HILDAKOAK
- Arregi Arrizabalaga, Antonio (Saratzubarri [Satzu], Etxebarria 1914-04-03 -Derio 1937-06-11): La Esperanza lantegian (Derion/Zamudion) lanean zegoela frankisten erasoaren ondorioz zauritu eta hil zen.
- Belaustegi Arrillaga, Ramon (Arexitaetxezuri [Aiste Zuri], Etxebarria 1918-08-14 – Altzola Zaharra-Urtzulo, Etxebarria 1936-10-06): Altzola Barri baserrian zegoela, tiro bat jaso zuen; handik Urtzulora eraman eta balak sortutako zauriaren ondorioz odolustu eta hil zen. Inguru hartako pinudian lurperatu zuten gurutze bat jarriz, aurrerago deshobiratu eta Etxebarriko hilerrian lurperatzeko.
- Bereziartua Egia, Agapito (Lomiño Barrena, Etxebarria 1924-01-28 – Txoribentako zubia Etxebarria 1937-05-01): Txori Bentako zubian, bide ertzean aurkitu zuen esku bonba batekin zebilela eztanda egin eta bertan hil zen. Etxebarriko hilerrian lurperatu zuten.
- Errasti Elgoibar, Feliciano (Orizate Txiki [Oizete Txiki], Etxebarria 1892-12-18 – Durango, 1937-03-31): Feliciano, Etxebarriko Oizete Txikin jaio zen, handik familia guztia Eibarrera joan zen bizitzera eta bertan osatu zuen familia. Armagina zen, baina faxistek Durango bonbardatu zutenean egunean (1937-03-31) bertara joana zen, senideen negoziorako beharrezkoak erostera. Bonbardaketak harrapatu elizan babestu eta hil zen. Durangoko hilerrian hobiratu zuten.
- Idoeta Solozabal, Juan Jose (Amorotokoa [Amotokua], Etxebarria, 1874-02-11 – Beide, Etxebarria 1936-10-27): Beide baserriak jasotako kainoikada baten ondorioz sorutako sutearen ondorioz, bertako altzariak etxetik ateratzen laguntzera joanda zela, beste obus batek erasoa jasan eta hil egin zen. Markinara eraman zuten arren ezin izan zuten metralla zaurien kalteak sendatzeko. Etxebarriako hilerrian hobiratu zuten.
- Munduate Gastezi Luis (Errotabarri, Etxebarria, 1937-01-05- Errotabarri, Etxebarria 1937-01-14): Errotabarrin errefuxiatuta ziren familiaren ume jaio berria osasun arazoengatik hil zen. Aita Maxen frontean zuela haren bila iritsi zen ama eta Alegiako (Gipuzkoa) bikotearen haurra Errotabarrin jaio zen. Egun batzuetara hil egin zen eta Etxebarriko hilerrian lurperatu zuten.
- Unamunzaga Bereziartua, Jose (Aulestiarte,[Allusitarte] Etxebarria 1915-07-17 – 1937-04-20): Etxe ostean zegoela, faxistek jaurtitako kainoikada baten obusak eragindako eztandaren ondorioz hil zen.
- Zubillaga Urkidi Maria (Hurtado [Urta], Etxebarria, 1905-04-11 – BIlbo, 1937-04-18): Etxebarriko Urta baserrian jaio eta Bilbon bizi zen. Egun horretan frankistek burututako aire erasoaren ondorioz hil zen Bilbon. Bertako hilerrian hobiratu zuten.
- Ezenarro Egurrola Lorenza (Ibarrolatza [Ibarlotxa], 1917-04-30 -1938-01-29): ez dago argi baina haren heriotza, senide bati gerran gertatutako ezbeharraren ondorioz sortutako estuazunetik eratorria etor liteke. Heriotza hau argitzeke legoke eta beraz ikergai da oraindik.
ZAURITUAK
- Sabina Osoro. Goikone. ETXEBARRIA. Larri zauritua
- Dominga Kalzakorta Garagarza. Baltzola Beheko. Zauritua
- Pedro Txurruka Muniozguren. Elordi. ETXEBARRIA. Zauritua
- Agustin Unamunzaga Unamunzaga. Unamunzaga. ETXEBARRIA. Zauritua
- Garroko alaba, Satzibar Errotan (orkatilako lesioa) Zauritua
- Beideko bikia, polborari su emanda Zauritua