Zapola

Zapola, MX-2. Zer da zuretzat mendira joatea?

Posted on

36ko gudan, Markinaldean eraikitako bigarren guda lerroko Zapola mendiko lubaki eta bunkerrak balioan jarri beharreko ondare dira.

MX-2 Markina-Xemeingo bigarren guda lerroko memoria ibilbideak mendi txango gozagarri bat izateaz gain, gure historiaren berri jasotzera gonbidatzen digun iharduera bat da.

Baina Zapola mendiari buruzko bideo honetan erakutsiko dizueguenez, memoria historikoaren inguruko erreferentziez gain, MX-2 ibilbidea gure aurreko belaunaldietako “mendi jakintza”ren transmisiorako tresna baliagarria da.

Ikazkinen lana eta bizimodua, elur-zuloa eta bere erabilpena, basoari loturiko lan eta ogibideak, …. generazioen arteko jakintza mailako arrakala gainditu ahal izateko, gurekin etor zaitezke Zapolara!!

Mendia, herritarren bizileku, bizibide eta bizigarri, zaindu dezagun biharkoentzat ere halaxe izan dadin.

Txitxiburduntzi eta ibilbide gidatua Etxebarriko Gurasoekin batera

Posted on Actualizado enn

Gaur Etxebarriko Guraso Elkarteak txitxiburduntzi ospatu du, Santa Eufemin, (Urregarai, Aulestin). Gonbidapenari erantzunez, Zapolako trintxera eta metrailadore habiak bisitatu ditugu. Bidean, trintxeretan zehar ibilbidea egiteaz gain, metrailadore habietan sartu eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte. Argazki gehiago lotura honetan.

Zapolan barrena; gerrako bigarren defentsa lerroa

Posted on Actualizado enn

Aurtengo mendi asteburuaren barruan, gaur irteera burutu dugu Zapola inguruetara. Bertan, 1936ko gerran, gudari eta milizianoek antolatutako defentsa guneak bisitatu ditugu. Eguraldiaren iragarpenak lagundu ez badu ere, bertaratu direnek, aurkitu berri den azken metrailadore habia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, nahi duenak gunea ezagutu ahal izateko bideak garbituta daude. Gune hauek, gerran, frontearen lehen lerrotik atzerago, bigarren defentsa lerroa deiturikoaren parte dira. Besteak beste, hiru ametrailadore habia (Igotz, Zapola eta Zapolazpia) eta hamarnaka trintxera metrorekin, faxistei aurre egiteko prestatu ziren.
 

Zapolako gerra gunea eta garbiketa lanak aurkeztu ditugu: herritarron ondarea

Posted on Actualizado enn

Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean aurkeztu ditugu, domeka honetan, Zapolako gainean aurrera eramango ditugun lanen nondik norakoak eta 1936ko gerran, inguru horretan eraikitako lubaki eta metrailadore habien ezaugarriak.

Fronteak egonkortzearekin batera, lehen lerroko defentsaz gain, bigarren defentsa lerroa osatu zuten faxismoaren aurkako indarrek. Zapolako gune hau, erretagoardiako gune altuenetariko bat izanik, gerra frontearentzat behatoki paregabea da.

Domeka honetan, goizeko 8etan ezarri dugu zita Markina-Xemeingo Arkupean. Handik Zapolara igo eta 9etan lanak astea da asmoa. Lubakiak eta gerra egiturak ez dira ukituko, eta lanak, inguruok garbitzean oinarrituko dira (adarrak jaso, larrak moztu…).

Honekin, inguru hau berreskuratzeko lanean jardun nahi dugu Markina-Xemeingo udalarekin batera. Inguruotan, gerra instalazioez gain, Elur zulo, mea zuloak, zein natur ingurune paregabeak duen balioa, balorean jarriz, herri ondarea balioesteko ekarpena egin nahian.