Saturraran 1938-1944. Emakumeen kartzela
1938ko urtarrileak ekarri zituzten lehenengo presoak Saturraranera. Etxeak oso egoera txarrean zeuden, kristalak apurtuta, ormak zikinduta, altzaririk gabe, azkena gelditu zirenak Ondarroako Falangera eraman zituzten eta.
Egoera horretan zeuden etxeetara iritsi ziren lehenengo presoak.
Kartzelara iritsi orduko aldean zekarten guztia kendu eta koarentenan sartzen zituzten banaka gelara. Hori presoak nola portatzen ziren ikusteko izaten zen. Hasieran hilabeteko kuarentena betetzen zuten, apiriletik aurrera iritsi ziren emakumeak ordubete egiten zuten gelan bakarrik eta gero besteekin batera gelara eramaten zituzten. Ez zegoen hilabeteko koarentena egiteko guztientzako lekurik.
Gelan, 45zm zeukan preso bakoitzak, hormaren kontra lurrean eserita ematen zuten eguna. Ezin zuten elkarrekin hitz egin, ezta keinurik egin ere. Moja zaindaria mirilatik begira egoten zen eta norbait hizketan harrapatzen bazuen zigotu egiten zuten. Goizeko zazpietan jaikitzen ziren eta formatuta egon behar izaten zuten mojak atea irekitzen zuenerako. Gosaritan txokolate ontza bat, (“hondarra ematen zuen” Karmina Merodio ) edo bi piku lehor ematen zieten jateko eta horrekin eguerdira arte. Eguerdian bazkaltzera txandaka jaisten ziren jangelara gela batekoak bestekoekin harremanik ez izateko. Arratsalde osoa berriz ere gelan eserita eta iluntzeko 7etan afaria eta isiltasuna hurrengo goizera arte.
Asturiarrak oso emakume gaiztoak zirela esaten zuten mojek eta ez zieten presoei eurengana hurreratzen ere uzten, jan egingo zituztela pentsatzen omen zuten. (“pero como podian ser tan ignorantes” Karmina Merodio).
Barruko zaintza 25 mojak egiten zuten. Kanpoko zaintza soldaduek egiten zuten. Villa Osa eta Ketetxe ingurutik zaintzen zuten kartzela.
Nola lortzen zuten hain moja gutxik hainbeste emakume ordenean edukitzea? Disziplina, gosea eta zigorrarekin.
Saturrarango kartzelako ate haundian hau jartzen omen zuen:
“Huye al delito, compadece al delincuente, seriedad de un banco, caridad de un convento y disziplina de un cuartel”
Emakume presoek ahobatez esaten dute baldintza guztietatik betetzen zen bakarra disziplina zela. Edozein txikikeriagatik zigortzen zituztela, gutunik gabe, bisitarik gabe edo zigor gelara bidalita. Zigor gelak errekaren parean zeuden, lur azpian eta itsasoko marea igotzen zenean, ura sartzen zen gelara. Zigor gelak erabiltzen zituzten hildakoak edukitzeko ere. Sagrario Merodio: “Me castigaron y me llevaron a la celda que estaba debajo de la tierra, al lado del rio. Me metieron donde estaban las cajas de los muertos. Yo no se cuanto tiempo estuve alli, porque se olvidaron de mi. Empecé a aporrear la puerta y por alli pasaban Don Jose Maria el cura y una monja. Don Jose Maria le preguntó quien estaba alli, y entonces me abrieron la puerta… Mis compañeras me dijeron que parecia que estaba loca cuando me llevaron a la celda. Pasé mucho miedo, mucho miedo”.
Josefa Garcia Segret maestra galiziarrak bere laguna Dolores Valdes zigortu zutenekoa kontatzen du bere liburuan (Abajo las dictaduras)”Testigo experimental fue mi amiga Dolores Valdes, que navegó milagrosamente durante mas de media hora que ya le llegaba al estómago, estando encerrada en un calabozo del sótano…”
Emakume presoak bereziki gogoratzen dute zuzendari izan zen moja Maria Aranzazu Velez de Mendizabal “Sor Veneno” deitzen zioten eta beren esanetan jantzi zuriak baina bihotza beltza zeukan.
Gosea.
Janaria gutxi eta txarra ematen ziotela esaten dute emakumeek. Denek aipatzen dituzte lentejak azal hutsak eta zomorroz betetakoak izaten zirela diote. “Desde que salí de la cárcel no he podido comer más lentejas. No me entran” Karmina Merodio.
“Teniamos tanta hambre, tanta hambre que cuanco íbamos a la cocina a pelar patatas, las que estaban pasadas nos las comíamos. Crudas, si, crudas. Las que estaban pasadas, sabían mejor” Asunción Rodriguez del Pulgar
Umeak ere jateko bila ibiltzen ziren euren amei emateko. Teresa Martinek esaten du azaren erdiko gogorra ematen ziola bere amari jateko.
Emakumeentzat kartzela sartzen zen janaria eta umeena mojek estraperloan saltzen zuten.
“Sacaban sacos de comida por Galdona y luego no habia nada para nosotras. Solo nos daban agua y algun trozo de patata. Al principio no íbamos a por pa comida pero luego si caía un trozo de pata al suelo íbamos a por ella” Asunción Rodriguez del Pulgar
1940an goseak eta tifusak eraginda 52 pertsona hil ziren Saturraranen 15 emakume eta 37 ume.



Umeak.
Francok bere errejimenaren ekintzak zuritzeko bazituen lagunak horietako bat Antonio Vallejo Najera psikiatra.
Bere esanetan “etsai politikoaren gaitasun psikologikoa garailearena baino makalagoa da eta gainera gaiztoa eta arriskutsua da”(…)“etsai politikoa gaiztoa denez kartzelan sartu behar da, desegin egin behar da, arrazaren mesederako”
Aitzakia ona preso zeuden amei euren umeak kendu eta eskuindarren familietara eramateko edo umezurtztegira.
1940an atera zuten legea amak umeari bularra emateko eskubidea aitortzeko, baina bere tranpa ere bazuen lege horrek, izan ere, umeak 3 urte betetzen zituenean amarengandik aldendu egin behar zen umea. Orduan taldeka antolatu eta trenean sartuta bidaltzen zituzten. Mari Campos eta Teresa Martinek horrelako bidaia egin zuten Madrilera, baina, zorionez familiakoak atera ziren trenera eta eurak jaso zituzten. Beste asko familiarik gabe eta zeinek jasorik gabe gelditzen ziren eta horiek ospiziora edo militar zein eskuindarren familietan banatzen zituzten. Concepcion Vazquezen umea ere tren horietako batean bidali zuten baina inork ez zuen jaso estazioan. Kartzelatik libre gelditu zenean hasi zen bere umearen bila eta Valentzian aurkitu zuen militar baten etxean.
Mutrikun, amabitxiek jaso zituzten euren besoetako umeak amek kartzelatik irten arte. Bene Olazabalek jaso zuen Paquita Izco bere etxean amak kartzelatik irten arte, gero Kartagenara itzuli ziren.
Kartzelan zeuden umeen izenik ez da agertzen inon. Izenik gabe, preso anonimoak bihurtu dira. Xabier Basterretxeak Errejistro zibila eta Parrokiako liburuak aztertuta lortu du 109 umeri izen-abizenak jartzea. Saturraranen jaiotakoak, Mutrikun bataiatutakoak edo Mutrikun enterratutakoak dira.
Emakume presoek gogoan dute Ondarroa eta Mutrikuko familiek emandako laguntza bai janaria emanda, bai umeak jasota eta batez ere euren familia hain urruti zutenean, hurbiletik euren bisitekin babesa ematen zietelako.
Saturraranen 1938 eta 1944 bitartean 4.000 emakume preso pasa ziren, ehundaka ume anonimo eta horietatik 177 hil egin ziren.
Saturraranen preso egondako emakume eta umeei gure omena lerro hauetatik.





