Agur intxorta maite

Posted on Actualizado enn

Aste honetan, beste efemeride garratsitzu batek markatzen zuen egutegia. 1936ko urriaren 4ean, gerra frentea estabilizatuta geratu zen; hasi kostaldetik, Larruskain, Urkaregi ingurueatik Kalamuara, handik Urkon zehar, Intxortak eta Legutioraino.

Gaur, Elgetan, data hau kontuan hartuta eta beste urte askotan legez omenaldia egin da Itxortako atea oroigarrian. Deiladia baina aurtengoan Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak babesten zuen.

Intxortako atean, lore eskaintza egin ondoren «Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez!» pankartaren atzean, Elgetara martxa egin da.

Ahaztuen Oroimena, Markinaldeko Frentea 1936 elkarteak, gaurko deialdiarekin bat egin du eta bertan izan gara. Intxortan zein, Euskal Herriko medi eta muinoetan izandako borroken, eta faxisten aurka borrokatutakoen, erresistentziaren oroimen eta duintasunaren gorazarrearekin bat.

Bidean, hildako zibilen omenezko oroitarrian geldialdia egin da, horrela, aurten ere, gogoratu ahal izan da, faxistek egindako basakeriek utzitako arrastoa. Oroigarri horrek eta gertatuakoak ahanzturan ez erotzeko eguneroko lana islatzen dutelarik; gertatutakoaren memoria.

Elgetan, udaletxe aurrean, plazan izan da azken ekitaldia. Bertan bildutakoen aurrean, Xabier Amurizaren betsoak eta aldarrikapenek jarri dute amaiera. Izan ere, hainbeste urteren ondoren, Egia, Justizia eta Erreparazioaz gain, berriro horrelakorik gerta ez dadin jarri beharreko bermeen beharra defendatu da Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren izenean irakurritako agirian. Finean, 1977ko amistia legeak frankistei eta beraiek burututako gizateriaren aurkako krimenen ingurukoan irekitako zigorgabetasuna deuseztatu eta ikerketa eta bide judiziala martxan jartzeko eskatuz.

Elgetan izanda, Espaloian kokatutako museora urbildu gara, lagunak agurtu, bertakoekin hitz egin eta bertaratuak agurtuz. Argazkian, Jon Etxezarraga (Intxorta kultur elkarteko kidea), Begoña Gorricho (Francisco Gorricho, «Pacho Gorricho»  Kirikiño batailoiko komandantearen alaba) eta  Edurne Alberdirekin (Elgetako zinegotzi ohia).

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.