Memoria ibilbidea ahozko testigantzek azaldua

Posted on

Gaurko saioan, memoria osoaren bidetik testigantzen pasarteak entzunez egin dugu Etxebarriko herrigunean zeharreko ibilbidea. Zortzi puntu ezberdinetan, bai herrigunean zein inguruko mendietako lehen lerroko fronteko guneak aztertuz, ahozko ondarea tokian tokiko 1936ko gerrako gertaerekin uztartu dugu, ondare ez materiala balioan jarriz, Euronpako Ondare jardunaldien barrruan.

Berriatuako ondarea

Posted on

Goikolau Elkartearen eta Berriatuako udalaren babesarekin, Josu Santamarina arkeologoaren eskutik «Ondarearen Europako Jardunaldien» barruan ekitaldi bikoitza burutu dugu gaur Berriatuan.
Goizean bisita gidatua izan dugu 2022an Legarmendin burututako indusketa lanak ezagutzera. Bisitaldiarekin lotuta, Madalenako putzuaren inguruko berri eta udalak berreskuratzen ari den basoaren garrantziaz jabetu gara.
Arratsaldean Legarmendiko indusketaren emaitzen berri izan dugu, testuinguru historikoa kronologikoki aztertuz eta azalduz.
Berriatuako jarduerak atari ezin hobeak izan dira bihar Etxebarrin eta datorren larunbatean Markina-Xemeinen izango ditugun bisita gidatuak girotzeko.

Azpeitian izango gara memoria historikoaren astean

Posted on Actualizado enn

Bi hitzaldi, bisita gidatu bat eta memoriarako kanpaiak joko dute astean zehar. Memoriaren baitan Aranzadik eta Azpeitiko Udalak duten lankidetzaren baitan antolatu dute astea.

1936ko irailaren 19a gun seinalatua da Azpeitiko memoria historikoaren egutegian. Tropa Frankistan Azpeitira iritsi ziren eguna da, hain zuzen. Egun horren bueltan, azken urteotan egin bezala, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean, memoria historiaren ezagutza eta zabalpenerako hainbat ekintza antolatu dituzte. Bi hitzaldi eta Loiolan bisita gidatu bat egingo dira; eta hilaren 19an, 15:00etan bost minutuz udaletxeko kanpaiak joko dute, gerra bizi izan zutenen oroimenez.

Astelehenean, hilaren 18a, Patxi Ibarzabal Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideak, ā€˜Memoria duen herria eraikitzen. Ahaztuen Oroimena 1936 Makinaldeko frontea elkartearen esperientzia’ hitzaldia eskainiko du. Saioan, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak azken urteotan egindako ibilbideaz jardungo du. Testigantzen pasarteak, markinaldeko frontean emandako borrokaldiak eta elkarteak landutako gaiekin batera burututako deshobiraketak ere aurkeztuko ditu. Hitzaldia 19:00etan izango da Basazabaleko aretoan.

Hilaren 19an, 1936ko hirailaren 19a gogoratzeko helburuz udaletxeko kanpaiak joko dira 15:00etan, bost minutuz. Iristen ari ziren albiste beldurgarrien aurrean, tropa frankistei beldur zieten ehundaka azpeitiarrek ihes egin baitzuten ordu horretan rolako trenean.

Bigarren hitzaldia, astezkenean izango, irailaren 20an eta ā€˜Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean (1936-1945)’ izenburupean, Ione Zuloaga Aranzadiko historialariak eskainiko du. Gerra garaian eta gerra ostean emakumeek Gipuzkoan pairatu zuten errepresioaz mintzatuko da. Horretarako, Azpeitiko zenbait kasu ere azalduko ditu. Hitzaldi hori ere 19:00etan Basazabaleko areto nagusian izango da.

Asteari bukaera emateko, ostiral arratsaldean Eusko Gudarosteak Loiolan duen oroimen gunearen inguruko bisita gidatua egingo da, Javi Buces Aranzadiko historialariak gidatuta. Bertan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena ematea komeni da: horretarako memoria@aranzadi.eus helbidera idatzi beharko da. Bisita Loiolan hasiko da memoriaren etxola parean, 19:00etan.
Memoriaren zabalpenerako beharra azpimarratu nahi izan du aste honen bueltan Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak: ā€œ2014tik, urte asko daramatzagu Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean. Memoria historikoaren baitan ikertzea, eta egia jakitea garrantzitsuak dira, baina gertatutakoremn dibulgazioa ere ezinbestekoa daā€. Helburu horrekin antolatu dute astea, eta herritarrak bertan hartzera gonbidatu ditu.

Javi Buces Aranzadiko kideak, Azpeitian egiten ari direnaren garrantzia aipatu du: ā€œAzpeitian 1936tik gaur arteko giza eskubide guztien ikerketak egin dira eta zabalpenerako liburuak argitaratzeaz gain, horrelako ekimenek ere herritarren artean interesa pizten duteā€, adierazi du. Berak gidatuko duen bisitan, udaberrian abian jarri zen Eusko Gudarostearen inguruko proiektu museografikoaren inguruko azalpenak emango ditu eta Loiolak Gudarostearen sorreran izan zuen garrantzia ere izango du hizketagai.

Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika: liburu bat baino gehiago

Posted on

86.ak ekarri du oroimena eta erreparaziorako (beste) keinu kolektibo bat Munitibarrera. Aurtengo apirilaren 23an.Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika liburua aurkeztu genuen, non argitarapen honek, egun hartan Munitibarren aurka egindako erasoa biltzen duen kronika idatzia jasotzen du.

Azken sei urteetan ondutako alea da kaleratutako hau, izan ere, hamarkada bat inguru igaro da Munitibarrko testigantzak jasotzen hasi gineetik, eta 80. urteurrenaren karira emandako hitzaldiaren ostean, liburua argitaratzeko osagaiak aukeratu eta osagaiz osagai, hitzez hitz, orriz orri sortzen, uztartzen eta josten jardun dugu.

Liburu hau, ez da ale bakan bat. Munitibarren bai Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, zein Munitibarko udalarekin elkarlanean beste batzuetan, memoria historikoa lantzeko bide luze eta bidezidor ugari lotzen dituen ibilbidea landu dugu. Ezin ahaztu, Bengolean (Munitibarko udala, Ahaztuen Oroimena 1936 eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean) egindako «Barakaldoko Milizianoaren» hobiko prospekzio lanak, edo eta gisa berean Susaeta baserritik gertu, gorpu baten bila burututako prospezkioa. Biek esperotako emaitzik eman ez arren, gorpuzkinik lokalizatu ez arren, uste dugu ekarpen interesgarria egin ziotela Munitibarri eta memoria historikoari, egia azaleratzeaz gain, herritarren parte hartzea, transmisioa eta gune hoiek, memoria leku izatera eraldatu baitira gaur egun.

Egindako ikerketak, egindako lanek, jasotako testigantzek, gertatuari hitzak, bizipenak jartzeaz gain, errelato kolektibo bat osatzen lagundu diote Munitibarri, eta bide horretan, memoria osoari ekarpen bizia egin diote. Munitibarko Udalarekin batera, 19367-04-26ko aire erasoan kaltetutako guneak, hildakoak hobiratutako hobi komunak zein bonbardaketaren ondoren bonba zuloak zeuden lekuak kokatu, eta memoria bidea sortu eta bisitagai geratu da herrian. Bost gune nagusi biltzen ditu gainera: Abadetxeko ortua (hobi komun bihurtua), Andutza Behekoa (Isabel Elorza Etxaniz hil zen lekua), Zubialde (bertako ortuan izandako hobiraketaren gogoangarri), Bengolea (Barakaldoko milizianoaren hobia) eta Motaune (han hil zen Justa eta Maria desagertua). Hau guztia biltzen duen mapa ikusgai duzue gure werbgunean.

Izan zirelako gara, eta izango gara. Erreparazioak errekonozimendua eta egia dakartza batera, justiziaren egarriaz, hunkitutako malkoek busti dituzte eztarriak hamarkadetan. Muntibarko udalak, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, herritarrekin batera, omenaldia egin zieten faxismoak eragindako biktima eta kaltetuei. Gertatua ez baitzen gertatu behar, eta ez baita inon gertatu behar. 85.urturrenetan, 2022ko ekitaldian, babes zabala erakutsi zuten bertakoek, gertaera haiek arbuiatu eta errefusatzearekin batera.

Baina testigantzak izan dira urrea, lorea. Garbi ikusi ahal izan dugu hau. Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika liburua aurkeztu genuen 2023ko apirilaren 23an, gertaera haien 86.urteurren atarian. Bertan izan ziren Munitibarko udaleko ordezkariak, Aire-eraso hartako hildako eta zauritutako Munitibar zein kanpoko herritarren senideak (Isabel Elorzarenak, Edurne Ostolazarenak, Joseba-Felix Tobar Arbulurenak, Zuberogoitia…) eta 1936ko gerrak hil edo desagertuen beste senide batzuk, liburu hau osatzeko ezinbesteko izan diren testigantzen senideak…

Izan ere, 1937-04-26ko aire eraso hartan, munitibartarrez gain, bertan ziren gudari eta milizianoez gain, Munitibarren babes hartutako zibilak, errefuxiatuak ere hil eta zauritu ziren. Hamarnaka hildako eta zauritutako, noraezak hartutako goiz basati hartan.

Elkarlanean sortutako lana da liburu hau. Ekarpen kolektiboa eta modu horretan aurkeztu genuen. Transkripzioak egiteko ardura hartu zuten taldeetako kideek hainbat pasarte irakurri zituzten ekitaldian, non liburua nola antolatu eta osatu den azaldu geneuen. Nola ez, ekitaldian, haien lekua izan zuten, liburaren balio garrantzitsuenetakoak diren testigantzak. Lotura honetan aurki dezakezuen bideoak jasotzen du haiei eskainitako omenalditxoa.

Elkarlan hau hedagarri izan da, oraingoan ere, memoria bakarra dugun baina herri ezberdinetako kidee direnekin. Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kideak gurekin izan ziren, eta baita aurten gonbidatu bereziak ere: Antzeko gertaerak eta bizipenak izan zituzten Lleidako La Baula Ateneuko kideak. Hiru herri memoria bat.

Bide honetan, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Bide, ale, ekarpen hau egiten lagundu duten guztiei, parte hartu duen orori, laguntza, keinu, babes edo eta kritika. Bidea zoragarria da elkarrekin egin ezkero. Haiek eman ziguten, haiek zuten baliotsuena: bizipenak, historia. Orain gure memoria da, eta izango da.

OIHARTZUNA KOMUIKABIDEETAN

Saturraran 1938-1944. Emakumeen kartzela

Posted on Actualizado enn

1938ko urtarrileak ekarri zituzten lehenengo presoak Saturraranera. Etxeak oso egoera txarrean zeuden, kristalak apurtuta, ormak zikinduta, altzaririk gabe, azkena gelditu zirenak Ondarroako Falangera eraman zituzten eta.
Egoera horretan zeuden etxeetara iritsi ziren lehenengo presoak.
Kartzelara iritsi orduko aldean zekarten guztia kendu eta koarentenan sartzen zituzten banaka gelara. Hori presoak nola portatzen ziren ikusteko izaten zen. Hasieran hilabeteko kuarentena betetzen zuten, apiriletik aurrera iritsi ziren emakumeak ordubete egiten zuten gelan bakarrik eta gero besteekin batera gelara eramaten zituzten. Ez zegoen hilabeteko koarentena egiteko guztientzako lekurik.
Gelan, 45zm zeukan preso bakoitzak, hormaren kontra lurrean eserita ematen zuten eguna. Ezin zuten elkarrekin hitz egin, ezta keinurik egin ere. Moja zaindaria mirilatik begira egoten zen eta norbait hizketan harrapatzen bazuen zigotu egiten zuten. Goizeko zazpietan jaikitzen ziren eta formatuta egon behar izaten zuten mojak atea irekitzen zuenerako. Gosaritan txokolate ontza bat, (ā€œhondarra ematen zuenā€ Karmina Merodio ) edo bi piku lehor ematen zieten jateko eta horrekin eguerdira arte. Eguerdian bazkaltzera txandaka jaisten ziren jangelara gela batekoak bestekoekin harremanik ez izateko. Arratsalde osoa berriz ere gelan eserita eta iluntzeko 7etan afaria eta isiltasuna hurrengo goizera arte.
Asturiarrak oso emakume gaiztoak zirela esaten zuten mojek eta ez zieten presoei eurengana hurreratzen ere uzten, jan egingo zituztela pentsatzen omen zuten. (ā€œpero como podian ser tan ignorantesā€ Karmina Merodio).
Barruko zaintza 25 mojak egiten zuten. Kanpoko zaintza soldaduek egiten zuten. Villa Osa eta Ketetxe ingurutik zaintzen zuten kartzela.
Nola lortzen zuten hain moja gutxik hainbeste emakume ordenean edukitzea? Disziplina, gosea eta zigorrarekin.
Saturrarango kartzelako ate haundian hau jartzen omen zuen:
ā€œHuye al delito, compadece al delincuente, seriedad de un banco, caridad de un convento y disziplina de un cuartelā€
Emakume presoek ahobatez esaten dute baldintza guztietatik betetzen zen bakarra disziplina zela. Edozein txikikeriagatik zigortzen zituztela, gutunik gabe, bisitarik gabe edo zigor gelara bidalita. Zigor gelak errekaren parean zeuden, lur azpian eta itsasoko marea igotzen zenean, ura sartzen zen gelara. Zigor gelak erabiltzen zituzten hildakoak edukitzeko ere. Sagrario Merodio: ā€œMe castigaron y me llevaron a la celda que estaba debajo de la tierra, al lado del rio. Me metieron donde estaban las cajas de los muertos. Yo no se cuanto tiempo estuve alli, porque se olvidaron de mi. EmpecĆ© a aporrear la puerta y por alli pasaban Don Jose Maria el cura y una monja. Don Jose Maria le preguntó quien estaba alli, y entonces me abrieron la puerta… Mis compaƱeras me dijeron que parecia que estaba loca cuando me llevaron a la celda. PasĆ© mucho miedo, mucho miedoā€.
Josefa Garcia Segret maestra galiziarrak bere laguna Dolores Valdes zigortu zutenekoa kontatzen du bere liburuan (Abajo las dictaduras)ā€Testigo experimental fue mi amiga Dolores Valdes, que navegó milagrosamente durante mas de media hora que ya le llegaba al estómago, estando encerrada en un calabozo del sótanoā€¦ā€
Emakume presoak bereziki gogoratzen dute zuzendari izan zen moja Maria Aranzazu Velez de Mendizabal ā€œSor Venenoā€ deitzen zioten eta beren esanetan jantzi zuriak baina bihotza beltza zeukan.

Gosea.
Janaria gutxi eta txarra ematen ziotela esaten dute emakumeek. Denek aipatzen dituzte lentejak azal hutsak eta zomorroz betetakoak izaten zirela diote. ā€œDesde que salĆ­ de la cĆ”rcel no he podido comer mĆ”s lentejas. No me entranā€ Karmina Merodio.
ā€œTeniamos tanta hambre, tanta hambre que cuanco Ć­bamos a la cocina a pelar patatas, las que estaban pasadas nos las comĆ­amos. Crudas, si, crudas. Las que estaban pasadas, sabĆ­an mejorā€ Asunción Rodriguez del Pulgar
Umeak ere jateko bila ibiltzen ziren euren amei emateko. Teresa Martinek esaten du azaren erdiko gogorra ematen ziola bere amari jateko.
Emakumeentzat kartzela sartzen zen janaria eta umeena mojek estraperloan saltzen zuten.
ā€œSacaban sacos de comida por Galdona y luego no habia nada para nosotras. Solo nos daban agua y algun trozo de patata. Al principio no Ć­bamos a por pa comida pero luego si caĆ­a un trozo de pata al suelo Ć­bamos a por ellaā€ Asunción Rodriguez del Pulgar
1940an goseak eta tifusak eraginda 52 pertsona hil ziren Saturraranen 15 emakume eta 37 ume.

Umeak.
Francok bere errejimenaren ekintzak zuritzeko bazituen lagunak horietako bat Antonio Vallejo Najera psikiatra.
Bere esanetan ā€œetsai politikoaren gaitasun psikologikoa garailearena baino makalagoa da eta gainera gaiztoa eta arriskutsua daā€(…)ā€œetsai politikoa gaiztoa denez kartzelan sartu behar da, desegin egin behar da, arrazaren mesederakoā€
Aitzakia ona preso zeuden amei euren umeak kendu eta eskuindarren familietara eramateko edo umezurtztegira.
1940an atera zuten legea amak umeari bularra emateko eskubidea aitortzeko, baina bere tranpa ere bazuen lege horrek, izan ere, umeak 3 urte betetzen zituenean amarengandik aldendu egin behar zen umea. Orduan taldeka antolatu eta trenean sartuta bidaltzen zituzten. Mari Campos eta Teresa Martinek horrelako bidaia egin zuten Madrilera, baina, zorionez familiakoak atera ziren trenera eta eurak jaso zituzten. Beste asko familiarik gabe eta zeinek jasorik gabe gelditzen ziren eta horiek ospiziora edo militar zein eskuindarren familietan banatzen zituzten. Concepcion Vazquezen umea ere tren horietako batean bidali zuten baina inork ez zuen jaso estazioan. Kartzelatik libre gelditu zenean hasi zen bere umearen bila eta Valentzian aurkitu zuen militar baten etxean.
Mutrikun, amabitxiek jaso zituzten euren besoetako umeak amek kartzelatik irten arte. Bene Olazabalek jaso zuen Paquita Izco bere etxean amak kartzelatik irten arte, gero Kartagenara itzuli ziren.
Kartzelan zeuden umeen izenik ez da agertzen inon. Izenik gabe, preso anonimoak bihurtu dira. Xabier Basterretxeak Errejistro zibila eta Parrokiako liburuak aztertuta lortu du 109 umeri izen-abizenak jartzea. Saturraranen jaiotakoak, Mutrikun bataiatutakoak edo Mutrikun enterratutakoak dira.

Emakume presoek gogoan dute Ondarroa eta Mutrikuko familiek emandako laguntza bai janaria emanda, bai umeak jasota eta batez ere euren familia hain urruti zutenean, hurbiletik euren bisitekin babesa ematen zietelako.
Saturraranen 1938 eta 1944 bitartean 4.000 emakume preso pasa ziren, ehundaka ume anonimo eta horietatik 177 hil egin ziren.
Saturraranen preso egondako emakume eta umeei gure omena lerro hauetatik.

Senideek burkideekin ehortzi dute Jose Martin Arrieta Ikaran gudaria

Posted on Actualizado enn

Duintasunaren kolunbarioan, Elgoibarren ehortzi dituzte senideek Jose Martin Arrieta Ikaran gudari gaztearen gorpuzkinak. Xemeingo Inuspe baserrian jaio zen eta oso gazte zela, 1937ko maiatzean hil zen EAE-ANVko kide zela Solluben izandako borrokaldien ondorioz. BegoƱako hilerrian hobiratu zuten eta Aranzadi zientzia elkartearen gidaritzapean aurrera eramandako lanen barruan deshobiratu eta identifikatzea lortu zen. Aurten, otsailaren 11an gorpuzkinak senideek jaso zituzten eta orain, bere burkideen ondoan hobiratu dute. Azken agurra eta omenaldia eman diogu senideekin bat eginez.

Susaeta baserriko prospekzioa

Posted on Actualizado enn

Munitibarko Susaeta baserritik metro batzuk beherako kokatuko litzateke hobia, Munitibarreranzko norantzan, ezkerraldean. Hobiraketa hau non kokatzen den lekukoek zehaztasunez adierazizuten, errepide zaharraren estoldaren inguruan zehaztuz, hain zuzen. Ahaztuen Oroimena1936 elkarteak Aranzadi zientzia elkarteari hobi honen berri eman zion Munitibarko bestehobiekin batera, 2017ko ekainean.

Zenigaonaindia Martitegi, Pastora: Ā«Ta usaine? Hildde edonun personak, nik esanda, ta jaungoikun egixe da e, ni etorri nintzen baten, baten eta beti etorten nintzen neu Errota, Errota bainahona gora e, Kurtzelure, Sustako etxie, residentzixe orduko Susta badakizu nun dauen, Bermiopartetik dau Susta deitzen dan etxie ta gero residentzixe, han egoten zin arbolak, baina itzelak…Zer dau hamen? Ene… ez naban ein besterik, ni gero atrebidi e, astu eruteko sasi batzuei ikutu makilliaz… gizona usteltzen… mutil edo gizonezko bat. Nik pentsau dot niri inork ez doztela sinestuko,baina beittu336]. Alkondara azul bat euki eban… Baina nik be atzerakadi, bizerra bastante euki ebane. Hilebete aurretik izen zan bonbardeue, ha han geldittu zan, ez pentsau… izen zanik gero, ta niatrebidu nintzen e, han egon zan sasitzan, batan batek botako eban nunundik.Gero neu etxa etorri hamen, jun nintzenin hona, Askoa deitzen jakon, Errotako gizona Markos izena,ā€œegon trankilā€ esan eusten, ā€œarreglauko daā€. Nik ez dakit ze ein eben, arreglau eben. Hori neuk ikusixeta gero, sasitzan, izengo dala pentzetan dot. Ha egon zan, txaboli oin dauen leku baino zozer-zozerigul gorau, sasixen artin, usaine itzela, ta nik beti makilli ibiltten naban eskun, ta a! Gizona jak hemen,Munttuarra natorrela ezkerreko partin, kamiƱopin e, kamiƱu ta gero kamiƱopin hantxe egon zangizontxu, ta neuk ikusi neutzezan ba, sasitzan egon zan, baina buru ikusi neutzen… Markos zeuken izena ta ā€œburu bistan euki deu, Markosā€. ā€œBuru ikusi eutzezu? Zu zer za?ā€ esan eusten, ā€œba han ikusi dot etaā€¦ā€ Ordun Markosek esan eutzun e, eurek enterrau eben hori mutilloi, nik ikusi neban mutilleā€.


Basterretxea Zuberogoitia, Jazinto
:ā€œSustan [Susaetan], hortxe da bat kantaillan, ion zein alderdittik, hoixe ezin neike esan baina kantaillan dau… Badakik, ezta? Kaminoko ure juten dana, hantxe alderdi batin edo bestin, hantxe egoten zan kurutzetxue, han… Atxurren ein biher da atatekoĀ».


Abaitua Bilbao, Rufina: Ā«Bueno… ba… Munttuarrera jun ginenien [bonbardaketa ondoren]… ba… elizi be, bonbardeau eben. Munttuarren zortzi edo beatzi hil zittuen… Elizi be bonbardau eben, gainera. Ta Munttuarren egon zan intendentzixe… esaten eben kaballo ta guztixekin egon zan Munttubarren. Geratute egon zin… soldauek egon zien ta hantxe Munttuar baino onutzatxuau kamino ezkinan be, soldau bat hil eben…. hil eben… kamiƱo ezkinan be, soldau bat hantxe hil eben Munttuarren. Olabarrin. Olabarri… horixe etxe bat dauena… [Errezidentzia] … ba hantxe parin egon zan gizon bat… hantxe hil eben soldau bat. Hantxe bertanĀ».

Susaeta baserritik gertu eskuz egindako prospekzio lanak Aranzadi zientzia elkartearen gidaritzapean.


Testigantza hauez gain, Patxi Etxabe Bilbaoren lekukotasunari erreparatuz, Susaeta baserriaren inguruan, bazter batean, bonbardaketez babestuta zeuden hainbat miliziano ehiza hegazkinetatik metrailatu nahi izan zituzten. Eraso horretan hildako miliziano kopurua ez ezin izan dugu zehaztu, hala ere inguru horretan, sei izan zitezkelakoan gaude. Errepide barreneko estola, une horretako babesgune izan zitekeen pertsona haientzat eta metro inguruko altuera izan arren soilik egiturak, miliziano zein zibilek faxisten erasotik bizitza salbatuz,heriotzatik ihesbide izan zen segur aski, babes zulo gisa, bertan zeuden gehienentzat. Inguru horretan, Gernikarako bide azpian, lur eman zioten bertan hildako miliziano baten gorpuari,
azaleko lurperatze batean.

Susaeta baserria orduko, Munitibartik Gernikaranzko norabidean, lekukoek emandako testigantzen ondoriozko hobiraketa lokalizatu nahian, eskuzko lanarekin egin zuten prospekzioa. Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatuta, Ahaztuen Oroimena 1936 eta Munitibarko hainbat herritar bolondresen laguntzarekin, Jazinto Basterretxeak, Pastora Zenigaonaindiak eta Rufina Abaituak emandako deskribapena aintzat hartuz, gorpuzkinak aurkitzea zen zereginaren helburua.

Errepide barreneko estolda zen prospekziorako erreferentzia, hildakoa haren aldamenean hobiratu baitzuten. Prospekzio lanek aire erasoaren garaian zegoen estolda lokalizatzeko bidea eman zuten, baina ezin izan zen aire eraso hark eraginda bertan aurki zitekeen hildakoaren gorpuzkinik atzeman.
Patxi Etxaberen testigantzak estolda horren inguruan hainbat pertsonari egiten zion erreferentzia, eta baliteke, aire erasoaren unean, ihesean zihoan jende talde hark estolda zaharra babesleku gisa hartu izana. Metro inguruko altuera izan arren, eta sakonean zulo luze baina txikia, babesleku handi bihurtu zen estualdi hartan.
Estoldan babestu edo ez, aire erasoak eragindako hildako hura, estolda horren inguruan hobiratu zuten, eta egindako lur zundaketa eta azterketak ez zuen esperotako emaitzik eman.
Hobia izan zitekeena eta aldameneko zenbait metro aztertu baziren ere, ezinezkoa izan zen hildakoaren gorpuzkinak lokalizatzea.
Hala ere, estolda zaharra ondare izan asmoz azaleratu da. Izkutuan zegoen hura, azaleratzearekin batera, berak biltzen duen egia aurkitu balitz legez. Estolda honek berrezarri dezake lurpean gordetako memoria eta hobiratze leku hori, memoria leku bihurtu; faxistek erauzi nahi izan zituzten balio demokratikoen balio edo ikur gisa.

Memoria ibilbideak: Markina-Xemeinen

Posted on

1936ko gerrako lehen lerroa deiturikoak kilometro ugari osatu zituen kostaldetik barnealdera, udazkenetik hurrengo apirilera artean. Gure iguruko herrietan kokatutako fronteak, sektore ezberdinetan antolatu zen eta sektore edo zati hauetako zenbait gertakari bildu nahi izan ditugu, Memoria Ibilbide hauen baitan. Etxebarria, Berriatua eta Markina-Xemeingo udalen ekimenez, Gogorak (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) babestuta, hainbat informazio gune edo panel eta eduki digital aurkeztu ditugu egunotan. Etxebarriakoak eta Berriatukoekin batera, Markina-Xemeingoak ekarri nahi izan ditugu gune honetara; herrian bertatik bertara ikusgai izan arren, edozeinek eskura izan ditzan.

Lau informazio panelek osatzen dute Markina-Xemeingo Memoria ibilbidea:

  1. Arretxinagan: Akarregi-Egixarreko borrokaren inguruko informazioaz gain, Marcelo Usabiaga Jauregi, Rosa Luxemburgo batailoiko kidearen eta Jose Maria Otsoa de Txintxetru gudariaren bizipenen testigantzak eskaintzen dira besteak beste.
  2. Zelaian (Ermitaren aldamenean): Baldaburuko bunkerretan burututako indusketaren inguruko informazioa jasotzen du.
  3. Bizenta Mogel Parkea: Zapola inguruko bunkerraren inguruko zehaztapenekin batera (gune hau MX-2 Markina-Xemeingo bigarren guda lerroko memoria ibilbidean, kokatzen da) berau parte den bigarren guda lerroaren infografia jasotzen du; horrez gain, gerrak eragindako zenbait kalte eta informazio osagarri ere ikusgai dago.
  4. Baldaburuko Bunkerra: Panel panoramiko honek, Zapolatik Urkora arteko begirada jasotzen du eta ondorioz, mendebaldetik hegoaldera arteko arkuan kokatutako gerra posizioak identifikatu eta kokatzen gune lagungarria. Gainera, gune hau MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoriaĀ ibilbidean sartua dago non, azken eskuhartze honekin, ibilbidea seinalatzen duten hainbat geziz osatu dugun.

Argazki eta informazio gehigarria 1936ko gerraren mapan edo eta argazki biltegian.