Luis Ortiz Alfau

Zorionak Luis! 101!!

Posted on Actualizado enn

IMGP2642_1000

Atzo, Luisek, bere urtetetzea ospatzera gonbidatu gintuen. Han izan ginen, bere 101.urteurrenean. Bere gerra ibilerek, memoria historikoaren bideak, hainbat lagun berri egitera eraman dute miliziano zaharra. Bizitzaren uneez gozatu eta lagun artean, (Memoriaren Bideak, Kattin Txiki, Mauro Saravia, Jimi Jimenez…) beste urte bat ospatu nahi izan zuen atzokoan,
Eskerrik asko gonbidapenagatik, eta zorionak Luis!

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN: Klik.

Anuncios

Luis Ortiz Alfaurekin epailearen aurrean deklaratu ondoren

Posted on Actualizado enn

wp_20160926_12_14_58_proBunenos Aires kaleko Bilboko Instrukziwp_20160926_11_27_09_proozko 1zk.ko Epaitegian deklaratu zuen astelehenean Luis Ortiz Alfauk. Honekin, frankismoan bizitakoa epaitegietan kontatzeko zuen gogoa, beharra, asetzeko bidea hasi du.

Servini epaile argentinarraren eskariz deklaratu du Bilboko epaitegietan; nahiz eta Serviniren aurrean izan ez, hark bidalitako galdera eta oharren aurrean deklaratu ahal izan du Argentinako kereilarako. Orain artekoen moduan, lekukotza honekin, Argentinako Kereila deiturikoaren barnean, frankismoan emandako gizateriaren aurkako krimenak ikertzen sakondu nahi du Servini epaileak. Deklarazio honekin, krimen hauen testigu gisa deklaratu ahal izan zuen Luis Ortiz Alfauk.

wp_20160926_12_21_41_proEpaitegi aurrean, bitartean, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideak eta komunikabideak elkartu ziren. 100 urte beteko dituen milizianoa epaitegietatik atera ondoren, beraren balorazio jaso ahal izan dugu.

Luis Ortiz Alfau tertulian gertatutakoa kontatzearen garrantziaz: hitzaldia ikusgai

Posted on Actualizado enn

Bere testigantza jaso ondoren, Luis Ortiz Alfauri gonbidapena luzatu genion. Inongo zalantza izpirik gabe baietza eman zuen: hemen nauzue behar duzuenerako.

Udazkenean 100 urte beteko ditu Luisek eta aurreko astean, Uhagonen tertulian ikusi ahal izan zen moduan pertsona kementsua, osasuntsua  indartsua eta umoretsua da. Gogoz etorri zen, iritsi bezain laister enkargu bat eman zigun: esan denei etortzeko, bizitzaren azken txanpa honetan dena kontatu nahi dut.

Anitxuko Jose Larruskainen senideekin hizketan
P1250299_250
Jose Larruskain Xemeindarra. Capitan Casero, Izquierda Republicanako milizianoa

Eta horrela egin zuen, aurkezpenetarako tarterik utzi gabe, barruan zuen guztia kontatu nahi zuen, eta bere bizitzaren hainbat pasarte kontatu zituen. Memoria pribilegiatuak detaile txikienak ere gogorarazi zituen, latzak batzuk: gerra fronteak, batailoi kideak, Gernikako bonbardaketa, Gurs, gosea, espetxea, torturak eta azkenik Langile Batailoi Disziplinarioa.

Hala ere, bizitzaren unerik gogorrenetariko bat ondoren etorri zitzaion. Hain zuzen frankismoan, desafecto bezala izendatu baitzuten erregimenaren aldekoek, errepublikar baten semea izan eta Izquierda Republicanako batailoian izena eman eta borrokatzeagatik.

Une bereziak izan ziren tertulian, bertan izan baitziren Luisekin batera, Capitan Casero batailoiko kide izandakoen bi familia kide. Hoietako bat, Xemeindarra zen, Luisen arabera, gogoan du Larruskain abizena, eta nola inoiz bata bestearen aldamenean lo egitea nola egokitu zitzaien ere kontatu zuen. Jose Larruskain, Anitxukoa zen eta tertulian parte hartu zuten bere senideek.

Capitan Casero, Izqierda Republicanako komandante zen Gonzalo Pereiroren bilobarekin hizketan hitzaldiaren ondoren

Gonzalo Pereiro Capitan Casero batailoiko komandantea zen. Lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek Gonzalo Pereiro Fernandez batailoiko komandantea hil zuen. Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta Centro Republicanoko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen. Ilusioa nabarmena zen bien aupegietan; bai Alfredo Pereirorentzat, zein Luisentzat una berezia izan zen. Tertuliak aukera eman zien komandantearen inguruan jarduteko baina ordu bete ez da nahikoa.

Hizketaldi oso interesgarria eskaini zuen Luisek, baina horrela egin zuten bertaratu eta galderak egin zituzten herritarrek ere. Ekitaldian nabari zen bertaratutakoen parte hartzeko gogoa, jakin mina asetzeko galderak egin zizkioten Luisi eta hark gustora erantzun.
Esker oneko hitzak izan zituen haientzat, eta baita memoria historikoa garatuz bere ekarpena egiten duten elkarte eta instituzio zein kazetarientzat.

Luis Ortiz Alfau (Bilbo,1916) bizi osoan konprometitua

Posted on

P1250223350Ehun urte betetzeko atarian Luis Ortiz Alfauk (Bilbo,1916) gogotsu kontatzenditu bere bizitzako pasarteak. Familia errepublikazalean hazia 1936an matxinoak altxamendu militarra burutu eta laster batera prestu aurkeztu zen miliziekin bat egin eta “Izquierda Republica” alderdiaren “Capitan Casero” batailoiaren hastapenetan.
Irratiko ikasketak zituenez “Transmisio eta Loturen” konpainian aritu zen, buruzagitza eta abangoardian ziren milizianoen arduradunen arteko lotura gauzatzea zelarik bere eginkizuna.
Bilboko Mujikako eskoletan batailoia eratu eta Arespalditzara abiatu ziren, ondoren neguan, Otxandioko erasoetan borrokatu eta bi hilabetez Intxortan egon ondoren Gernikara bidali zituzten atseden hartzera, bertan suertatu zen bonbardaketaren egunean, 1937ko apirilaren 26an. Hango ankerkeri eta drama guztia bizi ondoren, bereziki Bizkargi eta Artxandan (1937 maiatza-ekainean) izan zituen egoerarik latzenak.
Bilbo galdu ondoren, 1937ko uztailaren hasieran borroka gogorrak izan ziren Turtziozen. Bertan, lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek G11honzalo Pereiro batailoiko komandantea hil zuen.
Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta “Centro Republicano”ko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen.

Geroago, Escudo mendatean (Kantabria) lehergailu baten metrailak eragindako zauriek hainbat saihets apurtu ondoren, iparreko frentearen azken unean, 1937an, Gijonen (Asturias) zaurituta jendez gainezka zegoen arrantza untzi txiki batera salto egin eta Frantziara iritsi ondoren Bartzelonara abiatu eta bertan kokatutako Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta arduradunen esanetara jarri zen.

Bi hilabetez Benasquen (Huesca) egon zen eskiatzaileen batailoiko sarjentu lanetan eta gero ia urte betez Seu de Urgell (Girona) inguruan, teniente kargura iritsi zelarik. 1939ko otsailaren 10ean, Kataluniako frentea galdu ostean, Frantziara ihes egin eta Argeles sur Mereko kontzentrazio eremuan sartu zuten, handik Sept Fonts herrikora eta azkenean Gurseko kontzentrazio eremura, II. Mundu Gerra Frantziara heldu arte.

Iruneko muga gainditu ondoren Elgorriaga txokolate fabrikan kokatutako kartzelatik pasatu ostean Deustuko Unibertsitatean espetxeratu zuten eta bertan Sanchez abizeneko guardia zibil torturatzailearen galdeketako idazkari lanetan jarri zuten. Bertan bizi eta ikusitakoen berri emanez Argentinan frankismoaren ankerkeriak ikertzeko kereilako salatzaileetako bat da. Kereila honetan inplikaturik Luisek 1936ko udan hasitako borroka gaur egunera ekarri eta demokraziaren aldeko konpromisoan beste urrats garrantzitsu bat ematen du.
Deustutik Miranda de Ebroko kontzentrazio eremura eraman zuten eta bertan “Batallon de Soldados Trabajadores nº38”ra bideratuta Errenterian eta Erronkari inguruko Bidangotze herrietan aritu zen behartutako lanetan.
Herri mugimentuetako elkarteek eta bereziki memoria historikoa jorratzen duten elkarteek omenaldi ezberdinak egin dizkiote. Oiartzunen zein Erronkarin herritarren babesa eta errekonozimendua jaso du. Joan den abenduaren 10ean, 2015eko Rene Cassin saria Argentinako Kereilako Biktimei eta ordezkatzen dituen Euskal Plataformako kideei egokitu zaie non Luis plataformako kide izanik lehendakaritzan izan zen sari hau jasotzen.
Egun, Argentinako Kereilan inplikatzeaz gain, Memoria Historikoaren lanketan eskuzabal eta prestu agertzen da beti, gainera Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak egiten ditu. Berak arro dion legez, munduan aktiboan dagoen boluntarioetatik adinez nagusiena bera da.
Hizketaldi batetara gonbidatu dugu eta han izango da, guztion esanetara, 2016ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etan Uhagon kultur gunean, gai honetan interesa duenak galdu ezin duen luxuzko aukera batean. Hitzaldiak irekia izateko asmoa du, hizketaldi tertulia giroan zuen ekarpenez bidez aberastua.