Eduardo Uribe Gallejones, UGTko milizianoa Markinan

Adinez nagusia bada ere, umorez nagusiago da Eduardo. 1918ko abuztuan jaio zen Trapagaranen eta egun Lamiakon bizi da; etxean jaso gaitu testigantza jasotzeko.
18urte baino ez zituen gerra kontuak entzun zituenean eta gaztetasunak eta errepublika defendatzeko beharrak boluntario aurkeztera eraman zuten. Juventud Socialistan elkartzen ziren lagun taldean eta hango kontuak zirela eta, giro sozialista batean hazi eta hezi zen.
1936ko Uztailaren 18ko gertaeren berri izan zuen Castrora zihoala Guardia Zibilaren kontrol batean eta bueltan, herrira itzultzean albistearen zurrumurru eta kontuak non nahi entzuten ziren. Eragile sindikal eta sozialak egindako deialdiari erantzunez, boluntario aurkeztu ziren lagunak eta Eduardo beraiekin batera joan zen. Erreketeei aurre egin behar zitzaien.
Deustuko unibertsitatean elkartu zituzten boluntario sozialistak, 1936ko irailaren 25ean, Bilbo bonbardatu zuten lehenengo egunean han zeuden. Deustun bertan, futbol zelaian oinarrizko formazioa jaso zuten eta nolabaiteko gerrarako egokitzea (aholkuak, azalpenak…) eta soldaduska antzeko ikastaroa jaso zuten. Han zeudela, batailoiak osatu zituzten, Soldaduska egindakoak 1ºUGT osatuko zuten, ondoren, 2ºUGT osatu zuten, oraingoan, soldaduskara joandako nahiko ez eta ehizan zekitenekin osatu zen batailoia. Ondoren ehizan ibiliak zirenekin edo arma bat erabiltzen zekitenekin osatu zen 3ºUGT batailoia. Hirugarrengoan joan zen frentera Eduardo Uribe, 3ºUGT batailoian, 3.konpainian, 2.atalean; Gonzalez Peña deiturikoan, gero, Eusko Gudarosteko 25.batailoia izango zena.
Deustuko formazio saioak jasota, Basurtuko, Garellano kuartelera joan ziren eta han, gerrarako tresnak eman zizkieten.
Uniformea eta armak. Lantegietako buzo bana eman zizkieten miliziano guztiei eta baita Lezo Urrestietaren gestioen bidez, iritsi berri ziren Fusil Txekiar berri berriak. Honek, guztiak harritu zituen, ordura arte ikusitakoak zaharrak eta ahulagoak baitziren.
Frentera abiatzeko prest, ibilgailuetara igo eta Markinaldeko Frentera joan ziren zuzenean. UGT-3ko lehenengo eta bigarren konpainiak Lekeitiora bidali zituzten, hango posizioak indartzera eta 3.a eta 4.a Markinan geratu zen.
Eduardo Uribe, Markinako zelaira iritsi zen eta handik, UGTren hirugarren batailoiko kideekin batera mojen komentura eraman zituzten. Bertan jatordua egin eta komentuko geletan lotan geratu ziren gauez. Hurrengo egunean tokatu zitzaien inguruko trintxeretako posizioetan kokatzea. Ustez, Akarregi ingurukoak babesten aritu ziren, baina han egun batzuk egin ondoren gaixotu egin zen. Oraindik ez du argi zer gertatu zitzaion, baliteke euria eta eguraldiak eta mendiko babes faltaren eragina izatea, baina gerra baten barnean etsaiaren zain egoteak sortutako tentsio eta urduritasunak ere zer ikusia izango zuela uste du Eduardok. Konbentutik, mendira joan ziren, bidean ANV-EAEkoekin elkartu ziren eta baita komunistekin (baliteke Rosa Luxemburgokoak izatea, Urberuagan baitzuten koartela eta inguruko posizioak defendatzen zituzten).
Eduardo, gaixotu eta Urberuagako Balneariora jeitsi zuten, eta handik Markinako okindegi batera. Bertakoekin egon zen, sendatu arte, labean erretako sagarrak jaten zituen oroitzapena du, eta baita etxe hartan, etxeko sentitu zela.
1936ko Urrian, Bilbora erretiratu ziren; Markinaldeko Frentea utzi zuen baina gerrak jarraitu zuen.
Bilbon, zegoela, berrantolatu egin ziren, eta ametrailadoretan jardun zuen faxisten aurka ondoren, bera, lehen laguntzailea zelarik; Colt ametrailadora erabiltzen zuten. Hainbat borrokatan hartu zuen parte, Akondian, gogorra Sabigaingoa, Bilboko Burdin Hesian ere aritu zen borrokan, Artxandan…eta hainbat lekutan.
Faxisten nagusitasuna berehala nabaritu zuen. Hasierako gerra irabazteko esperantza galtzen joan zen, errepublikaren defentsa ez baitzegoen behar bezala antolatuta. Ingalaterra eta Frantzia bezalako herrialdeengan izan zuen itxaropena, baina ezin izan zen irabazi.
Faxisten eskuetan, 1937ko abuztuan, Santanderren bertan ziren senide batzuen laguntzaz ihes egitea lortu zuen, hala ere, Deustuko Kartzelan egon zen, Mirandako kontzentrazio eremuan eta ondoren Batallones Disciplinarios deiturikoetan (12.a eta 14.a) 1942.urtera arte.
Agur intxorta maite
Aste honetan, beste efemeride garratsitzu batek markatzen zuen egutegia. 1936ko urriaren 4ean, gerra frentea estabilizatuta geratu zen; hasi kostaldetik, Larruskain, Urkaregi ingurueatik Kalamuara, handik Urkon zehar, Intxortak eta Legutioraino.
Gaur, Elgetan, data hau kontuan hartuta eta beste urte askotan legez omenaldia egin da Itxortako atea oroigarrian. Deiladia baina aurtengoan Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak babesten zuen.
Intxortako atean, lore eskaintza egin ondoren «Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!» pankartaren atzean, Elgetara martxa egin da.
Ahaztuen Oroimena, Markinaldeko Frentea 1936 elkarteak, gaurko deialdiarekin bat egin du eta bertan izan gara. Intxortan zein, Euskal Herriko medi eta muinoetan izandako borroken, eta faxisten aurka borrokatutakoen, erresistentziaren oroimen eta duintasunaren gorazarrearekin bat.
Bidean, hildako zibilen omenezko oroitarrian geldialdia egin da, horrela, aurten ere, gogoratu ahal izan da, faxistek egindako basakeriek utzitako arrastoa. Oroigarri horrek eta gertatuakoak ahanzturan ez erotzeko eguneroko lana islatzen dutelarik; gertatutakoaren memoria.
Elgetan, udaletxe aurrean, plazan izan da azken ekitaldia. Bertan bildutakoen aurrean, Xabier Amurizaren betsoak eta aldarrikapenek jarri dute amaiera. Izan ere, hainbeste urteren ondoren, Egia, Justizia eta Erreparazioaz gain, berriro horrelakorik gerta ez dadin jarri beharreko bermeen beharra defendatu da Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren izenean irakurritako agirian. Finean, 1977ko amistia legeak frankistei eta beraiek burututako gizateriaren aurkako krimenen ingurukoan irekitako zigorgabetasuna deuseztatu eta ikerketa eta bide judiziala martxan jartzeko eskatuz.
Elgetan izanda, Espaloian kokatutako museora urbildu gara, lagunak agurtu, bertakoekin hitz egin eta bertaratuak agurtuz. Argazkian, Jon Etxezarraga (Intxorta kultur elkarteko kidea), Begoña Gorricho (Francisco Gorricho, «Pacho Gorricho» Kirikiño batailoiko komandantearen alaba) eta Edurne Alberdirekin (Elgetako zinegotzi ohia).
Ondarreta erakusketa ikusgai

Gaur aurkeztu dute «Ondarreta Gezalaren kartzela» Aieteko Kultur Etxean. Erakusketa irekia dago nahi duenarentzat abenduaren 12a bitartean.
Aranzadi eta Donostiako udalaren elkarlanaren emaitza da gaur aurkeztu duten erakusketa. Antolatzaileek azaldu duten moduan, erakusgela txiki geratu da. Izan ere, herritarrei erakusketa antolatzeko beraien argazki, dokumentu zein objektuak biltzeko egindako deialdiak izandako arrakasta batetik eta egindako ikerketa eta bilaketa lanaren ondorioz bildutako materiala oso ugaria da.
Halabaina, erakusketa txikia bezain haundia da duintasunean. Erakusketa xumea bezain sakona. Kartzelaren inguruko argazkiak ikus daitezke, gerra zibil aurrekoak eta ondorengoak. Aretoaren erdian, mahai zabal baten, kartzelako objektuak, marrazkiak, kartzelaratze fitxak eta beste hainbat objektu jarri diuzte. Bitrina batean, leku pribilejiatua hartu du zumazko otzara batek. Bere eskulekuan, sokaz izkutaturik neurri oso txikiko gutunak izkutatzen zituzten presoek eta erakusketan gutun originalak jarri dituzte.
Baina erakusketaren sakoneko hormako mural batek zaintzen du erakusketa. Bertan kartzelako protagonisten argazkiak eta ikerketa lanean biltzea lortu duten 8000 presoren izenak daude. Iñaki Egaña historialariak azaldu duenez, ez dira guztiak baina lortu dituzten guztiak bai. Izan ere, Ondarretako kartzelaren inguruko datuak gordeta egon dira baina ez izkutauta. Momentu bereziak, Marcelo Usabiaga eta Pilar Gartziandia bertara urbildu eta beraien espetxeko argazkien ondoan jarri direnean. Bi lagun hauek, erakusketaren aurkezpenean izan dira; beraiek dira bertan bizitakoaren lekuko eta beraien bizipenen pasarteen kontaketa biziek ikutu sentibera eman diote aurkezpenari.
Erakusketaren aurkezpenean izan dira, Iñaki Egaña (historialaria eta Aranzadiko kidea), Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea), Marina Bidasoro (Gipuzakoako Foru aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria) eta Juantxo Egaña (erakusketaren komisarioa).
Arrasate 1936, emakumea, gerra eta errepresioa
(Berria.info tik hartuta)
Arrasateko 16 emakumeren lekukotasunak jaso ditu Julia Mongek dokumental batean, aita, anaia edo osabari gertaturikoa barik, euren bizipenen berri emateko. Ez zaio beti erraza izan beldurra gainditzea.
Edu Lartzanguren

Intxorta 1937 elkarteko kidea da Julia Monge (Arrasate, Gipuzkoa, 1957). Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa dokumentala egin du, orduko gertaerak andrazkoen ikuspuntutik aztertzeko.
1936ko gerra eta ondorengoa emakumeen ikuspegitik aztertzen duen dokumentala egin duzue. Zergatik?
Beti egin dira aipamenak beste lanetan, baina genero ikuspegitik eginiko lehena da. Beste dokumental batzuk egin ditugu, eta konturatu gara gerra ingurukoa ikertzean oso erraz ikusten dela gizonezkoen eginkizuna, lubakietan egon zirelako, batailoietan. Emakumeen lana, ordea, ezkutuan geratzen da askotan. Hortik abiatuta, inguruko 16 emakume elkarrizketatzea erabaki genuen. Kuriosoa da, emakumeek ez dute arazorik kontatzeko besteek egindakoa, aitak, senarrak, anaiak, osabak…, edo haiei gertaturikoa. Baina askotan pentsatzen dute eurek ez zutela ezer ere egin. Baina pixka bat sakontzen hasten zarenean, euren historia kontatzen hasten dira, eta bestelakoa da.
Zertan da ezberdina emakumeen kontakizuna?
Erbesteratzea, esaterako, oso gogorra da emakumeentzat, askotan umeekin edo gurasoekin joan zirelako, jakin gabe nora. Itzultzerakoan ere, lana aurkitzeko eta familiak aurrera ateratzeko zailtasun handiak izan zituzten. Emakumeak agertzen dira beste dokumentaletan, baina askotan izenik ere ez dute, ez dakit noren andrea-edo izaten dira.
Gertatutakoa kontatzeko orduan ere erreparo gehiago izan dute?
Zailtasunak izan ditugu elkarrizketa batzuk egiteko. Batzuek sekulako testigantza interesgarriak zituzten, baina ez dituzte kontatu nahi izan. Florencia Olazagoitia haurdun zegoela fusilatu zuten, eta haren lehengusinaren lekukotasuna lortzear egon ginen, baina azken unean ez zuela egingo esan zigun.
Nola uler daiteke oraindik beldurra izatea sufritutakoa kontatzeko?
Beldurra badago gaur egunean ere. Emakume hauek beldur handia pasatu dute: senideak hil eta inori horretaz hitz egin ezinik. Kamera ikusten dutenean, «baina, non aterako da hau gero?» esaten dute. Bi orduko elkarrizketa egin dugu bakoitzarekin, eta gero dokumentala erakutsi diegu, emanaldi pribatu batean. Puska bat kentzeko eskatu egin zigun batek. Ez dira konturatzen halako lekukotasunak duten garrantziaz. Sekulako istorioa duten emakumeek «baina, neska, nik zer kontatuko dizut, bada?» esaten dizute.
Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiria
Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!
Idatzi honen azpian sinatu dugun erakundeok Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataformanbildu berri gara. Erakundeok urteak eman ditugu lanean frankismoak ekarri zuenaren oroitzapen historikoa berreskuratzeko eta, era berean, Euskal Herrian gauzatu zituen krimenen aurrean egia, justizia eta ordaina gureganatzeko.
Ahalegin horretan oinarrizkoa izan da, eta da, erantzuleak zigortu ez izanaren salaketa. Zigorgabetasun hori 1977ko Amnistia Legeak bermatu zuen, azken batean, amaiera-puntuko lege bat izan baitzen; eta horrekin batera “trantsiziokoa” deitu izan zuten garaian estatuaren aparatuak purgatu ez zirelako.
Aurrera eramaten ari garen lan-lerroen artean (hobiak bilatzea eta hildakoen hondakinak lurpetik ateratzea, omenaldiak antolatzea, salaketa-hizketaldiak, datu historikoak biltzea, ekimen hau jendartean zabaltzeko aldizkariak, etab.), diktadurak iraun zuen berrogei urteetan gertatutakoei buruz aurkezten ziren salaketek, zenbait pertsona ospetsuk eta nazioarteko erakundek behin eta berriz salaturik ere, etengabe egin dute topo Baltasar Garzón epaileak berak ere ahaztura eta zigorgabetasunaren alfonbra pitin bat altxatzeko egin zuen saio epelean porrot egin zuen harresi berberaren kontra: Amnistia Legeak frankistak edozein erantzukizunetatik salbuesten dituena.
Hala eta guztiz ere, aukera erreala dago frankismoaren aurka eta oraindik bizirik dauden frankisten aurka auzibidez jotzeko. Aukera hori Argentinako Errepublikan zabaldu da María Servini de Cubría epaileak, Buenos Aireseko 1. Epaitegiko titularrak, aurrera daraman 4591-10 kereilaren bidez.
Magistratu honek, preskribitzen ez diren genozidioaren eta gizateriaren aurkako krimenei aurre egiteko justizia-printzipio unibertsalean oinarrituta, frankismoaren aurkako prozesu bat dauka abian, 1936ko altxamendu militarretik 1977ra bitartekoak jasotzen dituena. Kereila honi ehunka auzi-jartzaile partikular ari zaizkio batzen; bai eta zenbait motatako erakundeak ere, bai Argentinakoak, bai Espainiar Estatukoak bai Euskal Herrikoak ere.
Aipatzekoa da joan den apirilean frankismo garaiko lau preso ohik eta 60ko hamarkadan hil zuten sindikalista baten alabak Buenos Airesera jo zutela. Euren kereila propioak ez ezik, euren erakundeenak (preso ohi eta errepresaliatuenak) ere aurkeztu zituzten: estatu mailan La Comuna-ren izenean, eta Goldatu-ren izenean Euskal Herritik. Beste berrogeiren bat adiskideren kereilak ere eraman zituzten, hala nola: Salvador Puig Antich-en familiarena, (1974ko martxoan hil zuten garrotez); Humberto Baena-ren familiarena, (1975ean fusilatu zuten FRAPeko beste bi lagunekin eta ETAko Txiki eta Otaegirekin batera); Andoni Arrizabalagarena, (basatiki torturatu zuten, eta 1969an barkatu zioten heriotza-zigorra); Enrique Gesalagarena, (bertatik bertara zauritu zuten atxilotzerakoan, eta 1970ean Burgoseko Epaiketan kondenatu zuten), German Rodriguezena, (1978ko sanferminak bete-betean zirela hil zuen poliziak Iruñean).
Elur-pilota, oraindik txikia bada ere, biraka hasia da, eta garrantzizkoa da jarrai dezan, horrek ekar baitezake eta behar du ekarri frankisten zigorgabetasunez eta jarraitasunez eraikitako harresiaren lehen pitzadura.
Azken urteotako historia errepresioz josita dago: zenbait komunikabide itxi (EGIN, EGUNKARIA, irratiak), eta euskal kulturaren aldeko militanteak hartu dituzte preso; zenbait erakunde politiko eta sozial legez kanpo utzi, eta taldekideak kondenatu dituzte; zenbait hautagai-zerrenda debekatu eta bultzatzaileak epaitu eta kartzelaratu dituzte…
Guztiok gogoratzen dugun moduan, errepresio-oldar hau Ibarretxe lehendakaria bera, partidu sozialistako eta ezker abertzaleko kideekin batera, auzipetu zutenean ailegatu zen bere gorenera, edo bestela, ezker abertzalearen barruko biraketa politikoaren eragile eraginkorrenei, baita ETAk indarkeriaren amaieraren adierazpena egin aurretik ere, azken zigorrak jarri zitzaizkienean, (Otegiri eta Rafa Diazi, esate baterako).
Eromen zapaltzaile hau ezin da ulertu, baldin eta aurreko lerroetan aipatu dugun zerbait gogoan hartzen ez badugu: trantsizioa dela medio, demokrazia sortu berriak frankismoaren aparatu judizial eta zapaltzaile guztia jaso zuen, stablishment politiko espainiarrak printzipio frankista asko bereganatzen zituen Konstituzioa onartzen zuen bitartean
Aurrean daukagu aipatu dugun immobilismo horri muturreko eder bat emateko aukera, kereila hau herri-salaketaren branka gisa erabiliz, eta JUSTIZIA, EGIA eta ORDAINA exijituz. Orain epaitegiko aulkietan eserarazi ditzakegu oraindik bizirik dauden frankistak, berrogei urte eman dituen diktaduraren erantzuleak, iraun zuen bitartean eragin zituzten hilketen eta bestelako delituen erantzuleak.
Hori dela-eta, dei egiten dizuegu Euskal Herriko erakunde politiko, sindikal eta sozial guztiei kausa honetan parte hartu dezazuen bai kereila-jartzaile gisa bai kereila jarri dutenei elkartasuna adieraziz, eta zeuen afiliatu guztiak gauza bera egiteko berotu ditzazuen. Frankismoaren arrasto fisiko, ideologiko eta politikoak lurperatu behar ditugu kereila-oldar baten bitartez; amaiera eman behar diogu diktadoreak ondore gisa utzitako “atado y bien atado” eta Borboitar Monarkiak hainbesteko arretaz eusten dion korapilo gordiano horri.
Horrela, bada, gizakiarentzat eta Euskal Herriarentzat duintasuna eta justizia eskatzen dituen kanpaina honekin bat egitera deitzen dizuegu, horretarako Plataforman dauden edozein erakunderekin harremanetan jarriz.
Euskal Herria, 2012.eko uztaila
Altafaylla Kultur Taldea/CNT Euskal Herria/Durango 1936 Kultur Elkartea/Euskal Memoria Fundazioa/Eusko Lurra Fundazioa/Egiari Zor Fundazioa/Garraxika Taldea/Gernika Batzordea/Goldatu Elkartea/Kereilarako Bulego Birtuala/Intxorta 1937 Kultur Elkartear/Lau Haizetara Gogoan Elkartea/Martxoak 3 Elkartea/Oroituz/Sare Antifaxista
Kolpisten aldeko meza Iruñean, Molaren hilobian (Gara)
Una hermandad ultracatólica tiene las llaves de la cripta donde se encuentra la tumba del general Mola y realiza misas ensalzando a los golpistas del 36 los días 19 de cada mes. Un equipo de GARA se ha infiltrado en la celebración y ha obtenido imágenes inéditas del mausoleo de Mola, que se halla en un edificio municipal.

El día 19 de julio los Caballeros Voluntarios de la Cruz celebraron su rito más importante del año. Esta hermandad ultracatólica recuerda en ese día a los golpistas del 36 y reza por ellos bajo el Monumento a los Caídos, con el permiso del Arzobispado (que tiene usufructo a perpetuidad de la cripta donde se encuentran los restos del general Mola) y la colaboración directa de la Parroquia de Cristo Rey, que es de donde obtienen los elementos necesarios para celebrar la eucaristía, según comprobó este periódico.
Estas misas se celebran los días 19 de cada mes, pero la de julio es la más relevante, porque lo que conmemoran es la publicación del bando de Emilio Mola en el «Diario de Navarra» hace ahora 76 años.
La cita de los hermanos es sumamente discreta y se difunde a través de medios ligados a la Comunión Tradicionalista. «Rezaremos con devoción y gozo por nuestros padres y abuelos, que lucharon por la Religión y España tan unida a ella, frente a la revolución marxista y el separatismo. Rezaremos también -como aquellos hicieron- por los que lucharon contra ellos», afirma el llamamiento.
Esta segunda parte se les olvidó en esta ocasión, o eso pareció, pues el sacerdote -un hombre mayor y delgado, de gesto duro e ideas firmes, que vestía traje negro y alzacuellos- solo tuvo loas para quienes se levantaron en el bando fascista e incluso arengaba a los asistentes para estar prestos, si la cosa empeora, para «servir a la Iglesia como ella quiere ser servida».
La ceremonia no puede ser más discreta. Una puertecita trasera de la Parroquia de Cristo Rey, en el ala izquierda del complejo de Los Caídos, se deja entreabierta unos diez minutos antes de comenzar. Para acceder a la entrada se baja una rampa y, tras empujar la puerta de metal, se accede a un pasillo estrecho, sucio y desordenado, que gira hacia la izquierda y que lleva justo debajo de la cúpula principal. Entonces el pasillo se abre y se convierte en una sala circular, de entre ocho y doce metros de diámetro.
En el centro se encuentra la enorme tumba del jefe del Ejército del Norte, coronada por una laureada y la inscripción «Navarra a Mola». Encima tiene una cúpula con una inscripción dorada que reza «Más nos vale morir en el combate que ver el exterminio de nuestra nación y del santuario», sacada del Evangelio de Mateo.
La frase concuerda con el espíritu de un general que firmó órdenes como ésta: «Es necesario crear una atmósfera de terror, hay que dejar sensación de dominio eliminando sin escrúpulos ni vacilación a todo el que no piense como nosotros. Tenemos que causar una gran impresión, todo aquel que sea abierta o secretamente defensor del Frente Popular debe ser fusilado». Junto a la lápida, también hay un cartelito explicativo, con un panegírico de Mola, describiéndole como un hombre recio, valiente y viril. «Era un hombre así, así era el general», comenta uno de los asistentes tras pararse a leer la tablilla.
Behin lortzen doguzan eskubideak, egundo kendu ez dagiskuezan
1936ko uztailaren 19ko ARGIA honetan irakur daitekeen artikuluaren izenburua da. Faxistek kolpea eman eta hurrengo egunean argitaratutako alean irakur daitezke jendartean nabaritzen zen urduritasuna eta zurrumurruen garrantzia. 76 urte geroago ere, badirudi behin lortu ditugun eskubideak egundo kendu ez dagizkuezan borrokatu beharra dagoela. Euskal abertzaleek gerraren lehen uneetan distantziaz begiratzen zuten, eta irakur daitekeen moduan euskal agintariek madrilekin estatutua lortu arte ez zuten Euzko Gudarostea antolatu.
- ← Anterior
- 1
- …
- 21
- 22
- 23
- …
- 36
- Siguiente →
Bonifazio Egurrola Kaltzakorta (Ondarroa 1898/11/13- Derio 1937/09/16)
Ramon Zuazo Otalora (1909[?]-1937/09/06) 


