Txoribentako eztanda, beste gaztetxo baten heriotza
1937ko maiatzaren lehena. Ordurako, frontea gainditua zuten faxistek, eta gudari eta milizianoek, Bizkaian, burdin hesiaren babespean eusten zioten errataguardiari.
Lehen lerroko arriskuetatik libre egon arren, goizak beste gaztetxo baten heriotza zabalduko zuen, gerraren ondorioek utzitako zipriztinengatik. Benito Agapito Bereziartuak 13 urte zituen, Etxebarriko Lomiño Barren baserrikoa zen eta Txoribentako zubi inguruan izan zen eztanda.
Esku bonba batek (granda batek) eztanda egin eta bertan hil zen; hurbildu zirenek ezin izan zuten ezer egin. Haietako bat zen Jesusa Espilla (1924 Etxebarria -2015 Markina-Xemein). Beiden jaioa, eztanda gertatu eta gutxira pasatu zen Txoribentako zubitik. Eztandaren ondorioak gogoan zituen testigantza jasotzerako unean.
Biharamunean ehortzi zuten hilerrian, «Benito Agapito Bereciartua Eguia, 13 años de edad, falleció a las 08:00 del uno de mayo de mil novecientos treinta y siete en el puente de Choribenta a consecuencia de una
bonba explosiva».