Etxebarria

Erakusketa: Balda, Markinaldeko bigarren defentsa-lerroko posizio baten indusketa arkeologikoa

Posted on

Markina-Xemeingo udaletxeko sarreran egongo da ikusgai ekainaren 2tik 27ra (igandetan ezik)

Jose Mari Agirre Salaberria

Posted on Actualizado enn

Gaur aurkeztu dugu «Egixarretik Mauthausenera» Jose Mari Agirre Salaberria (1919-03-25, Etxebarria- 2009-09-06, Palma) Egixarren jaio eta Irunen hazitako herritarraren inguruko ekimen sorta. 1936ko gerraren ondorioz erbesteratu eta ondoren miliziano jardun zuen; gerora, zorigaiztoko 4 urte pasarazi zizkioten, Nazien kontrolpeko kontzentrazio esparruan, Mauthausenen. 1945ean askatasuna eskuratu ostean, bizitza berrantolatu eta azken urteetan Palman (Balear uharteak) bizi izan zen non bere errelatua, memoria hurrengo belaunaldiei transmititzen jardun zuen, besteak beste eskoletan. Naziek ezarritako sistema txikitzaileak ezin izan zuen Jose Mariren duintasuna deuseztazu. Etxebarrin merezitako omenaldia eskaini nahi diogu haren oroimenaren erreparazioan lagundu asmoz.

Jose Mari Agirre Salaberriari omenaldia: Egixarretik//embedr.flickr.com/assets/client-code.js

Memoria lekuak: Isiltasunak dioena

Posted on Actualizado enn

Izenak izana dakarrela esan ohi da. 1936an izandako gerrak, hainbat herritarrei izena eta izana deuseztatu zien, heriotzera eramanez. Gehienetan, gerra frontean hil ziren haietaz mintzatu da memorioa historikoa. Frontera eraman edo joan ziren haietan. Hala ere, jakin badakigu, 1936ko gerra hark, frontean hil zituenez gain, herritar gehiago hil zirela, edo eta gerra zein ondorengo frankismoak, eragin, errepresio eta giza eskubide urraketa gehiago eragin zituela.

Memoria historiko kolektibo eta oso bat osatu nahian, Etxebarrin, gerrak hil zituen herritarrak gogora ekarri, omendu eta haiei gertatutakoa transmititu nahi dugu “memoria lekuak” ekimen honekin. Urteetako isiltasunari, izen abizenak eta lekuak jartzeko beharra mahai gaineratu nahi dugu, ez al du ba isiltasunak zerbait esan nahi? Zer dio isiltzen denak Isiltzen denean? Gure hitzak Esan berriz esan Ez daitezela ahaztu Ez daitezela gal… eta bide horretatik, herri inguruan, gure eguneroko bidean, gerrak hil zituen zenbait herritarren memoria lekuak sortu nahi ditugu. Herri gunean kokatuko ditugun izenez gain, hildako herritarren zerrenda aurkeztu nahi dugu; haiek ere beraien memoria lekua izan dezaten. Honekin batera, aipatu nahi dugu, unean unean burutzen ari garen ikerketek aurrerago izen gehiago ekar ditzaketela, eta zerrenda hau beraz, irekia geratzen dela.

Memoria lekuak

Posted on Actualizado enn

Memoria lekuak, gure inguruko herrietan emandako gertaera histikoak kokatu eta oroimen, erreparazio eta dibulgaziorako guneak dira. Gertaera haiek lekutzeaz gain, leku, gune hori gure oroimen kolektiboari transmititzeko asmoz, gertaera eta eskubide urraketa haiek bizi izan zituztenen duintasunaren lekuko bizi izan daitezen.

ETXEBARRIAMUNITIBARMARKINA-XEMEIN
2022ko udazkenean aurkeztuko da
Herri bakoitzaean klikatuta herri horretako informazioa eskuratu ahalko duzu

1937ko apirilaren 25etik 27ra: Bonbardaketak eta frontearen haustura

Posted on Actualizado enn


1937ko apirilaren azken egunetan, matxinatuen ofentsibak egun erabakigarriak markatu zituen, eta ordutik, gure memorian zein egutegietan azpimarratuak ditugu. Aurreko asteetan hasitako ofentsibarekin jarraituz (eta hilabeteetan fronte egonkortuan bezala), ezin izan zuten matxinatuak Bizkaian sartzea ekidin miliiziano eta gudariek. Egun hauen ezaugarria lurrez eta airez modu bateratuan jardun ondorengo herritarren aurkako eraso bortitza izan daiteke. Ezin esan ia urte betean bizitzen ari zirena, Lea-Artibaiko herritarrentzat ere gozoa zenik, baina 1937ko apirilaren azken egunetan, batez ere faxisten aire baliabideen nagusitasunak txikizio eta kalte material zein pertsonal ugari eragin zituen.

Bideo honetan, lau testigantza bildu ditugu, lau begirada hiru egun biltzeko. Memoria kolektiboa osatzen duten norbanakoaren bizipen eta begiradatik, bizitako hartatik, gaur egunean sentitzen duten moduan. 1937ko apirilaren 25 arratsaldean, Ziortza-Bolibarren, Luzar baserri inguruetako bonbardaketaren pasartea kontatzen du Nikasio Arriolak, eta biharamunean, apirilaren 26an, Munitibarren aurkako goizeko aire erasoa Rufina Abaituak. Egun hartako arratsaldekoa, Gernikako erasoa ezagunagoa da, baina Inma Bilbaoren kontakizunaren xehetasunak, esanguratsuak dira, gertaera haiek bizi eta 80 urtera jasotako testigantzan. Azkenik, Josefa Espillak, Beide baserrian (Etxebarria), gudarien erretirara eta gudarien ebakuazioa bizi izan zituen gauean. Biharamuenan, 27 goizean, sartuko zen faxisten zutabe bat, Urkaregi-Kalamuatik, Etxebarrira, handik Markina-Xemein sartzeko.

Non erori zaren, hil zaituztenean: Erorien Haranera eramandako herritarrak (Amoroto, Berritatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio eta Markina-Xemein)

Posted on Actualizado enn

1940an agindu zuen Francok, «Valle de los Caidos» bezala ezaguna dena eraikitzeko; dekretu beldurgarri bat izango zen, gune hau eraikitzeko agindua: «Eraiki daitezela Basilika, Monasterioa eta Gazteriaren Kuartela, Guadarrama mendilerroaren mazeletan (El Escorialen), Cuelgamuros deitzen den tokian, gure Gurutzada loriatsuan erori zirenen memoria betikotzeko». Inork gutxik ez du jakingo zertaz ari garen, baina asko eta asko dira, zer den, eta zer bilakaera izan zuen argi ez duten herritarrak.
Ukiezinezko mamua izan da orain arte, baina poliki poliki, eta urteetan familiek erakutsi duten grina eta indarrarekin, haien senideen memoria bizirik eta indartsu mantenduz, poliki poliki, hautsiezina, iragaitza zirudiena, zartatu eta ezbaian jartzea lortu da, ebatsitako askoren historia mahaigaineratuz. (ikus ETB2ko dokumenala 2019/05/19). Kontuak horrela, esanguratsua izan da, Franco bertatik ateratzeko Espainiako gobernuak aurten egindako saiakeraren ondorengo harrabotsa. Horrela, gaur jakin denez, Espainako Auzitegi Gorenak babestu egin du Espainiako gobernuak egindako eskaera. Franko, diktadorea, mausoleo faxistatik at egongo da laister. Testuinguru honetan, Frankoren deshobiraketarakin batera, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legearen aurreneko zirriborroaren berri eman dute albistegiek.

Hari honi tiraka, Gogorak Eusko Legebiltzarrari igorritako txostena ezagutu genuen uda aurretxoan.  Bertan, Erorien Haranean hobiratutako herritarren inguruko informazioa bildu da, (33.000 gorpu baino gehiago hobiratuta daudela uste da hoietatik 10.000tik gora ezezagunak) jakin nahi baitzuen Eusko Legebiltzarrak, zenbat herritar diren bai euskal autonomia erkidegoko hilerrietatik, zein, Espainiako erkidego ezberdinetatik Erorien Haranera eramandakoak eta era bereran nortzuk ziren eta leku aldatze hauek egiterakoan, baimenak nola gauzatu ziren.

Gorpuen mugimenduak, 1960.hamarkadara arte iraun zuen, 1076 pertsona euskal autonomia erkidegoko hilerrietatik eraman zituzten eta 155 ziren, bizilekua euskadin izan arren, espainiako beste herri batzuetan hobiratuta zeudenak; non guztiak ez ziren identifikatuak. Mugimendu hauek, agindu ezberdinekin egin ziren: Gobernu Zibilak, herrietako udalei zerrendak eskatu eta hark aginduta edo udalaren bidez, familiek baimendua. Azken puntu hau delarik gai honetan besteak beste sentiberarena eta ilunena.

Esandako moduan, asko dira zalantzak oraindik, berez, zerrenda argirik ez baitago. Isiltasuna, ezbaia eta zurrumurruak izan dira urteetan,  memoriak eta etxekoekiko maitasunak, zein ardura kolektiboak eraginda egiaren argi bila, ateratako ondorioak. Esaterako, Hernaniko hilerritik, fusilatu eta han hobiratu zituzten 8 euskal abadeen gorpuak (haietako batzuk, Jose Peñagarikano Solozabal, Etxebarrikoa eta Celestino Onaindia  Markinarra lirateke, Jose Ariztimuño abade abertzalearekin batera) desagertuta daudela esan ohi da (bertan egindako deshobiraketa lanek ezbaituzten uste zen emaitzik eman) eta Erorien Haranera eramanak izan zirela esaten da.
Arazoa baina, hilerrietatik deshobiratutakoen zerrenda zehatzik, argirik eta garbirik ez egotean datza, edo baldin badago, Erorien Haranean, hobiratuen zerrenda legoke. Ba ote? zalantzarik gabe, asperen askorentzat bide emango lukeen dokumentazioa litzateke hau. Frankismoak izkutatu eta ondorengo urteetan sostengatuz, isilarazi nahi izan dena.

Hau guztia kontuan hartuz, eta zuhurtziarekin, artikulua osatze aldera, esku artean ditugun datuekin, ondorengo zerrenda osatu dugu (Erorien Haranean dauden herritarren zerrenda). Dugun informazioa kontrastatu eta osatu dugu, familia zein herritarrei, ikerketarako eta egia argitzeko bidea egiten lagundu asmoz, pentsatuz, zorigaiztoko leku horretan gertatutakoa eta hobiratuek zein haien etxekoek erreparazioa eta justizia izango dutela. Hemen gaur gaurkoz osatu ahal izan dugun zerrenda:

AMOROTO
Combatientes: 6
Izen abizenak Jaiotetxea-

Bizilekua

Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arriola Bollar, Adrian Berriatua/

Aransolo (Amoroto)

Teruelgo frontea: Horta de San Joan (Tarragona) 1959/02/28 Gobernu zibila

Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)

Eizagirre Azumendi, Miguel Enparan Benicasim (Castello) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Gabiola Gojenola, Mariano Atxurra Barragas (Teruel) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Ikaran Foruria, Antonio Abitara (Abitxa) Zagra (Lleida) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Urrutibeaskoa Lauzirika, Francisco Bolunburu Burgos (Burgos) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Zilloniz Murelaga, Juan Jose Artiñerrota Ezezaguna Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
AULESTIA
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  
Domingo Espilla Gabiola Navas del Rey (Madrid)
BERRIATUA
“Martires y Caidos”:   1           Combatientes: 4
·         Familiek ez zuten baimenik eman eta beraz ez ziren Erorien Haranera eraman.
ETXEBARRIA
“Martires y Caidos”:  0             Combatientes: 10
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arrieta Churruca, Julian Atote Zaragoza 1961/02/28 Gobernu zibilak baimendua

Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)

Guenaga Iriondo, Jose Maria Adrin Royuela edo Abejuela?

(Teruel)

Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Ibarzabal Urkiola, Jose Manuel Etxebarrikua (“Perune”) Cañamero (Caceres) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Urbieta Alberdi, Gregorio Arkotxa Zaragoza
ISPASTER
“Martires y Caidos”:  0             Combatientes: 11
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  
Arriaga Erkiaga, Domingo Zaragoza hilerria
Arriaga Erkiaga, Juan Logroñoko hilerria Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Arrizubieta Uskola, Ramon Bilboko hilerria Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Bilbao Arrizubieta, Jose Brunete

(Madrid)

Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Bilbao Barainka, Justo Cogolludoko hilerria Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Galletebeitia Arrizubieta, Casiano Zaragoza hilerria Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Gorostola Bengoetxea, Alberto Ebroko frontea Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Ibarra Eizagirre, Simon Teruelgo frontea Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Naberan Mendazona, Pedro Frente de Segre Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Zabala Atxabal, Luis Peñas de Lemona Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
LEKEITIO
“Martires y Caidos”:  0             Combatientes: 5
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako hilerria Data Baimen mota  
Eskurza Bengoetxea, Jose San Manes (Teruel) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Urresolo Uriguen, Santiago Bot (Tarragona) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Guridi Ibarguen, Genaro Ereño Ereño Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Iturraran Uskola, Basilio Lekeitio Castuera (Badajoz) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Juan Pablo Cortes Prieto Don Alvaro (Badajoz) Lekeitio 1959/03/25 Gobernu zibila
MARKINA-XEMEIN
“Martires y Caidos”:  1             Combatientes: 14
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  
Aguinaga Ugalde, Benito Hilario Okerra 2, Markina Vitoria-Gasteiz 1961/07/24
Arrieta Lejardi Jose Barenda Horta de San Joan (Tarragona) 1959/02/28
Arechavaleta Goicoechea, Alejandro Abesua 5

Markina

Tremp

(Lleida)

1963/04/19
Chopitea Apoita, Doroteo Antonio Txepetxabixe Briviesca (Burgos) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Del Pino Sainz, Raimundo Gandia (Balentzia) 1959/03/24
Ibaibarriaga Madariaga, Jose Maria Altzategi Behekoa Cementerio

Laguarta (Huesca)

Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Identifikatu gabe (kaboa) Markina-Xemein 1959/03/25
Identifikatu gabe (Kaboa) Markina-Xemein 1959/03/25
Identifikatu gabe (Soldadua) Markina-Xemein 1959/03/25
Identifikatu gabe (Soldadua) Markina-Xemein 1959/03/25
Identifikatu gabe (Guardia Zibileko sarjentoa) Markina-Xemein 1959/03/25
Identifikatu gabe (Ejerzitoko Kaboa) Markina-Xemein 1959/03/25 ·
Larruskain Garitagoitia, Eusebio Altzategi Goikoa Cementerio Posadas (Cordoba) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
Lejardi Goyogana, Miguel Laparra Alcariza (Teruel) Familiak baimendua* (Los familiares estan dispuestos al traslado de los restos)
López Moran, Andres Avelino Zamora (Espainia) Markina-Xemein

 

1959/03/25 Gobernu zibilak baimendua.
MUNITIBAR
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota
Urionabarrenetxea Arakistain, Luis Aldaola azpikoa Tremp

(Lleida )

1963-04-19
ZIORTZA-BOLIBAR
Izen abizenak Jaiotetxea-Bizilekua Deshobiratutako lekua Data Baimen mota  
Esteban Etxebarria Arrate Altza Horta de San Joan (Tarragona)

Bukaeran, Gogorak aurkeztutako txostenaren ondorioak erantsi ditugu.

Ondorioak [Gogora txostena]
1. Erorien Haranera egindako lekualdaketak eta horretarako prozedurak aldatu egin ziren denboran zehar, eta ez ziren beti berdin gauzatu. Aldaketarik funtsezkoenetako bat 1957ko abuztuaren 23ko Lege Dekretuak ezarri zuen, zeinaren bidez, nazionalen bandokoez gain, errepublikanoen bandokoak ere bilduko ziren.
Funtsezko aldaketa horrek eragina izan zuen lekualdaketa-baimenetan. 1960ko martxoaren 31tik aurrera, 1963ko otsailaren 22ra arte, erregimenak beretzat hartu zuen Udalek dohainik utzitako lurzatietan ehortzita zeuden gorpuzkiak lekuz aldatzeko eskubidea, baldin eta familiartekoek ez bazituzten ordainpeko hilobi partikularretara aldatzen.

2. Ministerioak gorpuzkiak lekualdatzeko ezarri zituen jarraibideak ez ziren beti zorroztasun berarekin bete. Garrantzitsua da hori, batez ere, erori asko zuten udalerrietan; esate baterako, Zaragozan eta Lleidan. Zenduei eta haien familiartekoei buruzko informazioa lortzeko gestioek denbora eta ahalegin handiagoa eskatzen zuten, eta, horregatik, ohikoa zen lekualdatu behar zen zenduaren izen-abizenak soilik adieraztea, beste inolako daturik gabe.

3. Artxiboetan dokumentu-hutsuneak daudela ikusi ahal izan dugu, eta horrek zailtasun gehiago erakarri ditu ikerlan honetako helburuak erdietsi ahal izateko. Probintzia guztietako Gobernu Zibilek Gobernazio Ministeriora bidali zuten dokumentazioa Administrazio Artxibo Nagusian (AGA) jasota dago, baina funtsa ez dago osorik. Horren adibide argia da Arabako probintzia: 618 zendu eraman zituzten lau fasetan 1959 eta 1961 artean, eta haietako 498 identifikatuta zeuden, baina AGAn 13 dokumentu baino ez daude jasota.
Bizkaian izan ezik, arazo bera gertatzen da Araba eta Gipuzkoako artxibo historiko probintzialetan ere. Bizkaiko Artxibo Historiko Probintzialak jasota daukan funtsak erakusten du Gobernazio Ministerioaren eta Udalen arteko erdibidean zuten kokapenagatik, Gobernu Zibilek dokumentazio ugari sortu zutela lekualdatzeei eta haiek egin ahal izateko baimenei buruz, baina dokumentazio hori ez da kontserbatu beste bi euskal probintzietan.
Udal-artxiboen egoera heterogeneoa da. Haietako batzuek, lekualdatzeen espediente osoak dauzkate jasota, eta horrek datu berriak lortzeko bidea eman du. Beste kasu askotan, ordea, korrespondentzien funtsetara jo behar izan da daturen bat edo beste eskuratu ahal izateko, kontserbatu badira, betiere.

4. Orain arte lortu diren datuak aintzat hartuz, esan liteke 1.076 gorpuzki eraman zirela Euskaditik Erorien Haranera; haietatik, 762 identifikatuta zeuden, eta 314, identifikatu gabe. Arabatik 618 gorpuzki eraman ziren guztira (498, identifikatuta, eta 120, identifikatu gabe); Bizkaitik 219 gorpuzki eraman ziren (36, identifikatuta, eta 183, identifikatu gabe); Gipuzkoatik 239 eraman ziren (228, identifikatua, eta 11, identifikatu gabe). Ikerlan honi esker, EAEtik eramandakoen 10 izen gehitu dira, eta 15 identifikatu gabekoren lekualdaketa.

Memoriaren ardura kolektiboa

Posted on Actualizado enn

Informazioa panelaren irudia jasotako tiroen ondoren

Oroimenak, egiak, eta matxinatuen erasoari aurre eginez hil zirenen duintasunarekiko errespetuak jarri zuen Zelaietaburun puntua (Urkaregi gainetik gertu, Etxebarrian) . Mendixka bateko leku baten, puntu baten faxismoari aurre egiten saiatu ziren, eta borroka horretan, hiru borrokalarik behintzat bizia galdu zuten bertan. Borrokan jardun zuten lubaki berean hobiratu zituzten, eta 2016ko martxoan eta apirilean, gorpuzkin horiek deshobiratu ziren, gero, Duintasunaren Kolunbarioan (Elgoibarren)  agur ekitaldi batekin hobiratzeko. Mendixka hartan, puntu hartan,  Informazio panela  jarri zen. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak eta Lehendakaritzaren laguntzaz  («Bake eta Bizikidetza Plana 2013-2016″ren barnean emandako dirulaguntzarekin) bertara doan orok, han gertatutakoa azaldu asmoz, eta bertan hildakoei omenaldia eskainiz.
Orain baina, hiru tiro jasota agertu da. Nonbait, norbaitek, tiro ariketak egiteko, edo eskuartean izan duen arma probatzeko objektu interesgarria iruditu zaio Zelaietaburuko informazio panela. Guretzat, panel hori, material eta lan baten ondorena baino zerbait gehiago da. Errepresioa, injustizia eta giza eskubideak errotik erautsi zizkieten borrokalari eta herritarren eskubideen defentsa eta haien duintasunaren aldarria da. Izan ere, panelak, memoria ariketa kolektibo baten aletxoa izan nahi du, kolektibo den heinean, guztioi baitagokigu memoria izatea, eta berau iraunaraztea.

 

 

Txitxiburduntzi eta ibilbide gidatua Etxebarriko Gurasoekin batera

Posted on Actualizado enn

Gaur Etxebarriko Guraso Elkarteak txitxiburduntzi ospatu du, Santa Eufemin, (Urregarai, Aulestin). Gonbidapenari erantzunez, Zapolako trintxera eta metrailadore habiak bisitatu ditugu. Bidean, trintxeretan zehar ibilbidea egiteaz gain, metrailadore habietan sartu eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte. Argazki gehiago lotura honetan.

Gogoan hartzeko izenak

Posted on Actualizado enn

IMG_20181205_202102

Euskal Memoria Fundazioaren «Gogoan hartzeko izenak» erakusketa aurkeztu genuen atzo iluntzean izen bereko liburuaren egilearen, Joseba Zabalzaren eskutik. Ondoan Jaime Guenetxea herrikidea. 1980an, bere lagun Iker Ibarluzea eta beste batzuekin zegoela, Etxebarriko Txomin jatetxe aurrera indar parapolizialak agertu, Ixuara eraman eta pairatutakoaren kontaketa eginez. Berezia. Gogorra baina duintasunez betea.
Erakusketaren izen bereko liburuan, Euskal Memoria Fundazioak argitaratutakoan, aurkitu dezakezue errelato osoa.
Erakusketa, Abenduaren 22ra arte ikusgai egongo da, «Gogoan hartzeko izenak» biltzen dituen pertsonekin hiru lekutan:
1. Uhagon Kulturgunea (kultuguneko ordutegian)
2. Markina-Xemeingo udaletxe sarreran (udaletxeko ordutegian)
3. Kartzela zaharrean (asteburuetan)

IMG_20181206_121720

IMGP5870

IMGP5833