Juanita «Basabe» testigu aberatsa joan zaigu

Urteak igaro dira lehenengoz Juanitarekin hitzordua egin genuenetik; 6 urte inguru izango dira. Ez zen lehenengoa bakarra izan, harrezkero beste hainbat alditan jaso dugu bere testigantza. Kapitulu ugari utzi zizkigun etorkizun aberatsago bat osatu dezagun. Atzo hil zen; besarkada estu bat bidali nahi diegu bere senide, lagun eta hurbileko guztiei.
1925ean jaioa, ume izateari utzita harrapatu zuen gerra zibiliak. Etxean iheslari asko hartu zituzten, Eibartik etorritako senideak esaterako. Gudariz eta senidez beteta igaro zituzten Basaben gerraren hilabeteak. Aurreko igandean, Kalamuako frontean zehar egin genuen ibilbide gidatuan Juanitaren testigantzak utzitako pasartzeak aipatu genituen. Izan ere, 1936ko abenduaren 26ko borrokan, Maxeko harkaitzetan obusek eztanda egiten zutenean Basabeko etxeak dar-dar egiten zuela ondo oroitzen zen. Baina horrez gain, kontatu zigun nola bere aita (eta udal zinegotzi guztiak) 1937an atxilotu zituzten Etxebarriako udalean II.Errepublika garaian zinegotzi izateagatik, edo nola osaba bi, jaiotzez Etxetxukoak, Celta batailoi anarkistarekin joan ziren frentera eta biak hil ziren. Testigantza eta lagun eskuzabala, gogoan eta estimuan izango dizugu eskainitakoa.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak y etiquetada como 1936, ahaztue oroimena, Basabe, etxebarria, gerra zibila, Juanita Barruetabeña.