Juana Etxaniz Muguruza
Juana Etxaniz, (Zierreta, Barinaga, 1923 – Markina-Xemein, 2016). Barinagan, Illo-aldapan jaio zen, eta gerra frentea etxe ondoan izan zuten irailaren azken egunetatik erreketak sartu arte.
Zierreta, Maxean bertan egonik, San Andres-eko gudariak izan zituzten etxean. Handik, Kalamuako tontorrean zeuden faxistei erasotzeko postuetara joaten ziren; Arantzamendi zein Maxeko posizioetara. Inguruetan izan ziren Celta-ko anarkistak ere.
Tiro hots eta burruka artean bizi izan ziren 7 hilabetean, tartean gertutik bizi izan zuten San Esteban eguneko borroka, izeba hil berriaren mina artean barruan zutela. Izan ere, 1936ko abenduaren 20an, Azkonabietako izeba, Benantzia Muguruza hil zuen Kalamuatik botatako tiro batek. Juanitaren izeba, Azkonabietatik txabolara zihoala, tiro batek jo zuen.
Etxekoek, eguneroko bizi modu ahalik eta arruntena egiten saiatu ziren, koltxoiak lehioetan jarri eta egoeraren gogortasunari zein tristurari aurre eginez.
Erreketak sartu zirenean, aita eraman zuten baina berehala ihes egin eta etxera buletatzea lortu zuen, etxekoen poztasunerako.
Esta entrada fue publicada en Barinaga, Testigantzak.