UGT
Domeka honetan Egixarrerako zita
Datorren domekan Egixarrerako gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan, 1936ko urriaren 21eko borrokaldiaren inguruan egindako ikerketaren ondoren bildutako informazioa osatzen duen panela jarriko dugu.
UGT1 (Mateos), Euzko-Indarra (EAE-ANV), Saseta (ametrailadoreak) eta Boga-Bogako gudari eta milizianoek Nafar Brigaden aurka burututako borrokaldiak gerra lerroaren posizioak berreskuratu eta finkatzea lortu zuten. Borrokaldia gogora izan zen, hildako ugari utzi zituen, inguruko herritarrek ondo gogoan duten moduan haietako gudari batzuen gorpua jaso ezinik geratu ziren Egixarre inguruan. Horrez gain, Bizkaiko milizia sozialisten buru eta Bilboko zinegotzi sozialista zen Fulgencio Mateos, borrokaldi honetan zauritu eta handik egun batzuetara hil zen.
Hiru hitzordu izango ditu goizak, bakoitzak nahi duenetara etortzeko aukera dezan. Lehenengoa, 10:00etan izango da Egixarren; lanerako tresnak hartu eta oraingoan panela jartzeko.
11:00etan, Intxarubitxen elkartuko gara. Zulueta Goiko eta Akarregi arteko gunea da, bidegurutze ezaguna, Etxebarrira, Markina-Xemeinera edo Urberuagara jeisteko bidegurutzea. Esaterako, Santiago bideko erromesak bide gurutze honetatik jeisten dira Arretxinagarantz.
12:00etan panelaren inagurazio ofiziala egingo dugu eta bide batze, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearen irudi berria aurkeztuko dugu.
Albertiako borroka gogoan, CNT, UGT eta EAE-ANVko brigada internazionalistari omenaldia
Gaur, Leguntio inguruko Albertia mendian izan gara Eusko Ekintza Fundazioak ANV-EAEko gudariei egindako omenaldian.
Aurtengo ekitaldietan, ANV-EAEko gudarien borroka eta borroka horretan hildakoei gorazarre egiteaz gain, bereziki 1937an Asturiasko Areces eta Pando herrietan borrokatu zuten gudarien borrokaren izaera internazionalista azpimarratu nahi izan da, ezker abertzalearen historian egindako ekarpen internazionalistarik handiena hain zuzen.
Ekitaldian Areces eta Panbon borrokatutakoen omenezko plaka bat jartzeaz gain, anaiartze sinboliko bat irudikatuz, Asturiasko eremu horietako lurra zabaldu da Albertiako gailurrean. CNT eta UGTko milizianoak EAE-ANVkoekin batera brigada internazionalista honen partaide izan ziren.
Baina gaurko ekitaldi hau oso berezia izanda guretzako, Ahaztuen Oroimena Elkartearentzako. Ekitaldi honetan 1936ko abenduaren 2an Albertian bertan desagertutako Lazaro Barrenetxearen familiarekin hartu dugu parte, Lazaro eta bere borroka kideak omentzerakoan, duela 78 urte jasandako galera tamalgarri honen aurrean,
familiak agertutako sentiberatasun eta duintasunak unkitu gaitu. Ahobetez esan genezake «Inoiz ez zuten amorerik eman».