Etxebarriko frontoia 1936-2016, gerrak inaguratu zuen
Partidu ugari izan dira egun hauetan herriko jaietan, frontoian jokatu dira pala, eskuz zein zestazko partiduak. 80 urte bete ditu frontoiak eta aldameneko probalekuak.
1933ko hauteskundeetan aukeratutako udalak, bi urte geroago hasi zituen eliza atzeko plaza (probaleku zaharra) berritzeko lanak eta horrekin batera frontoia eraikitzeko lanak.
Plaza, probalekua berritu eta frontoia eraikitzeko beharrezko lur sailak erosi, beharrezko tramiteak burutu eta lanak martxan jarri zituzten. 80 urte dira lan hauek egin zirela, eta gaur egun ezagutzen dugun frontoia eta inguruko egiturak orduan eraikitakoa dute oinarri.
Herritarren entretenimendu, aisi, zein solaserako gunea sortzea izango zen helburuetako bat seguruena. Jaietan, banakoen dema apustuetan zein pelota jokoetan lagun artean dibertitzeko aukera sortzea. Pentsatu, adostu eta eraiki zuten frontoia zein probalekua; baina lanei bukaera eman zitzaienean, 1936an, ez zuten dibertitzeko aukera gehiegi izan herritarrek. Espainian militarrek uztailaren 18an emandako kolpearen ondoriozko gerra frontea hurbiltzen zetorren eta berehala frontoi berriak tiro hotsak eta kainoikadak ziten inguruan pilota hotsen ordez. Zorionez, ondo eutsio zion kainoi eta hegazkinen zartakoiei; inguruan erori arren ez bai zioten zirkinik eragin.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Orokorra y etiquetada como 1936, etxebarria, Etxebarria udala, frontoia, probalekua, udala.