ahaztuen oroimena
Luis Ortiz Alfau (Bilbo,1916) bizi osoan konprometitua
Ehun urte betetzeko atarian Luis Ortiz Alfauk (Bilbo,1916) gogotsu kontatzenditu bere bizitzako pasarteak. Familia errepublikazalean hazia 1936an matxinoak altxamendu militarra burutu eta laster batera prestu aurkeztu zen miliziekin bat egin eta āIzquierda Republicaā alderdiaren āCapitan Caseroā batailoiaren hastapenetan.
Irratiko ikasketak zituenez āTransmisio eta Loturenā konpainian aritu zen, buruzagitza eta abangoardian ziren milizianoen arduradunen arteko lotura gauzatzea zelarik bere eginkizuna.
Bilboko Mujikako eskoletan batailoia eratu eta Arespalditzara abiatu ziren, ondoren neguan, Otxandioko erasoetan borrokatu eta bi hilabetez Intxortan egon ondoren Gernikara bidali zituzten atseden hartzera, bertan suertatu zen bonbardaketaren egunean, 1937ko apirilaren 26an. Hango ankerkeri eta drama guztia bizi ondoren, bereziki Bizkargi eta Artxandan (1937 maiatza-ekainean) izan zituen egoerarik latzenak.
Bilbo galdu ondoren, 1937ko uztailaren hasieran borroka gogorrak izan ziren Turtziozen. Bertan, lehen lerroko erretaguardian zegoela, bala galdu batek G
onzalo Pereiro batailoiko komandantea hil zuen.
Gonzalo Pereiro Ondarroako irakaslea izan zen, IRO (Izquierda Republicana Ondarresa) elkarte politikoaren lehendakaria eta āCentro Republicanoāko ordezkaria Ondarroako Errepublikaren Defentsarako Batzordean eta honen anaia batailoi bereko ofiziala izan zen.
Geroago, Escudo mendatean (Kantabria) lehergailu baten metrailak eragindako zauriek hainbat saihets apurtu ondoren, iparreko frentearen azken unean, 1937an, Gijonen (Asturias) zaurituta jendez gainezka zegoen arrantza untzi txiki batera salto egin eta Frantziara iritsi ondoren Bartzelonara abiatu eta bertan kokatutako Eusko Jaurlaritzan aurkeztu eta arduradunen esanetara jarri zen.
Bi hilabetez Benasquen (Huesca) egon zen eskiatzaileen batailoiko sarjentu lanetan eta gero ia urte betez Seu de Urgell (Girona) inguruan, teniente kargura iritsi zelarik. 1939ko otsailaren 10ean, Kataluniako frentea galdu ostean, Frantziara ihes egin eta Argeles sur Mereko kontzentrazio eremuan sartu zuten, handik Sept Fonts herrikora eta azkenean Gurseko kontzentrazio eremura, II. Mundu Gerra Frantziara heldu arte.
Iruneko muga gainditu ondoren Elgorriaga txokolate fabrikan kokatutako kartzelatik pasatu ostean Deustuko Unibertsitatean espetxeratu zuten eta bertan Sanchez abizeneko guardia zibil torturatzailearen galdeketako idazkari lanetan jarri zuten. Bertan bizi eta ikusitakoen berri emanez Argentinan frankismoaren ankerkeriak ikertzeko kereilako salatzaileetako bat da. Kereila honetan inplikaturik Luisek 1936ko udan hasitako borroka gaur egunera ekarri eta demokraziaren aldeko konpromisoan beste urrats garrantzitsu bat ematen du.
Deustutik Miranda de Ebroko kontzentrazio eremura eraman zuten eta bertan āBatallon de Soldados Trabajadores nĀŗ38āra bideratuta Errenterian eta Erronkari inguruko Bidangotze herrietan aritu zen behartutako lanetan.
Herri mugimentuetako elkarteek eta bereziki memoria historikoa jorratzen duten elkarteek omenaldi ezberdinak egin dizkiote. Oiartzunen zein Erronkarin herritarren babesa eta errekonozimendua jaso du. Joan den abenduaren 10ean, 2015eko Rene Cassin saria Argentinako Kereilako Biktimei eta ordezkatzen dituen Euskal Plataformako kideei egokitu zaie non Luis plataformako kide izanik lehendakaritzan izan zen sari hau jasotzen.
Egun, Argentinako Kereilan inplikatzeaz gain, Memoria Historikoaren lanketan eskuzabal eta prestu agertzen da beti, gainera Bizkaiko Elikagaien Bankuan boluntario lanak egiten ditu. Berak arro dion legez, munduan aktiboan dagoen boluntarioetatik adinez nagusiena bera da.
Hizketaldi batetara gonbidatu dugu eta han izango da, guztion esanetara, 2016ko otsailaren 20ko eguerdiko 12etan Uhagon kultur gunean, gai honetan interesa duenak galdu ezin duen luxuzko aukera batean. Hitzaldiak irekia izateko asmoa du, hizketaldi tertulia giroan zuen ekarpenez bidez aberastua.
Kalamuan desagertutako osaben bidean ahaztuen oroimena Galiziatik
Duela pare bat hilabete, ustekabeko dei bat jaso genuen. Galiziar familia bat, Markina-Xemeingo kaleetan zebilen hilerriaren bila edo-eta gerra zibilaren inguruko bertoko liburuak erosteko liburudenda baten bila. Eguerdi eguerdian herritar baten laguntzaz Ahaztuen Oroimeneko kideokin harremanetan jarri ziren. Telefono deia: Kalamuan hildako eta desagertutako osaba biren bila zebilen Galiziar familia bat zegoen Markinan, kalean, āzerbaitenā bila. Bazkalorduko mahaitik jeiki eta bat egin genuen ziztu bizian.
Ustekabea sinestezina zen, egoera bitxia eta zorionekoa. Poza nabarmentzen zen, bai familiako kideen artean eta bertan ginenon artean.
Aguete Lino neba arrebak Marinen jaio ziren, Pontevedran, arrantzale giroko herritxoan. Manuel eta Antonio anaiak II. Errepublika garaian Euskal Herrira abiatu ziren lanera. Manuel, Bilboko portuko Hercules alturako itsasontzian ibili zen lanean. Antonio berriz, Pasaian, bizilekua Errenterian zuelarik.
Gerra zibilak eztanda egin zuenean, Manuel eta Antonio Aguetek, Celta batailoi anarkistan borrokatu zuten eta ordutik ez dago beraien berririk. Artxiboen arabera, jasotako dokumentazioaren arabera, 1936ko abenduaren 26an hil ziren, baina bakarrik Manuel Aguete Linoren berri ematen dute agiriek. Manuel, Max inguruan borrokan hil zenean, Celta batailoi anarkistako bigarren konpainiako tenientea zen. Antonioren berri Serafin Dopazo Agueteren bidez jaso ahal izan dugu, eta datu gutxiago badira ere, CNT ren ingurura batu ziren galiziar jatorriko itsasgizonez eratutako Celta batailoian borrokatuko zuen, San Esteban eguneko borrokaldian.
Gaurko egunez, 1936an, San Esteban eguneko borroka, ezaguna da herritarren memorian. 1936ko abenduaren 26an borrokaldi gogorra izan zen Max inguruetan. Kalamuako tontorrean zeuden faxisen aurka jardun baizuten miliziano eta gudariek.
Celta batailoi anarkista Maxeko posizioetan kokatuta zegoela hil ziren Antonio Aguete Lino eta Manuel Aguete Lino.
Urteak isiltasunean igaro behar izan dituzte beraien arrebek. Etxekoek ez zituzten gabonak ospatzen; zer zuten ba ospatzeko zorigaiztoko data honetan? Manuel eta Antonioren arrebek, ez zieten ezer kontatu beraien semeei, eta orain ulertu dute guztia, orain badakite zergatik ez ziren existitzen ospakizunak gabonetan Aguetetarrenean.
Hil ziren hiru arrebak ere. Buru gaixotasuna gehitu zitzaion Consueloren zahartzaroari; bapatean borrokan hildako bere bi nebez hitz egiten hasi zen. Ilobek, orduan, azken arrebaren azkenetan jaso zuten hildako osaba bien heriotza eta haien memoria leuna.
Memoria hori, orain, Serafin Dopazo Aguetek bere osabei gertatutakoa argitu eta beraien ibilbidea ezagutzeko lekukoa hartu du, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearekin batera, ilusio handiz aurrera eramango duguna.
Dende Galiza cara a Kalamua, en busca de dous familiares desaparecidos
Ocorreu fai a penas dous meses cando recibimos una chamada que nos deixou abraiados. Procedentes de Galiza, una familia atopĆ”base en Markina-Xemein en busca de información sobre a desaparición duns familiares. Para ilo, foron o cemiterio e a unha librerĆa, na procura de datos nos que se reflectisen os acontecementos locais ocorridos na guerra civil. Axudados por un veciƱo, a la polo medio dĆa, puxĆ©ronse en contacto con nós, con Ahaztuen Oroimena. A chamada que recibimos dicĆa: āNas rĆŗas de Markina-Xemein, indagando por dous tĆos mortos e desaparecidos en Kalamua, unha familia que ven dende Galiza esta na procura de información, por pequena que esta sexaā. AxiƱa, co prato aĆnda na mesa, levantĆ”monos e sen dubidalo, corremos onde eles.
A situación parecĆa un soƱo, unha sorpresa moi curiosa e feliz. A ledicia palpĆ”base no ambiente, tanto nos familiares, como en nos mesmos. Leer el resto de esta entrada »
āLa Argentinaā, Esperanza y Cia enpresaren ekoizpena atzerriratzeko 1937ko proiektua.
Gerra Zibilaren garaian, Euskal Herriko eremua matxinoen esku erori ondoren, Argentinan arma eta gerrarako materiala ekoizteko proiektu bat landu zen, āLa Argentinaā deituriko proiektua.
Armagintza sektoreko 3 industria-buruk (āGarate Anitua y Ciaāko Luis Ormaetxea, āEsperanza y Ciaāko Castor Uriarte eta āStarāeko Valentin Suinaga) eta Eusko Jaurlaritzako Ameriketarako Delegatu Komertziala zen Tomas Zulaikak zituzten esperientzia, baliabide, patente eta Euskal Herritik erbesteratutako langile kualifikatuez baliatuz, enpresa handi baten proiektua aurkeztu zioten Eusko Jaurlaritzari, haren babesa eta finantziazioa eskatuaz.
1937ko irailaren 3an aurkeztu zuten proiektu hau Ameriketako merkatura bideratuta zegoen. Espainian gerra bere gordintasunean egon arren, errepublikaren defentsan ari zirenak hornitzeko asmorik gabe sortutako proiektu honek ez zuen erantzunik jaso eta bertan behera geratu zen.
Frentearen hurbiltasunaren eraginez eta 1936ko irailean eta urrian lantegiak jasandako bonbardaketagatik, āEsperanza y Ciaā enpresa Markinatik Zamudiora eraman zuten. Derioko eroetxearen eraikinean eta San Mames futbol zelaiaren tribunaren azpian izan zituen lantokiak. Mortero eta granaden ekoizpenean zuen balio estrategikoagatik hainbat aldiz āLegion Condorāen airezko erasoak jasan zituen, gogorrenak 1937ko maiatzean eta 1937ko ekainaren 11an,Ā instalazioak faxisten esku erori baino bi egun lehenago izandakoak. Azken eraso honetan zauritu ondoren, biharamunean Etxebarriko Saratzuerdi baserrikoa zen Antonio Arregi Arrizabalaga langilea hil zen. Enpresa militarizatuta zegoenez, gure inguruetatik joandako langileez gain, mobilizatutako langileak aritu ziren ekoizpenean.
āEsperanza y Ciaā enpresa Zamudion egon zen tartean āE.E.36 fusil-metrailadoreaā modernoaren diseinu eta prototipoak garatu zituzten. Arma hau āLa Argentinaāko ikurretariko bat izan behar zen.
Baina proiektua ez zen atera eta faxistek Zamudioko āEsperanza y Ciaāko ekoizpena laster berreskuratzeaz gain, handitzea lortu zuten, gerraren iraupenerako arma egarri ziren. Tartean hor dago Miren Kasilda Aginaga markinarrak jasandako zigorra, abertzalea eta galtzaileen parteko izanda ere bertan lanean jarraitu zuelarik, āPlato Unicoā deritzona ez ordaintzearren 1938 maiatzaren 27an enpresako jantokian atxilotu eta ondoren kartzelaratua izan zena.
āLa Argentinaā egitasmoan buru-belarri aritutako enpresarioak, proiektuaren porrotaren ondoren, berregokitu eta egoera berrira moldatu ziren, faxisten aldean zituzten enpresen etorkizunaren alde ānormalitateraā itzuliz. Horrela urte batzuetara āEsperanza y Ciaā enpresa Markinara itzuli zen eta tartean gerra gatibuak eskatu eta ekoizpenean erabili zituen, geroago modernizazio aro bateri ekin eta instalazioak berritu eta handitu zituelarik, 1994. urtean itxi arte.
Hemen irakurgai āLa Argentinaā proiektuaren inguruan osatutako hainbat dokumentu:
Martzel Garitagoitia Arriaga, Ongarain zegoela (Ermuan) hegazkinak lurra jo zuenekoa
Mallabiako Geria auzoko Goikoetxe baserrikoa da Martzel, bertan jaio zen eta bizitzaren amaierak bertan harrapatzea nahi du.
Garai batean, bere familia bezain kuttun eta maitea izan zuen Ongarai baserriko familia, izan ere, Ermuako etxe honetan jardun zuen morroi, gerra garai bete betetan
Baserri handia zen Ongarai, eremuz zabala eta lanaldi bukaezinekoa. Ortuari, fruitu, esne eta abarren ekoizpen eta salmentan murgildu ziren Ongarain, frenteak behar zituenak hornitzen.
Egonkortuta zegoen gerra lerroa, frentea, egun batetik bestera hautsi zen, (1937 apirila), faxista, moro eta erreketeak aurrera egin ahala izua, beldurra eta zalantza nagusituz joan ziren.
Ongarai baserrikoek ezkutatzea erabaki zuten, baserrian morroi gaztea bakarrik utziz. Martzel, bera bakarrik, Ongarain, gerra betean, estualdia pasatu eta gerra lerroa edo frentea zeharkatu eta Gereagako (Geria) jaiotetxera joatea erabaki zuen.
Trabakuan zehar egin zuen topo frankisten erasoaren abanguardiarekin, Gernika bonbardatu zuten egunean, 1936ko apirilaren 26an, Martzelek 15 urte bete zituen egun berean. Moroak ziren aurrean eta haien esku erori zen, ia ia, bertan hil zuten.
Ofizialaren aginduei esker, heriotzetik libre, gidari lanak egitera behartu zuten, eta Trabakuatik, errepublikaren defendatzaileek faxistei jaurtitako tiro artean, Goikoetxera gidatu behar izan zituen faxistak.

Egun batzuetara, Ongaraira itzuli zen Martzel, baserri lanetara. Artotzan lanean zegoela, alemaniarren gerra hegazkin baten larrialdiko lurreratzea suertatu zitzaion pare parean, ustez tiro batez depositua zulatu zioten hegazkin faxista alemaniarrak Ermuako egungo hilerria eta Mallabiako Artamendi arteko eremuan lur hartu behar izan zuen. Bertara hurbildu ziren Marzel eta Ongaraiko ugazaba eta orduan Aizto haundi batez atera zen hegazkinetik pilotua, beldurrez, baina nolabait elkar ulertzea lortu eta piltotuari lagundu behar izan zioten, hegazkina idiekin jeitsiz. Gero, Berrizen, faxisten beste bi motoredun hegazkin bonba jaurtitzaile bat ikusi ahal izan zuten, hura ere hautsia.

Estuazunak ez ziren bukatu Martzelentzat, ezbeharrik handiena, gogorrena, gerra lerroa aurrera joan eta gerora suertatu zitzaien. Jaiotetxe inguruan esku bonba bat aurkitu zuen bere arreba Tomasak. Hura manipulatzen saiatu ziren, eta lehen saiakeran eztandarik egin ez bazuen ere, Tomasak esku bonba hartu zuen berriro, eta orduan bai jaurti zuenean eztanda egin zuen. Eztandaren ondorioz, zati batek sabel aldean jo zuen Tomasa, zauritxo bat eraginez. Etxekoak medikuaren bila joan arren, goizalde hartan hil zen Tomasa Garitagoitia, etxeko arreba txikia, 7 urterekin.
Marcelo Usabiaga Jauregi hil da
Agur eta ohore Marcelo!
Hartu gaituen guztietan luze eta zabal hartu izan gaitu, luze eta zabal jardun bere bizipenez, bere testigantza zabal bezain sendoa sakonetik kontatu izan digu hartu gintuen guztietan. Beti prest.
Konprometitua, eskuzabala, komunista, errepublikazalea, makia… borrokalari nekaezina azkenera arte.
Gurera etorritakoan ere presarik gabe, sakon eta zabal eskaini zizkigun Rosa Luxenburgokoekin borrokan bizitakoak: Urberuagako Bainuetxea, Kalamua aurrez aurre zuteneko posizioetako kontuak, Ondarreta eta Arroan preso egondakoan bizitakoak, Burgosko presondegiko inprenta klandestinoaren funtzionamendua…Asko dugu eskertzeko, are gehiago ikasteko.
Beti arte!
Osasuna eta askatasuna!
1.Marcelo Usabiaga Jauregi: testigantza
2.Marcelo Usabiaga Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean hitzaldian
3. Iñaki Egañarekin Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean
4. Ondarretako kartzelako presoei omenaldia
Sestaok ere badu memoria
Sestao un pueblo con memoria izenburua duen dokumentala argitaratu dute. Ekoizpen honek, Sestaoko frankismoaren biktimek jasandako errepresioa biltzen du.Ā Karlos Trijueque etaĀ Danilo Albinek osatu dute lana, eta diktadura frankista eta honen errepresioa jasan zuten 4o gizon eta emakumerenĀ testigantzetan oinarritu dira.
Elkarrizketa: Larrinagako eta Markinako zonaldeko kartzelak; Jimi Jimenez (Aranzadi)
Larrinagako Kartzela: Oroimena Preso erakusketa antolatu dute Aranzadi zientzia elkarteak eta Bizkaiko foru aldundiak.Ā Bilboko kartzela ezagun hau, 1868an eraiki zuten, Larrinaga baserria kokatzen zen lekuan, eta han iraun zuen ehun urtean, 1968an desagertu arte; Bilboren bihotzean.
Bizkaiko hiriburua hazten zihoan heinean eta era berean Larrinagako kartzela zahartzen, kartzela berri bat eraiki zuten, gaur egun Basauriko kartzela, eta ondorioz, Larrinagakoa ordezkatu zuen.
Baina Larrinagako kartzela (probintzia kartzela) funtzionamenduan egon zen ehun urteetan preso ugari izan zituen giltzapean; agintaldi ezberdinen politiken agindupean. Monarkia ezberdinak, diktadurak, Bigarren errepublika, eta noski, tarteko gerra edo borraldiak.
Preso kolektibo ezberdinak izan ziren bertan, preso arruntak ere bai. Baina karlista izan, ezkerreko izan, eskuindar izan, sindikalista izan, emakume edo gizon izan, preso politiko zein peso arrunt izan, guztiek jasan behar izan zuten espetxealdia. Larrinagako kartzelara kondenatuak.
Hau errealitate bat izan zen, ez hain urrunekoa, gure etxeetako, familietako kide edo lagunen senideak izan ziren Larrinagan. Garai eta ideologia ezberdinagatik preso izan zirenen izen batzuk bildu ditugu; gai hau jorratu ahala, izen guztiak, datu guztiak lortuko ditugulakoan gaude; ez soilik Larrinagan preso izan zirenen inguruan, kartzela ezberdinetan egon zirenen inguruko historia eta egia bildu nahi dugu. Egia preso, oroimena preso izan beharrean, jendarte osasuntsuago eta askeagoaĀ baten bidean.
Markina-Xemein:
- Arizmendiarrieta Madariaga, Jose Maria (Markina, 1915 – Arrasate, 1976): Itxurbekoa, abadea.Ā 1937anĀ preso.
- Cazalis Sarasua, Jose (Markinan 1896-Tenerife). Sozialista.Ā 1937anĀ preso.
- Duralde Kerejeta, Gregorio (Markina, 1895 ā Gernika, 1975) EAJ, Zinegotzia.Ā 1937anĀ preso.
- Gaytan de Ayala Costa, Jose Luis (1907-1993). Makinako alkatea, Tradizionalista 1936arte. 1937ko otsailaren 13an NabarnizenĀ atxilotu zuten errepublikaren aldeko indarrek.
- Onaindia Jaio, Pedro. EAJ, Zinegotzia. 1938anĀ preso.
- Ugarteburu Anitua, Ignazio (1890-1938): EAJ, zinegotzia. 1937an Larriagatik IruƱeko San Cristobalera trasladatu eta bertan hil zen.
- MuƱoz Azpeitia, BenĆto (Markina, 1894 -IruƱa, 1938) 1937an atxilotua eta 1938anĀ San Cristobaleko penalean hil zen.
- Etxaniz Laka, Julian «Olazar Kapitaina» (Xemein, 1902-Markina-Xemein, 1986) Itxasaldeko kapitana. 1937an preso.
Etxebarria:
- Arrizabalaga Ortuzar, Vitorio. «Bolante». Alkatea biurteko beltzean (1933-1936). 1937an preso.
- Mandiola Bastida, Luis «Makutegi-Txiki» (Etxebarrian 1900- Donibane Loitzunen).
- Zelaia Bastida, Domingo. «Txomin». Alkatea biurteko progresistan (1931-1933). 1937an preso.
Ziortza-Bolibar:
- Bonifazio Egurrola Ā«Boni AgarreĀ» (ZiortzaĀ·Bolibar, 1899 – Derio, 1937)Ā 1937an atxilotu, kartzeleratu eta fusilatua.
- ← Anterior
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- Siguiente →
Gazte hasi zen itsasoko lanetan, 15 urteekin Saturno merkataritza-ontziko tripulazioko partaide zen. Gerra garaian defentsarako artilleriaz ekipatu zuten Saturno eta portu zein nabigazio blokeo garaian, faxisten itsas-armada saihestuz, hiru aldiz lortu zuten Bilbora jakiak eta tresnak sartzea; esaterako
Itsas gizona izaki, SantoƱako portutik euskal gudariak ateratzeko saiakeretan inplikatu zen eta Eusko Jaurlaritzak kontratatutako Thornhope ontzi ingeleseko tripulazioa desagertu ondoren, beste boluntario batzuekin batera, ontziaren agintea hartu zuten. Bidai hoietako batean, SantoƱatik 6 miliatara zeundela faxisten āCanariasā akorazatuak aurrera egitea galarazi zieten baina ez zitzaien ezer gertatu itsas jakituriaz burututako maniobrei esker. Aurrerago antzeko gertaera bat izan zuten Gijoneko purtuan.
Argeles Sur Mer hondartzako kontzentrazio-esparruan, 1939an sortu zutenean, Eusko Jaurlaritzak bidalitako material eta langileekin egindako barrakoietan egon ziren euskaldun taldeko kidea izan zen, ondoren Gurseko errefuxiatuentzako kontzentrazio-esparrura eraman zuten.