1936ko gerra: Argazki Erakusketa Markina-Xemeingo denda eta tabernetan.
Markinaldeko sektorea deitu zioten gure ingurua barne hartzen zuen 1936ko gerra sektoreari. Testuinguru honetan ateratako argazki edo eta gerra haren gertaerek gure inguruarekin lotura duten argazki bilduma bat osatu dugu, irail osoan zehar ikusgai egongo delarik. Argazkiak, zuri beltzean eta jatorrizko, zein garaiari dagokion bezala, kalitate eta neurri ezberdinekoak izango dira.
Erakusketa, gune ezberdinek osatuko dute. Hain zuzen, Markina-Xemeingo hogei komertzio eta tabernetan ikusgai egongo dira, erakusleiho bakoitzerako egokitutako panel banatan.
Erakusketa bisitatu eta argazkiak ikusteko, irailaren 1etik 30era egongo da ikusgai. Establezimendu bakoitzaren ordutegian (panela barruan badago) eta edozein ordutan erakusleihoan kokatuta badago.
Egitasmo honen barne, neurri handiko argazki bat erantsiko da Markina-Xemeingo Zehar kaleko erakusleihoan (Kukubiltxu arropa denda aurrean) gertaera haien memoria bizirik izan asmoz, argazki hau iraunkor mantenduz.
Honekin batera, erakusketa osatu asmoz, 2014-2016 artean, Zelaietaburuko (Etxebarria) memoria gunean egindako lan eta deshobiraketen inguruko argazkiak Uhagon Kultur Gunean erakusgai egongo dira.
1936ko gerra eta haren ondorioez jabetu eta memoria ariketa kolektibo hau aurrera eramateko, herritarrengandik gertukoak diren, egunerokoak diren, espazioak erabili nahi izan ditugu.
Erakusketa honekin, gertukoak izan arren ezezagunak diren hainbat argazki erakusgai jarri nahi dira. Bestetik erakusketa honek gertuko komertzioa indartzeko helburua ere badu bere baitan, herriko komertzioa, memoriarako espazio biurtuz.
Argazki erakusketa hau Markina-Xemeingo udalaren laguntzarekin eta āHemen Be Baiā merkataritza elkartearekin elkarlanean antolatu dugu; 2017 urte hasieratik lanean jardun duen Lan Taldearen jarduerarekin batera, eta 2017ko irailaren 9an gerra garaian erantzukizun zibiletan aritzeagatik errepresaliak jasandakoei Udalak egingo duen adierazpen eta eskainiko zaien aitortza eta omenaldi ekitaldiaren parte da.
Bilboren erorketa, lehen planoan erakusketa
Euskadiko Artxibo Historikoaren, Bilboko Maria Diaz de Haroko egoitzan, «Bilboko Erorketaren, Lehen Planoan» erakusketa inauguratu da, uztailaren 3tik abuztuaren 11 arte ikusgai egongo da.Erakusketaren inaugurazio ekitaldirako jaso genuen gonbidapena baliatuz, bertan egon ginen eta erakusgai diren dokumentu, argazki eta objektuak ikusteaz gain antolatzaileen helburuen azalpenak jaso ahal izan genituen.Erakusketa sei atal desberdinetan banatuta dago:
1. «Umeak«, gerraren krudeltasuna Bilbora hurbiltzen hasi zenean, Bizkaiko eta Gipuzkoatik etorritako milaka haurren atzerrirako ebakuazioa, tartean Habana itsasontziak eramanak eta Gorlizko heritetxean gaixorik ingresatuta zeuden haurrak.
4. «Eguneroko Ogia«, Bilbo setiatuan janari eskasiari aurre egiteko premia, itsasoaldera begira, blokeoa hausteko jendartearen nahia jasotzen du.
Artxiboak ez direla ikerketa lanetan burubelarri dabiltzanentzako espazio itxi bat, artxiboak herritarrei irekita daudela eta herritarren erabilpenaren bitartez sentzuna hartzen dutela.Azpeitian, Sasetaren komandantzian
Gaur Azpeitian izan gara, bertan, Javi Buces buru, Azpeitiko udala eta Aranzadik elkarlanean argitaratu duten liburuaren aurkezpenean. Abagunea baliatuz, Azpeitiko komandantziaren buru eta espiritua izan zen Kandido Saseta komandantea omendu da.
Komandantzia hau, Loiolan antolatu zen, indar abertzaleek ( EAE-ANV, EAJ, ELA-STV eta Euskal Nekazarien Batzarra eta Jagi-jagi) 1936ko abuztuaren 5ean adostuta. Aurretik borrokan ari ziren miliziei, 1300 inguru gazte, abertzale bildu zitzaizkien lehenengo gudaroste itxurako antolaketan. Irailera arte eutsi eta aurre egin ahal izan zieten, ekialdetik zetozten faxistei.
Gero, Saseta buru, indar abertzaleak,
Bizkaiko kostaldera erretiratu behar izan zuten. Aginte lekua Saturraranen kokatuz lehenengo eta gero Lekeition.
Bi urteko ikerketaren ondoren argitaratu da liburua, 1277 gudariren zerrendak osatzen zuen 1936an Loiolako komandantzia eta hauetatik 569 boluntarioren informazio zehatza jaso ahal izan dute eta EAE-ANVko 259rena ere bati.
Liburua eskuratu nahi duenak uztailaren 7 eta 8an Berria egunkariarekin salgai egongo da.
Sabino Gabiola Plaza (Amoroto), EAE-ANVko guradi ohia

Sabino Gabiola Plaza, Amorotoko Etxebarria baserrian jaio zen 1918an. Bertan harrapatu zuen 1936ko gerrak eta udazkenetik egonkortuta zegoen gerra frontea apurtu zenean, 1937ko apirilean, Bilbora joan zen eta han faxisten aurkako indarrekin bat egin zuen.
EAE-ANVk antolatutako Azkatasuna batailoiko lehenengo konpainian, zulatzailen taldean jardun zuen; bere kideek su egiteko hainbat metro zulatuko zituen Sabinok hilabeteetan. 1937ko apirilaren bukaeran sortu zuten batailoi hau eta Bizkaiko hainbat herritan jardun zuten borrokan. Sabinok ere gogoratzen ditu leku hoiek; Galdakaoko eskoletan izan zen, han baitzuen Azkatasunak koartela, gero etorriko ziren Zugaztieta, Lemoa, Urkullu, Gaztelumendi…
SantoƱan atxilotu zuten faxistek. Italiarrak gogoan ditu, eta baita estrainekoz, makarroiak zer ziren ezagutu zuenekoa, non eta SantoƱan. Preso, Bilboko Areatzako zubira eraman zituzten eta bertan utzi.
Faxisten eskuetan, Logroñoko kuartelera eraman zuten beste hainbatekin batera. Terueleko frontera eraman zituzten eta hango lerroak uztera eraman zituen gerra estrategiak. Askatasunetik urruti, «gorriek» egindako indar erakustaldiari aurre egitera Extremadurara bidali zituzten, 6. Batailoiko America 23an infanterian. Carrascalejo (Caceres) herrian, fronte bietako indarren borrokak, han ikusitako tankea eta faxistek egindako hilketa eta sarraskiak bizirik ditu memorian.
Ciudad Realen izan zuen gerraren azken geltokia. Bukatu zen ondoeza, faxistak gainditzean, etxera bueltatu ahal izan zuen.
Berak bizitako pasarteez gain, Amoroto inguruko hainbat pasarte eskaintzen ditu.
Anoninatuan, 80 urtez gorde du memoria historikoaren alea barnean. Eskuzabal eta eskaini digu memoria kolektiboaren aberasgarri.
Ekitaldi ezberdinak Markina-Xemeien
1936ko gerra garaian Markina eta Xemein herrietan udal kudeaketan lanean jardun zutenak omentzeko Aitortza eta Omenaldirako Lan Taldea, estreinekoz elkatu zen otsailean. Ostiral honetan (ekainak 9), agerraldia egingo dugu Uhagonen, 20:00an; Bertan, 1936ko gerra garaian agintaritza zibilean eta udal kudeaketan aritzeagatik hil, kartzeleratu edo errepresioa pairatu zutenein eta haien senideei 2017ko irailaren 9an egingo zaien aitortza-omenaldi ekitaldia eta Markina-Xemeingo udalaren adierazpen instituzionalaren berri emango dugu.
Honen ondoren, «Trabajadoriak, frankismoaren esklabuak Oarsoaldean» dokumental laburra eskainiko da. Gerra-errepresioa eta mendekua pairatu zutenen inguruko dokumentala. Horrez gain, ekainaren 17 eta 18an, Markina-Xemeingo herrigunean gerraren pasarte eta eraginen berri agertzeko antolatu ditugun «Bisita gidatuen» berri emango dugu.
Azkenik, Markina-Xemeingo denda eta tabernetan, irailean zehar izango den 1936ko gerrarekin erlazionatutako argazki erakusketaren aurkezpena egingo da.
Txoribentako eztanda, beste gaztetxo baten heriotza
1937ko maiatzaren lehena. Ordurako, frontea gainditua zuten faxistek, eta gudari eta milizianoek, Bizkaian, burdin hesiaren babespean eusten zioten errataguardiari.
Lehen lerroko arriskuetatik libre egon arren, goizak beste gaztetxo baten heriotza zabalduko zuen, gerraren ondorioek utzitako zipriztinengatik. Benito Agapito Bereziartuak 13 urte zituen, Etxebarriko LomiƱo Barren baserrikoa zen eta Txoribentako zubi inguruan izan zen eztanda.
Esku bonba batek (granda batek) eztanda egin eta bertan hil zen; hurbildu zirenek ezin izan zuten ezer egin. Haietako bat zen Jesusa Espilla (1924 Etxebarria -2015 Markina-Xemein).Ā Beiden jaioa, eztanda gertatu eta gutxira pasatu zen Txoribentako zubitik. Eztandaren ondorioak gogoan zituen testigantza jasotzerako unean.
Biharamunean ehortzi zuten hilerrian, «Benito Agapito Bereciartua Eguia, 13 años de edad, falleció a las 08:00 del uno de mayo de mil novecientos treinta y siete en el puente de Choribenta a consecuencia de una
bonba explosivaĀ».
- ← Anterior
- 1
- …
- 8
- 9
- 10
- …
- 36
- Siguiente →





