Liburutegia

Patxi Juaristik Berriatuan kokatutako liburua aurkeztuko du Durangoko Azokan

Posted on

 

Berrriatua_Patxi_juaristiBerriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei, bonbardaketen ondorioz, eta kleroko bi kide, gusilatua (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea beren lurretan izan zuten beste herri batzeutakoen antzekoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean: Gainera, frankistek 25 lagun atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.

Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra zibila, drama asko eta min handia sorrarazi duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun inmateriala.

Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honetan ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan, Lekeitioko frontea ere irakur daiteke, horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia eta II Errepublika ere ikertu ditugu, gerrako jazoerak behar bezala ulertzeko eta testuinguruan kokatzeko.

Liburu honetan, beraz, XIX.mendearen bukaeratik gerra ostera arteko urteetan ikuspuntu sozial, politiko eta ekonomikotik Berriatuan gertatu zirenak aurkezten ditugu.

Patxi Juaristi Larrinaga

“Diario de un gudari en el frente de Euskadi” , Jaime Urkijoren ibilbidea

Posted on

Portada Urkijo final (2)Rosa Luxenburgo batailoi ezaguna askotan izan dugu izpide. Urberuagako balnearioa zuten koartel nagusia, 1936ko abenduan iritsi zirenetik. Hasiera bateko komunistekiko mesfidantza eta beldurra, borrokalari haiekiko miresmenera eta ondorengo urteetako gomuta biurtu dira inguruko herrietan. Nagusi asko eta askok, beraien memorian gordetzen duten izen horietako bat da.

Kristobal Errandonea zen inguruetako Rosa Luxemburgo batailoiaren arduradun nagusia, (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) eta Jaime Urkijo haren laguntzailea.

Urkijok, bai Urberuagan, bai Maxen zein Kalamuan eta Ilo-Aldapan bizitakoak (besteak beste) jasotzen dituen memoria liburuak idatzi zituen gerra pasa eta urteetara; Inguru hauetako gora beherak bere memorien parte eta ibilbidearen zati bat baino ez dira.
Jaime Urkijoren seme Antoine Urkijok Kalamua, Max eta inguruetara egindako bisitaren berri eman genizuen. Baita, bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuen berri (zonalde honetako kontuak jasotzen dituena tartean, “Guerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markina”) Antoinek, Ahaztuen Oroimena elkarteari utziak.
Memoria agiri hoiek oinarri hartuta, liburu interesgarri bat argitaratuko du José Ángel Fernándezek Intxorta kultur elkartearen bitartez, Jaime Urkijoren ibilbidea bilduz.Portada Urkijo final (2)

Diario de un gudari en el frente de Euskadi”

Urriaren 20an aurkeztuko da, 19:30etan Oreretako Mikelazulon.

Bertan izango dira, Kontxita Urkijo (idazlearen arreba), Julen Mendoza (Oreretako alkatea), Alberto J. Sampedro (Ixile) eta José ÁngelFernández (Aingeru) liburuaren egile eta koordinatzaileak.