Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika: liburu bat baino gehiago

Posted on

86.ak ekarri du oroimena eta erreparaziorako (beste) keinu kolektibo bat Munitibarrera. Aurtengo apirilaren 23an.Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika liburua aurkeztu genuen, non argitarapen honek, egun hartan Munitibarren aurka egindako erasoa biltzen duen kronika idatzia jasotzen du.

Azken sei urteetan ondutako alea da kaleratutako hau, izan ere, hamarkada bat inguru igaro da Munitibarrko testigantzak jasotzen hasi gineetik, eta 80. urteurrenaren karira emandako hitzaldiaren ostean, liburua argitaratzeko osagaiak aukeratu eta osagaiz osagai, hitzez hitz, orriz orri sortzen, uztartzen eta josten jardun dugu.

Liburu hau, ez da ale bakan bat. Munitibarren bai Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, zein Munitibarko udalarekin elkarlanean beste batzuetan, memoria historikoa lantzeko bide luze eta bidezidor ugari lotzen dituen ibilbidea landu dugu. Ezin ahaztu, Bengolean (Munitibarko udala, Ahaztuen Oroimena 1936 eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean) egindako «Barakaldoko Milizianoaren» hobiko prospekzio lanak, edo eta gisa berean Susaeta baserritik gertu, gorpu baten bila burututako prospezkioa. Biek esperotako emaitzik eman ez arren, gorpuzkinik lokalizatu ez arren, uste dugu ekarpen interesgarria egin ziotela Munitibarri eta memoria historikoari, egia azaleratzeaz gain, herritarren parte hartzea, transmisioa eta gune hoiek, memoria leku izatera eraldatu baitira gaur egun.

Egindako ikerketak, egindako lanek, jasotako testigantzek, gertatuari hitzak, bizipenak jartzeaz gain, errelato kolektibo bat osatzen lagundu diote Munitibarri, eta bide horretan, memoria osoari ekarpen bizia egin diote. Munitibarko Udalarekin batera, 19367-04-26ko aire erasoan kaltetutako guneak, hildakoak hobiratutako hobi komunak zein bonbardaketaren ondoren bonba zuloak zeuden lekuak kokatu, eta memoria bidea sortu eta bisitagai geratu da herrian. Bost gune nagusi biltzen ditu gainera: Abadetxeko ortua (hobi komun bihurtua), Andutza Behekoa (Isabel Elorza Etxaniz hil zen lekua), Zubialde (bertako ortuan izandako hobiraketaren gogoangarri), Bengolea (Barakaldoko milizianoaren hobia) eta Motaune (han hil zen Justa eta Maria desagertua). Hau guztia biltzen duen mapa ikusgai duzue gure werbgunean.

Izan zirelako gara, eta izango gara. Erreparazioak errekonozimendua eta egia dakartza batera, justiziaren egarriaz, hunkitutako malkoek busti dituzte eztarriak hamarkadetan. Muntibarko udalak, Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak, herritarrekin batera, omenaldia egin zieten faxismoak eragindako biktima eta kaltetuei. Gertatua ez baitzen gertatu behar, eta ez baita inon gertatu behar. 85.urturrenetan, 2022ko ekitaldian, babes zabala erakutsi zuten bertakoek, gertaera haiek arbuiatu eta errefusatzearekin batera.

Baina testigantzak izan dira urrea, lorea. Garbi ikusi ahal izan dugu hau. Munitibar 1937/04/26 aire-eraso baten kronika liburua aurkeztu genuen 2023ko apirilaren 23an, gertaera haien 86.urteurren atarian. Bertan izan ziren Munitibarko udaleko ordezkariak, Aire-eraso hartako hildako eta zauritutako Munitibar zein kanpoko herritarren senideak (Isabel Elorzarenak, Edurne Ostolazarenak, Joseba-Felix Tobar Arbulurenak, Zuberogoitia…) eta 1936ko gerrak hil edo desagertuen beste senide batzuk, liburu hau osatzeko ezinbesteko izan diren testigantzen senideak…

Izan ere, 1937-04-26ko aire eraso hartan, munitibartarrez gain, bertan ziren gudari eta milizianoez gain, Munitibarren babes hartutako zibilak, errefuxiatuak ere hil eta zauritu ziren. Hamarnaka hildako eta zauritutako, noraezak hartutako goiz basati hartan.

Elkarlanean sortutako lana da liburu hau. Ekarpen kolektiboa eta modu horretan aurkeztu genuen. Transkripzioak egiteko ardura hartu zuten taldeetako kideek hainbat pasarte irakurri zituzten ekitaldian, non liburua nola antolatu eta osatu den azaldu geneuen. Nola ez, ekitaldian, haien lekua izan zuten, liburaren balio garrantzitsuenetakoak diren testigantzak. Lotura honetan aurki dezakezuen bideoak jasotzen du haiei eskainitako omenalditxoa.

Elkarlan hau hedagarri izan da, oraingoan ere, memoria bakarra dugun baina herri ezberdinetako kidee direnekin. Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kideak gurekin izan ziren, eta baita aurten gonbidatu bereziak ere: Antzeko gertaerak eta bizipenak izan zituzten Lleidako La Baula Ateneuko kideak. Hiru herri memoria bat.

Bide honetan, eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen. Bide, ale, ekarpen hau egiten lagundu duten guztiei, parte hartu duen orori, laguntza, keinu, babes edo eta kritika. Bidea zoragarria da elkarrekin egin ezkero. Haiek eman ziguten, haiek zuten baliotsuena: bizipenak, historia. Orain gure memoria da, eta izango da.

OIHARTZUNA KOMUIKABIDEETAN

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.