Gernika: Bonbardaketaren 76.urteurrena

Gernika-Lumoko bonbardaketaren urteurrena dela oroituz hainbat ekitaldi antolatu dituzte erakunde zein elkarte ezberdinek; hona hemen egitaraua:
Apirilak 26
- Goizean. Irekiera berezia Bakearen Museoan.
- 11:00etan, Astrako bunkerrean. Memoriaren babeslekua erakusketa kolektiboaren irekiera. Antolatzailea: Lobak.
- 11:00etan, Barrenkalen. George Steer-i omenaldia eta lore eskaintza. Antolatzaileak: Gernikazarra eta udala.
- 12:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 12:30ean, Lizeo Antzokian. Bakea eta Berradiskidetzearen aldeko IX. Gernika Sariak. Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek hartuko dute Euskal Herri mailakoa, eta Brasilgo Lurrik Gabekoen Mugimenduak nazioartekoa.
- 15:45ean, Pasealekutik eta Astratik. Sirena hotsa.
- 15:45ean, Errenteriako zubian, Eriako lorategietan eta San Kristobal plazan. Gernika 4 minutu. 4 minutuko isil eta geldi unea. Antol.: Gernika Batzordea eta Kultura Batzordea.
- 16:30ean, Merkurio iturrian. Hezur eta azal. Antol.: Lobak.
- 16:00etan, Zallo hilerrian. Bonbardaketan hildakoen aldeko elizkizuna eta lore eskaintza. Antolatzailea: Udala.
- 17:30ean, Bakearen Museoan. Bisita gidatuak.
- 19:00etan, Seber Altube auditoriotik. Gernika sutan. Ibilbidea: Juntetxea, Pasealekua, Eriabarrena, Merkurio iturria, 8 de enero kalea, Merkatu plaza, Andra Mari, Foru plaza.
- 21:30ean, udaletxetik hasita. Manifestazio isila kandelekin. Antol.: Gernika Batzordea.
- 22:30ean, Astrako bunkerrean. Windmusak (fagota eta zeharkako flauta). Antol.: Lobak. Leer el resto de esta entrada »
II.errepublika gogoan
1931ko apirilaren 14an ezarri zenetik sortutako ilusioa eta II.errepublikak gizarteari egindako ekarpena gogoan izan da gaur hainbat herritan. Eibarren, Sartagudan Oroimenaren parkean, Gasteizen…
Markina-Xemeingo udalean ere, 82.urteurrena oroituz bandera errepublikarra eta ikurrina jarri dituzte gaur.
II.errenpublika, politikoki garai nahasietan aldarrikatu zen, aldaketa sozial eta ekarpen horiek gure inguruan ere harrera ona izan zuten, auzoetako eskolak ezarri ziren eta udaletan errepublikarrek ordezkaritza nabarmena izan zuten.
Ondorengo urteetan baina, Franko buru zutela, kolpistek herriaren borondateak aukeratutako errepublika eta ikurrinaren aurka hasitako gerrak gogor zigortu zituen errepublika eta abertzaletasunaren hautua egin zituzten herritarrak.
Urbasan hobitik ateratzeko lanak aurrera eramango ditu Aranzadik
Hiru gorpuen berri bazegoen ere bilaketa lanen ondoren beste hiru gorpuren aurkikuntza burutu dute Urbasan, eta hainbat tona harri mugitu ondoren este lau gorpu. Guztira hamar lirateke Aranzadi eta Nafarroako fusilatuen senideen elkartearekin elkarlanaren ondoren aurkitutakoak.
Bilaketa lanen ondoren, gorpu hauek UGTko kide edo sindikatu honen inguruko hiru kiderenak liratekeela uste da honen gainontzeko gorpuen inguruko datuak lortzeko ikerketa lanak hasiko dituzte.
Urbasan, faxistek burututako fusilaketa masiboen lekua zen, Otsoportiloko gaina eta Pilatosen balkoia ziren frankisten errepresio leku nabarmenenak Urbasan eta Otsoportilon fusilatu ondoren kobazulora bota zituzten gorpuak faxistek. Aurkitutako hezurrak kobazuloan zabalduta daudela azaldu dute eta honek, bilaketa lanak zailduko dituen arren, aurrera joko dute; hiru kideren datua bazuten ere, hamar gorpuren hezurdurak aurkitu dituztela uste da.
Hezurdurak, 1936an fusilatu ondoren kobazulo honetara botatako gorpuenak lirateke, ezkertiar izaeragatik, fusilatuak, eskubide zibil eta politikoak zanpatuak, bizitza ukatuak. Nafarroako fusilatuen senideen elkartearen arabera, Balbino GarcÃa de Albizu, Gregorio Garcia (Eulateko zinegotzia) eta Balbino Bados leudeke hil zituztenen artean. Aurkitutateko bi hezurdurek indarkeri zantzuak dituzte eta hiru buru hezurrek balaz tirokatuta utzitako markak ere bai.
Hamar metroko sakonean, eta 75 urtetik gorako isiltasunaz hilketa hauek ahazteko ahalegina egin bada ere, gertuko senide zein inguruko herritarren borondateaz basakeriak agerian utziko da injustiziak ozen salatu eta egia gauzatu dadin. Oroimena eta duintasuna berreskuratuko dira, hil zituzten bederatzi pertsona hauen zein frankismoaren errepresioa jasan zuten guztien duintasunaren omenez.
Oroimena eta salaketa albiste
Azkunaren aurkako salaketa jarri dute, sinbolo frankistak ez kentzeagatik: (berria.info) eta Naiz
Bilboko alkate Iñaki Azkunaren kontrako salaketa jarri du Lau Haizetara Gogoan taldeak, Memoria Historikoaren Espainiako legea urratzea leporatuta. Bilbon dauden zenbait sinbolo frankista ken ditzan eskatzeko, alkatearekin biltzen saiatu ziren elkarteko ordezkariak 2011 eta 2012 urteetan, baina euren eskariek ez zuten erantzunik jaso. Hartara, epaitegietara jotzea ebatzi dute, eta gaur goizean erregistratu dute administrazioarekiko auzibidea.
Moiua Plazako Ogasun Ministerioaren egoitzan dagoen arranoa da sinbolorik ezagunenetakoa; Azkuna behin baino gehiagotan mintzatu da bertan uztearen alde, «kultur ondarea» delakoan. Horretaz gain, Rafael Sanchez Mazas Falangearen sortzaileetako bati eskainitako pasealekuari izena aldatzeko ere eskatu du elkarteak, baita hainbat eraikinetatik Etxebizitza Ministerio frankistaren plakak kentzeko ere.
Fusilatuen Senideen Elkarteak 206 gorpu aurkitu ditu Nafarroan, 2003tik (berria).
Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak 45 hobi aztertu ditu 2003. urtetik, Aranzadiko kideekin batera. Haietan 206 gorpu aurkitu dituzte, eta haietako 121 atera dituzte lur azpitik. 88 jada haien senitartekoen esku dira. Fusilatuen senideen elkarteko bozeramaile Joseba Ezeolazak eman ditu datuok gaur, Iruñean egindako agerraldian. Lanean jarraitzeko asmoa agertu du elkarteak, eta nabarmendu du 36ko gerrako fusilatuena «gizarte osoaren arazoa» dela. «Gizarteak egin behar dio aurre», erantsi du, eta hobiak eta gorpuak bilatzen jarraitzeko lan horretan esku har dezatela eskatu die erakunde publikoei.
Nafarroako Parlamentuari, hain zuzen ere, eskaera zehatza egin die Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteko presidente Olga Alcegak: «Presta eta onar dezala memoria historikoari buruzko legea, senideon aldarrikapenak kontuan hartuta». Ezeolazak gaineratu du ezin dela onartu oraindik ere ehunka nafar desagertuta egotea. Hobiak aurkitu eta gorpuak lur azpitik ateratzeko lana ez dela erraza azaldu dute elkarteko kideek, eta erakunde publikoen parte hartzeak erraztuko lukeela gaineratu dute. Momentu honetan Urbasan dagoen hobi bat aztertzen ari dira fusilatuen senideak. «Hiru gorpu daudela badakigu». Salamancan ere (Espainia), badute hobi bat bilatzeko asmoa. «Nafarren hobia erraten diote hango eremu bati; ustez Iruñetik eramandako presoak daude han fusilatuta eta lurperatuta». Iruñeko espetxeko artxiboak aztertzeko zailtasunak salatu dituzte, eta zeregin horietan memoria historikoari buruzko lege bat izateak anitz lagunduko lukeela erantsi dute.
Ezkaban ere zailtasunak ugariak dira, Ezeolazak nabarmendu duenez. Hango hilerrian dauden gorpu guztiak identifikatu dituzte jada, baina lan hori zailagoa da gotorlekuaren inguruan fusilatutako presoen kasuan. «Hil zituzten tokian lurperatu zituzten; hobiak daudela badakigu, baina oso zaila da gorpu horiek identifikatzea». Identifikatu gabeko fusilatuen gorpuentzat, hain zuzen ere, toki bat zehaztu dezala eskatu diote Nafarroako Gobernuari. «Iruñeko hilerrian bertan egon daiteke toki hori; edo Ezkabakoa fusilatu guztiak omentzeko hilerri bilaka dezakete», proposatu du.
Ondarretako presoen omenez
Ondarretako kartzelan, Donostian, preso izan ziren pertsonen omenezko oroigarria inauguratu dute gaur kartzela izan zen lekuan bertan.
Besteak beste, Pilar Garciandia eta Marcelo Usabiaga (gurean gonbidatua iaz) preso ohiak izan dira bertan Donostiako alkatearekin batera. Ekimen honekin, frankismoan preso izan ziren zein fusilatu zituzten guztiak oroitu nahi izan dira.
Gurean, gogoan izan behar dugu, monolito honek bere baitan hartzen dituen guztiekin batera, 1936ko urrian, Jose Sagarna afusiltatzera eramateko atxilotu zuten unean berarekin Amillagarai Goikotik atxilotu eta Ondarretan hilabeteak preso izan zuten Jose Ignacio Etxaniz. Egun hartan, Jose Sagarna, Francisco Txurruka eta Ignacio Etxaniz atxilotu zituzten faxistek.
Jose Sagarna abadea, biharamunean fusilatu zuten Amulatein, Francisco Txurruka Elgoibarren baserri lanetara behartu eta Ignazio berriz Ondarretan gartzeleratu. Ignaziorena da, Ondarretan kartzeleratu zituzten eta ezagutzen dugun gure inguruko kasu bakarra. Beste Etxebarritar, Xemeindar, Markinar zein inguruko asko, Bilbo aldeko kartzeletan preso izan baitziren.
Hainbat urtetan ahanzturan izan diren hainbesteren adibidea baino ez litzateke Ignaziorena, honelako monolitoek pertsona hauek jasandako injustizien aurrean zor zaien aitortza eskaintzen laguntzen dute; urteetan iritsi ez den justiziaren faltan.
Ondarretako kartzela, 1890ean ireki zuten eta bertan preso ezberdinak pilatzen zituzten; baina 1931tik aurrera, batez ere, preso politikoen kartzela izan zen. Halabaina, 1936tik aurrera, faxistek milaka pertsona kartzeleratu zituzten, non asko eta asko torturatu egin ziutuzten eta beste ehundaka, 600 gutxienez fusilatu egin zituzten.
Honen osagarri, Ondarreta Gezalaren kartzela erakusketa ikusgai izan da Aieteko kultur etxean.
Gaurko egunez 1930ean
San Andresko manifestua sinatuz sortu zen 1930eko azararen 30ean EAE-ANV. Bilbon eginiko bileran, sortzaileen artean aurkitzen ziren, Anacleto Ortueta, Luis Urrengoetetxea, Tomás Bilbao eta Justo Gárate.
Ezaguna da, PNVrekin une horretan zituzten ezberdintasunak, hortik, sorreraren beraren beharra eta beraz, EAE-ANV ideologikoki abertzale, akonfesional, errepublikar eta funtsean, lehen ez abertzaleko alderdi gida finkatu zen.
Estatutuaren defentsan aritu zen besteak beste sortu eta lehenengo urteetan; gainera, 1931.urtean izan zien hauteskunde ezberdinetan emaitza onak lortu zituen.
Aurrerago, 1936an Frente Popularraren barnean sartu zen eta Gerra Zibilaren lehen unetik defentsarako batzordeetan parte hartu zuen.
Ondoren, Euzko Gudarostean hainbat batailoi sortu zituen, hiru infanteriakoak: ANV 1 Olabarri (Gabriel Goitia komandantea), ANV2 Euzko Indarra (Bernabé Orbegozo komandantea), ANV3 (Jose Zapirain komandantea) eta laugarrena Zulatzaileena: Azkatasuna (Isidoro Olaizola).
Borrokaldi gogorrak aurrera eraman zituzten faxistei aurre eginez. Ezagunenak, Albertiako gertakariak (1936ko abendua) eta geroago, Asturiasko frentekoak (1937ko martxoa). Markinaldeko Frentean ere parte hartu zuten batailoi hauek ANV1-eko gudariak Asterrikako posizioetan, Lekeition (Zubietan) eta Urberuagako Balnearioan (kuartel gisa), Akarregiko posizioetan borrokatuz. ANV2-a ere Akarregiko posizioetan izan zen, tartean 1936ko Urriaren 21eko borrokaldia babestu zuen; batailoi hau, gipuzkoatik gerraren garapenak aurrera egin ahala (Donostialdeko defentsatik) posizioak atzera gure ingurura heldu ziren, tartean Kandido Saseta zela.
Orain urte gutxi, Asturiasen, gudariak hobi komunetatik ateratzeko lanak aurrera eraman zituzten, bertan, Kandido Sasetaren gorpua atera zutelarik.
EAE-ANVren jardun politikoak aurrera jarraitu zuen, Eusko Jaurlaritzako gobernu kide izan zen 1936ean baina, Frankok gidatutako kolpe faxistak lurralde guztiak okupatu ondoren erbestera jo behar izan zuen; frankismo garaian ilegaltasunera behartuz, orain urte gutxi alderi honekin berriro gertatu den bezala.
Gerora, 1977an bersortu ondoren, Herri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen; gaur egunera arte euskal jendartean alderdi erreferente izaten mantendu delarik.
«Erriari zioten gorrotoz il zinduzten» (Oiartzun)
Fusilaketak gerra zibil garaian zein frankismoan, faxistek inongo erreparorik gabe egindako basakeriarik gordinenetakoak dira.
Derioko hilerrian, Hernanin, Oiartzunen… egindakoak ezagunak dira, baina beste hainbat herri zein edozein izkina baliatu zituzten gizateriaren aurkako sarraskiak burutzeko. Amulategin (1936/10/20) Jose Sagarna Uriarterena kasurako.
Oiartzunen fusilatutakoen artean legoke Don Jose Peña Etxebarriko abadea:
Jose Ignacio Peñagaricano Solozabal: Peñaneko etxeetan jaio zen, Etxebarrin 1872an. Abade laguntzailea zen eta Oiartzunen fusilatu zuten 1936ko urriaren 27an.
Gaurko GARA-n oroimena eta Euskal Herriaren askatasunaren alde hildakoen omenez egindako eskulturaren inguruan idatzi du Iñaki Uriartek.
Leer el resto de esta entrada »
Guk, nosotros dokumentala
Argentinako euskal Diasporaren inguruko dokumental berria da hau. Bertan, Euskal Diasporaren ezaugarriak jorratzen ditu eta zenbait pasartetan, gerra zibilaren ondoriozko ihesa zein frankismoaren eragina azaltzen dira elkarrizketa eta irudiez osatua.
Jose Mari Otsoa de Txintxetru hil da
Memoriaren eta egiaren ahots garbi bat isildu da. Jose Mari Otsoa de Txintxetru, Ahaztuen Oroimena Elkarteak jasotako testigantzen artean pisu haundikoa da. Berari esker, batez ere Ziardamendiko gertaeren ingurukoak argitu ahal izan ziren, beste hainbat gertaera, lekutu eta osatzeaz gain.
Besoak zabalik hartu gintuen bere etxean, bere bulegoan eta prisarik gabe kontatu, 18 urte baino ez zituela Markinara heldu eta Etxebarrin gora, Urkaregin borroka egitera joan zeneko kontuak.
1982an, Ziardamendin hilda eta hobiratuta zeuden burkideak hobititk ateratzeko lanak gidatu zituen eta handik sortutako harreman hariari tiraka 2012ko ekainean 4 gudariren gorpuak hobitik atera ziren Aranzadi, Elgoibar1936 eta Ahaztuen Oroimena Elkarteen elkarlanaz.
Markinaldeko Frentean egon zen 1936ko irailaren bukaeran Zubiaur konpainiako Sabino Arana izeneko lehenengo batailoian.
Bizkaiko Buru Batzarreko idazkaria izan zen eta geroago Euzko Gudaroztea sortu zuen bertako lehendakari zelarik. Sabino Arana Fundazioaren sortzailea ere izan zen.
Ez dugu hitzik Jose Marik eskainitako testigantza eskertzeko, ez dugu hitzik, albistea jaso dugun unean bizitako sentsazioa adierazteko; baina inguru hauetatik besarkada haundi bat bidaltzen diogu familia guztiari.
Agur eta ohore.
Testigantzaren pasarte garrantzitsuenak ondorengo hiru bideok osoatzen dute:
- ← Anterior
- 1
- …
- 20
- 21
- 22
- …
- 36
- Siguiente →
