Memoria ibilbideak: Markina-Xemeinen
1936ko gerrako lehen lerroa deiturikoak kilometro ugari osatu zituen kostaldetik barnealdera, udazkenetik hurrengo apirilera artean. Gure iguruko herrietan kokatutako fronteak, sektore ezberdinetan antolatu zen eta sektore edo zati hauetako zenbait gertakari bildu nahi izan ditugu, Memoria Ibilbide hauen baitan. Etxebarria, Berriatua eta Markina-Xemeingo udalen ekimenez, Gogorak (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua) babestuta, hainbat informazio gune edo panel eta eduki digital aurkeztu ditugu egunotan. Etxebarriakoak eta Berriatukoekin batera, Markina-Xemeingoak ekarri nahi izan ditugu gune honetara; herrian bertatik bertara ikusgai izan arren, edozeinek eskura izan ditzan.
Lau informazio panelek osatzen dute Markina-Xemeingo Memoria ibilbidea:
- Arretxinagan: Akarregi-Egixarreko borrokaren inguruko informazioaz gain, Marcelo Usabiaga Jauregi, Rosa Luxemburgo batailoiko kidearen eta Jose Maria Otsoa de Txintxetru gudariaren bizipenen testigantzak eskaintzen dira besteak beste.
- Zelaian (Ermitaren aldamenean): Baldaburuko bunkerretan burututako indusketaren inguruko informazioa jasotzen du.
- Bizenta Mogel Parkea: Zapola inguruko bunkerraren inguruko zehaztapenekin batera (gune hau MX-2 Markina-Xemeingo bigarren guda lerroko memoria ibilbidean, kokatzen da) berau parte den bigarren guda lerroaren infografia jasotzen du; horrez gain, gerrak eragindako zenbait kalte eta informazio osagarri ere ikusgai dago.
- Baldaburuko Bunkerra: Panel panoramiko honek, Zapolatik Urkora arteko begirada jasotzen du eta ondorioz, mendebaldetik hegoaldera arteko arkuan kokatutako gerra posizioak identifikatu eta kokatzen gune lagungarria. Gainera, gune hau MX-3 Iturreta. Baldaburuko bigarren guda lerroko memoria ibilbidean sartua dago non, azken eskuhartze honekin, ibilbidea seinalatzen duten hainbat geziz osatu dugun.
Argazki eta informazio gehigarria 1936ko gerraren mapan edo eta argazki biltegian.