Ondarreta erakusketa ikusgai

Posted on Actualizado enn

Gaur aurkeztu dute «Ondarreta Gezalaren kartzela» Aieteko Kultur Etxean. Erakusketa irekia dago nahi duenarentzat abenduaren 12a bitartean.

Aranzadi eta Donostiako udalaren elkarlanaren emaitza da gaur aurkeztu duten erakusketa. Antolatzaileek azaldu duten moduan, erakusgela txiki geratu da. Izan ere, herritarrei erakusketa antolatzeko beraien argazki, dokumentu zein objektuak biltzeko egindako deialdiak izandako arrakasta batetik eta egindako ikerketa eta bilaketa lanaren ondorioz bildutako materiala oso ugaria da.

Halabaina, erakusketa txikia bezain haundia da duintasunean. Erakusketa xumea bezain sakona. Kartzelaren inguruko argazkiak ikus daitezke, gerra zibil aurrekoak eta ondorengoak. Aretoaren erdian, mahai zabal baten, kartzelako objektuak, marrazkiak, kartzelaratze fitxak eta beste hainbat objektu jarri diuzte. Bitrina batean, leku pribilejiatua hartu du zumazko otzara batek. Bere eskulekuan, sokaz izkutaturik neurri oso txikiko gutunak izkutatzen zituzten presoek eta erakusketan gutun originalak jarri dituzte.

Baina erakusketaren sakoneko hormako mural batek zaintzen du erakusketa. Bertan kartzelako protagonisten argazkiak eta ikerketa lanean biltzea lortu duten 8000 presoren izenak daude. Iñaki Egaña historialariak azaldu duenez, ez dira guztiak baina lortu dituzten guztiak bai. Izan ere, Ondarretako kartzelaren inguruko datuak gordeta egon dira baina ez izkutauta. Momentu bereziak, Marcelo Usabiaga eta Pilar Gartziandia bertara urbildu eta beraien espetxeko argazkien ondoan jarri direnean. Bi lagun hauek, erakusketaren aurkezpenean izan dira; beraiek dira bertan bizitakoaren lekuko eta beraien bizipenen pasarteen kontaketa biziek ikutu sentibera eman diote aurkezpenari.

Erakusketaren aurkezpenean izan dira, Iñaki Egaña (historialaria eta Aranzadiko kidea), Juan Karlos Izagirre (Donostiako alkatea), Marina Bidasoro (Gipuzakoako Foru aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria) eta Juantxo Egaña (erakusketaren komisarioa).

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.