Memoria ibilibideak osatzen ari gara

Posted on

Memoria Ibilbideak osatu ditugu «Markinaldeko Frontea» deituriko sektorean. Lehen lerroko gerra frontea osatzen zuen zatietako bateko gertaerak testuinguratu eta ondorengoratze transmisioan bultzatu asmoz informazio panelak osatu ditugu Berriatuko Udala, Etxebarria Udala eta Markina-Xemeingo udalarekin batera. Memoria ibilbide hauek, gertaera, leku eta informazio orokorra jasotzen duten laginak dira, herrietako gune ezberdinetan kokatuak, herri bakoitzari egokituak. Hona hemen Etxebarrin jarri direnak (aurrerago Berriatu eta Markina-Xemeingoak aurkeztuko ditugu):

1. Bidegorriko ur jolas eta skategunearen inguruan, besteak beste, herrigunetik guda lerroa bere baitan hartzen zuten muinoak identifikatzeko informazio panel panoramikoa

2. Txominen aurrean: Zelaietburuko deshobiraketak, testigantzak eta gure inguruko 1936ko gerraren gertaeren kokapen orokorra

3. Intxarubitxe [Intxaurbieta]: Zulueta baserria eta Akarregi bitarteko laugunea: 1936ko urrriaren 21eko borrokaldiaren kontaketa. Errepublikazaleek, Akarregi ingurutik, Egixarreko zelaietaraino egindako erasoaldia.

4. Belarroko ametrailadore kabia: Bigarren lerroa osatzen duten defentsa gunetako bat da eta gaur egun oraindik osorik dago bertako zelaian.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.