Bilboren erorketa, lehen planoan erakusketa

Posted on Actualizado enn

Euskadiko Artxibo Historikoaren, Bilboko Maria Diaz de Haroko egoitzan, «Bilboko Erorketaren, Lehen Planoan» erakusketa inauguratu da, uztailaren 3tik abuztuaren 11 arte ikusgai egongo da.
Erakusketaren inaugurazio ekitaldirako jaso genuen gonbidapena baliatuz, bertan egon ginen eta erakusgai diren dokumentu, argazki eta objektuak ikusteaz gain antolatzaileen helburuen azalpenak jaso ahal izan genituen.Erakusketa sei atal desberdinetan banatuta dago:
1.  «Umeak«, gerraren krudeltasuna Bilbora hurbiltzen hasi zenean, Bizkaiko eta Gipuzkoatik etorritako milaka haurren atzerrirako ebakuazioa, tartean Habana itsasontziak eramanak eta Gorlizko heritetxean gaixorik ingresatuta zeuden haurrak.
2. «Emakumeak«, gerra egoera hartan emakumeen egoera nabarmenduz, zaintza guneetan, tailerretan, bere herrietatik kanporatuak, baztertuak, erabiliak.
3. «Ordena Publikoa«, gerra eta gabezia nagusi ziren testuinguruan, bizikidetza eta segurtasuna mantentzeko bideratua.
4. «Eguneroko Ogia«, Bilbo setiatuan janari eskasiari aurre egiteko premia, itsasoaldera begira, blokeoa hausteko jendartearen nahia jasotzen du.
5. «Kultura eta Astialdia«, salbuespen giro honetan kultur eta kirol arloko jarduerak, euskal unibertsitatea, egunkariak, orkesta propioa, …
6. «Baina Batez Ere, Gerra«, kolpistei aurre egiteko premia, erabaki guneak, Bilboren defentsarako Burdin Hesia eta 1937ko ekainarem 19an galera, hiria kolpisten esku.
Eremu txiki batean bildutako erakusleiho honetan ezin gauza larregi erakutsi, horigatik antolatzaileek behin eta berriro azpimarratu dute, erakusketan dagoena lagin txukun eta interesgarri bat izateaz gain, artxiboak bisitatzeko gonbite bat dela.
Artxiboak ez direla ikerketa lanetan burubelarri dabiltzanentzako espazio itxi bat, artxiboak herritarrei irekita daudela eta herritarren erabilpenaren bitartez sentzuna hartzen dutela.
Beraz hona hemen gure gonbitea, ikusi erakusketa hau eta ikasi bere bitartez artxiboetarako bidea. Norberaren gogoko gaietan murgilduz, historia ezagutu eta memoria lantzeko ariketa bikaina egiten dugulako.
Argazki gehiago lotura honetan.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.