako gorpuzkinei egin zitzaien lore eskaintzan parte hartu zuen.

Atzokoan, herritar asko hurbildu ziren Zelaietaburura. Hobitik ateratzeko lanetan Elgoibar 1936, Aranzadi, Etxebarriko udaleko alkatea eta zinegotziez gain, Josu Erkoreka, Monika Hernando, Julen Arzuaga eta Arnaldo Otegi ere beran egon ziren.

Bihar Zelaietaburun Aranzadiko kideekin batera jardungo dugu

Posted on Actualizado enn

bertaratzekoZelaietaburuko garbiketa lanetan sakondu eta agertutako gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanak aurrera eramango ditu bihar goizean Aranzadik. Bertara hurbiltzeko Urkaregiko gainetik Arnoateko bidea hartu eta bidean bertan kotxea utzi behar da. Puntu honetatik oinez igo gaiteke.

Eguraldiaren aurreikuspena oso ona ez bada ere, ager litezkeen borrokalari antifrankistaren gorpuzkinak errekuperatzeko ahalegina egingo da.

Zumetako hobian, lanak aurrera doaz

Posted on Actualizado enn

Aurreko astean, lehen prospekzio lanek ez zuten esperotako emaitzik eman. Aranzadiko taldea Zumeta baserriko lurretan izan zen egun guztian; lehen bizi esku tresnekin hobia ireki arren, makinaria handiagoen beharra izan zuten aurrera jarraitzeko.

Horretarako prestatutako txakur baten laguntza ere erabili zuten oraingoan. Hala ere, lana bertan bera utzi behar izan zuten eta aste honetan jarraituko dute.

Eskerrik beroenak lan hauetarako ezinbesteko laguntza eman duten guztiei, eta nola ez Aranzadiko kideei eta Antonio Garagarza Zumetakoari.

Hobi horretan lur emandako borrokalaria 1936ko irailaren azken asteetan eta batez ere 1936ko iraialaren 21etik 25era izandako borrokaldien ondorioz hil zela uste da; zehatzago, kanoikada baten ondorioz.