Amoroto

Testigantza: Lorenza Urrutibeaskoa Lauzirika

Posted on Actualizado enn

Lorenza Urrutibeaskoa testigantza jasotzerako unean, 2018ko apirilean

Sufrimendua gogor pairatu zuen Amoroto herriak gerra garaian. Kartzelaldi, errepresio, zigor eta isunen gainetik, deigarria da herriko 16 gazte frontean hil izana, eta gogorra benetan lau hilabetez alkate izateagatik Pedro Mari Gabiola Bermeosolo fusilatua izatea. Gainera 1937ko martxoaren 4an hegazkin batek botatako bonbak Amoroton hil zuen Juan Domingo Arriola Eguren, Berriatuako alkatea.

Gertaera guzti hauen berri kontatu digu Bolunburuko Lorenza Urrutibeaskoa Lauzirikak, hainbat pasarte eta detaile aipatuaz. Argibide aberatsak eskaini dizkigu, baita zerrenda desberdinetan kontutan hartuta egon ez diren hildako batzuen inguruko argibideak eta zerrenda horietan okerretara hildakotzat hartuta dauden kasuak, tartean bere lehengusu Bittor Urrutibeaskoa Leniz.

Baina bereziak izan dira hurbiletik bizi izandako galerak, Franzisko neba eta lagun-mina zuen Abitxa baserriko Antonio Ikaran Foruria gerran hildakoenak.

“Izquierda Republicana”ko Zabalbide batailoiko gudaria zen Franzisko. Amoroto, frontearen atzealdean geratu zenetik ez zuten bere berririk izan eta halako batean Burgosko ospitale batetan oso larri zegoela jakin zuten. Aita eta ahizpa bi Burgosera abiatu ziren baina iritsi orduko zendu zen, Burgosko hilerrian lurperatuz.

Gazteago izanik, Franziskon heriotza suertatu baino beranduago eraman zuten gerrara bere lagun-mina zen Antonio, etxetik atera eta 6 hilabetetara hil zen Segreko frentean.

Txalogarria Lorentzaren jarrera eta borondatea, oroimena lantzeko baliogarria izango dugun altxorra. Aipatzen ditugun gai hauetaz gain, bideo honetan Bolunburura Berriatuatik errefuxiatuta etorritakoen berri, Rufino nebaren gudaldiko kontuak, Franzisko eta Antonioren hezurrak “Valle de los Caidos”era eramanak izan zirela eta beste pasarte batzuk aurkituko dituzue.

Eskerrik asko Lorenza.

Anuncios

Sabino Gabiola Plaza (Amoroto), EAE-ANVko guradi ohia

Posted on Actualizado enn

Sabino Gabiola Plaza, Amorotoko Etxebarri baserriko atarian testigantza jasotzerako unean. 2017/05/23

Sabino Gabiola Plaza, Amorotoko Etxebarria baserrian jaio zen 1918an. Bertan harrapatu zuen 1936ko gerrak eta udazkenetik egonkortuta zegoen gerra frontea apurtu zenean, 1937ko apirilean, Bilbora joan zen eta han faxisten aurkako indarrekin bat egin zuen.
EAE-ANVk antolatutako Azkatasuna batailoiko lehenengo konpainian, zulatzailen taldean jardun zuen; bere kideek su egiteko hainbat metro zulatuko zituen Sabinok hilabeteetan. 1937ko apirilaren bukaeran sortu zuten batailoi hau eta Bizkaiko hainbat herritan jardun zuten borrokan. Sabinok ere gogoratzen ditu leku hoiek; Galdakaoko eskoletan izan zen, han baitzuen Azkatasunak koartela, gero etorriko ziren Zugaztieta, Lemoa, Urkullu, Gaztelumendi…

Santoñan atxilotu zuten faxistek. Italiarrak gogoan ditu, eta baita estrainekoz, makarroiak zer ziren ezagutu zuenekoa, non eta Santoñan. Preso, Bilboko Areatzako zubira eraman zituzten eta bertan utzi.

Faxisten eskuetan, Logroñoko kuartelera eraman zuten beste hainbatekin batera. Terueleko frontera eraman zituzten eta hango lerroak uztera eraman zituen gerra estrategiak. Askatasunetik urruti, “gorriek” egindako indar erakustaldiari aurre egitera Extremadurara bidali zituzten, 6. Batailoiko America 23an infanterian. Carrascalejo (Caceres) herrian, fronte bietako indarren borrokak, han ikusitako tankea eta faxistek egindako hilketa eta sarraskiak bizirik ditu memorian.
Ciudad Realen izan zuen gerraren azken geltokia. Bukatu zen ondoeza, faxistak gainditzean, etxera bueltatu ahal izan zuen.
Berak bizitako pasarteez gain, Amoroto inguruko hainbat pasarte eskaintzen ditu.
Anoninatuan, 80 urtez gorde du memoria historikoaren alea barnean. Eskuzabal eta eskaini digu memoria kolektiboaren aberasgarri.