Susaeta
Susaeta baserriko prospekzioa
Pastora Zenigaonaindia Martitegi Jazinto Basterretxea Zuberogoita Rufina Abaitua Bilbao
Munitibarko Susaeta baserritik metro batzuk beherako kokatuko litzateke hobia, Munitibarreranzko norantzan, ezkerraldean. Hobiraketa hau non kokatzen den lekukoek zehaztasunez adierazizuten, errepide zaharraren estoldaren inguruan zehaztuz, hain zuzen. Ahaztuen Oroimena1936 elkarteak Aranzadi zientzia elkarteari hobi honen berri eman zion Munitibarko bestehobiekin batera, 2017ko ekainean.
Zenigaonaindia Martitegi, Pastora: «Ta usaine? Hildde edonun personak, nik esanda, ta jaungoikun egixe da e, ni etorri nintzen baten, baten eta beti etorten nintzen neu Errota, Errota bainahona gora e, Kurtzelure, Sustako etxie, residentzixe orduko Susta badakizu nun dauen, Bermiopartetik dau Susta deitzen dan etxie ta gero residentzixe, han egoten zin arbolak, baina itzelak…Zer dau hamen? Ene… ez naban ein besterik, ni gero atrebidi e, astu eruteko sasi batzuei ikutu makilliaz… gizona usteltzen… mutil edo gizonezko bat. Nik pentsau dot niri inork ez doztela sinestuko,baina beittu336]. Alkondara azul bat euki eban… Baina nik be atzerakadi, bizerra bastante euki ebane. Hilebete aurretik izen zan bonbardeue, ha han geldittu zan, ez pentsau… izen zanik gero, ta niatrebidu nintzen e, han egon zan sasitzan, batan batek botako eban nunundik.Gero neu etxa etorri hamen, jun nintzenin hona, Askoa deitzen jakon, Errotako gizona Markos izena,“egon trankil” esan eusten, “arreglauko da”. Nik ez dakit ze ein eben, arreglau eben. Hori neuk ikusixeta gero, sasitzan, izengo dala pentzetan dot. Ha egon zan, txaboli oin dauen leku baino zozer-zozerigul gorau, sasixen artin, usaine itzela, ta nik beti makilli ibiltten naban eskun, ta a! Gizona jak hemen,Munttuarra natorrela ezkerreko partin, kamiñopin e, kamiñu ta gero kamiñopin hantxe egon zangizontxu, ta neuk ikusi neutzezan ba, sasitzan egon zan, baina buru ikusi neutzen… Markos zeuken izena ta “buru bistan euki deu, Markos”. “Buru ikusi eutzezu? Zu zer za?” esan eusten, “ba han ikusi dot eta…” Ordun Markosek esan eutzun e, eurek enterrau eben hori mutilloi, nik ikusi neban mutille”.
Basterretxea Zuberogoitia, Jazinto:“Sustan [Susaetan], hortxe da bat kantaillan, ion zein alderdittik, hoixe ezin neike esan baina kantaillan dau… Badakik, ezta? Kaminoko ure juten dana, hantxe alderdi batin edo bestin, hantxe egoten zan kurutzetxue, han… Atxurren ein biher da atateko».
Abaitua Bilbao, Rufina: «Bueno… ba… Munttuarrera jun ginenien [bonbardaketa ondoren]… ba… elizi be, bonbardeau eben. Munttuarren zortzi edo beatzi hil zittuen… Elizi be bonbardau eben, gainera. Ta Munttuarren egon zan intendentzixe… esaten eben kaballo ta guztixekin egon zan Munttubarren. Geratute egon zin… soldauek egon zien ta hantxe Munttuar baino onutzatxuau kamino ezkinan be, soldau bat hil eben…. hil eben… kamiño ezkinan be, soldau bat hantxe hil eben Munttuarren. Olabarrin. Olabarri… horixe etxe bat dauena… [Errezidentzia] … ba hantxe parin egon zan gizon bat… hantxe hil eben soldau bat. Hantxe bertan».

Testigantza hauez gain, Patxi Etxabe Bilbaoren lekukotasunari erreparatuz, Susaeta baserriaren inguruan, bazter batean, bonbardaketez babestuta zeuden hainbat miliziano ehiza hegazkinetatik metrailatu nahi izan zituzten. Eraso horretan hildako miliziano kopurua ez ezin izan dugu zehaztu, hala ere inguru horretan, sei izan zitezkelakoan gaude. Errepide barreneko estola, une horretako babesgune izan zitekeen pertsona haientzat eta metro inguruko altuera izan arren soilik egiturak, miliziano zein zibilek faxisten erasotik bizitza salbatuz,heriotzatik ihesbide izan zen segur aski, babes zulo gisa, bertan zeuden gehienentzat. Inguru horretan, Gernikarako bide azpian, lur eman zioten bertan hildako miliziano baten gorpuari,
azaleko lurperatze batean.
Susaeta baserria orduko, Munitibartik Gernikaranzko norabidean, lekukoek emandako testigantzen ondoriozko hobiraketa lokalizatu nahian, eskuzko lanarekin egin zuten prospekzioa. Aranzadi zientzia elkarteko kideek gidatuta, Ahaztuen Oroimena 1936 eta Munitibarko hainbat herritar bolondresen laguntzarekin, Jazinto Basterretxeak, Pastora Zenigaonaindiak eta Rufina Abaituak emandako deskribapena aintzat hartuz, gorpuzkinak aurkitzea zen zereginaren helburua.

Errepide barreneko estolda zen prospekziorako erreferentzia, hildakoa haren aldamenean hobiratu baitzuten. Prospekzio lanek aire erasoaren garaian zegoen estolda lokalizatzeko bidea eman zuten, baina ezin izan zen aire eraso hark eraginda bertan aurki zitekeen hildakoaren gorpuzkinik atzeman.
Patxi Etxaberen testigantzak estolda horren inguruan hainbat pertsonari egiten zion erreferentzia, eta baliteke, aire erasoaren unean, ihesean zihoan jende talde hark estolda zaharra babesleku gisa hartu izana. Metro inguruko altuera izan arren, eta sakonean zulo luze baina txikia, babesleku handi bihurtu zen estualdi hartan.
Estoldan babestu edo ez, aire erasoak eragindako hildako hura, estolda horren inguruan hobiratu zuten, eta egindako lur zundaketa eta azterketak ez zuen esperotako emaitzik eman.
Hobia izan zitekeena eta aldameneko zenbait metro aztertu baziren ere, ezinezkoa izan zen hildakoaren gorpuzkinak lokalizatzea.
Hala ere, estolda zaharra ondare izan asmoz azaleratu da. Izkutuan zegoen hura, azaleratzearekin batera, berak biltzen duen egia aurkitu balitz legez. Estolda honek berrezarri dezake lurpean gordetako memoria eta hobiratze leku hori, memoria leku bihurtu; faxistek erauzi nahi izan zituzten balio demokratikoen balio edo ikur gisa.












Esta entrada fue publicada en Munitibar, Orokorra y etiquetada como Munitibar, Susaeta.