Etxebarria

Fusilatuak

Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal (1872-12-02, Etxebarria – 1936-10-28 Hernani)

Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal: Jose Ignazio Peñagarikano Solozabal (1872-12-02, Etxebarria – 1936-10-28 Hernani) “Peñaneko etxeetan” jaio zen, 63 urterekin, faxistek Hernanin hil eta hobiratu zela uste delarik.

 

1936ko irailaren bukaeran, miliziano antifaxista eta lehen gudarien mugimenduak hasi zirenean, Jose Ignazio Peñagarikano Solozabalek, giro nahasi hartan, babesa bilatzea erabaki zuen. Elgoibarrera joan eta, eta hango abade zen Zelestino Onaindia Zuloaga abade markinarrarenean geratu zen.

Jose Ignazio Peñagarikano, eta biak atxilotu zituzten hileta, meza baten ondoren, Elgoibarren. 1936ko urriaren 21a zen. Ondarretako (Donostia) kartzelako 5garren ziegan sartu zituzten. 1936ko urriaren 27an, gauez, ordurako, aurreko egunetan Andoaingo eta Astigarragako abadeekin egin gisan, Jose Ignacio Peñagarikanorengana zetozen. Ez epaiketa, ez ezer, hil egin zituzten. Kaimoietara igo eta, Donostialdeko herri, edo inguruetara eramaten zituzten pelotoien aurrera, militarrez, falangistaz edo errekete bolondresez osatutako pelotoien aurrera. Ez dago argi oraindik Jose Ignacio Peñagarikano nun hil eta hobiratu zuten. Ikerketek, Hernaniko hilerrian kokatzen dute Etxebarriko abadearen amaiera, baina beste iturri batzuen Oiartzunen ere aipatuko lukete. Gaur egun, eraildako pertsona haiek gogoratzen dituen eskulturan agertzen da Jose Ignazioren izena Hernaniko hilerriko sarreran. Hernanin hil eta hobiratuko zuten, 1936ko urriaren 28an.