Markina
Ekitaldi ezberdinak Markina-Xemeien
1936ko gerra garaian Markina eta Xemein herrietan udal kudeaketan lanean jardun zutenak omentzeko Aitortza eta Omenaldirako Lan Taldea, estreinekoz elkatu zen otsailean. Ostiral honetan (ekainak 9), agerraldia egingo dugu Uhagonen, 20:00an; Bertan, 1936ko gerra garaian agintaritza zibilean eta udal kudeaketan aritzeagatik hil, kartzeleratu edo errepresioa pairatu zutenein eta haien senideei 2017ko irailaren 9an egingo zaien aitortza-omenaldi ekitaldia eta Markina-Xemeingo udalaren adierazpen instituzionalaren berri emango dugu.
Honen ondoren, «Trabajadoriak, frankismoaren esklabuak Oarsoaldean» dokumental laburra eskainiko da. Gerra-errepresioa eta mendekua pairatu zutenen inguruko dokumentala. Horrez gain, ekainaren 17 eta 18an, Markina-Xemeingo herrigunean gerraren pasarte eta eraginen berri agertzeko antolatu ditugun «Bisita gidatuen» berri emango dugu.
Azkenik, Markina-Xemeingo denda eta tabernetan, irailean zehar izango den 1936ko gerrarekin erlazionatutako argazki erakusketaren aurkezpena egingo da.
Jose Andres Azpiri, azken gudariaren lekukotza
Jose Andres Azpiri, 1911an jaio zen, gerra zibileko Markinako azken gudaria hil da. Urteak joan eta urteak etorri, bere memoriak bizirik gorde izan ditu eta horregatik bere testigantza jasotzearakoan, ondorengo belaunaldiei transmititu ahal izango zaie Jose Andresek eta berak bezala askatasuna eta faxisten aurka borondatez aritzeko erabakia eta bizitakoa. Hemendik gure esker hona, eta bere borrokaren goraipamena.
Gerra hasi zenean, Torretxu baserrian (Plazakolan), etxean zegoen eta 1936ko urriaren 4an, milizianoek faxistei bidea ixteko asmoarekin Plazakolako zubia lehertu zutenean, bertatik ikusi ahal izan zuen gertaera hura. Milizianoen aginduz, Jose Andres laguntzaile hartuta, baserritarrei nola babestu behar zuten azalpenak ematera bidali zuten (lehioak zabalik mantentzeko, denak Labetxe ostera bildu..) orduan Torretxu bezala inguruko etxeetakoak atera eta babesean zirela lehertu zuten zubia.
Gerra lerroa hurbiltzen ari zela, Plazakolako zentrale elektrikoan zegoen lanean bere aitarekin. Bere esanetan, kol$pistak lehen unean ez ziren Plazakolaraino jeitsi.
Lehen mugimenduak hasi berri, 1936ko urriaren 14an, etxean zuten bizikleta hartu, erreka ahal zuen moduan igoaro eta Milloin zehar Lekeitiora joan zen, borondatez, bere burua gudari, frenterako eskainiz.
Lekeition Boga-Boga konpainian sartu zen, hemendik sortu zen gerora Eusko Gudarosteko Itxasalde deituriko batailoi abertzalea. Bilbora bideratu zituzten orduan eta bertan armak eta gudarientzako arropa zein tresnak hartuta Markinara itzuli ziren; Mertzedetako komentuan gaua egin eta Akarregiko lerrora abiatu ziren 1936ko urriaren 21eko borroka gogor eta ezagunean parte hartzera.
Gerora, behin Itxasalde batailoia sortuta, Asterrika eta Kalamendi inguruan borrokatu zuen baina azaroaren bukaeran Araba aldera egindako ofentsiba nagusian partea hartzera bideratu zituzten.
Orduñako inguruan borrokan jardun zuen, eta bere testigantza jasotzerako unean, hango borrokaldiak oso gogorrak izan zirela aitortu zuen.
Frente eta lerro ezberdinetan kolpisten kontra borrokan jardun ondoren, “Enlaces y Comunicaciones” deituriko sailerako aukeratu zuten, elektrizitate arloan zituen ezagutza teknikoakgatik. Lau komunikazio motatan trebatu zen: irratia, morse, argiak eta banderak.
Artxanda eta Santo Domingoko borroketan parte hartu ondoren, faxistak Bilbo okupatu zutenean eskuindarrak kartzelatik ateratzeko operazioen ostean San Antongo zubiaren leherketan ere bertan egon zen.
Bilbon jardun zuen, ordena publikorako lanak eta babes lanak egiten, baina behin lan hauek eginda, beste gudari askorekin batera Eusko Jaurlaritzaren egoitza zen Carlton hotelaren aurrean entregatu zen. Kolpisten agintari militar baten diskurtsoa entzun behar izan zuten orduan.
Kartzelaratu egin zituzten, eta kartzelan denbora egin ondoren gero “Trabajadores” deituriko, behartutako lan bataoiletara eraman zuten faxistek. Han aritu behar izan zuen 1939ko bukaerara arte.
II.errepublika gogoan
1931ko apirilaren 14an ezarri zenetik sortutako ilusioa eta II.errepublikak gizarteari egindako ekarpena gogoan izan da gaur hainbat herritan. Eibarren, Sartagudan Oroimenaren parkean, Gasteizen…
Markina-Xemeingo udalean ere, 82.urteurrena oroituz bandera errepublikarra eta ikurrina jarri dituzte gaur.
II.errenpublika, politikoki garai nahasietan aldarrikatu zen, aldaketa sozial eta ekarpen horiek gure inguruan ere harrera ona izan zuten, auzoetako eskolak ezarri ziren eta udaletan errepublikarrek ordezkaritza nabarmena izan zuten.
Ondorengo urteetan baina, Franko buru zutela, kolpistek herriaren borondateak aukeratutako errepublika eta ikurrinaren aurka hasitako gerrak gogor zigortu zituen errepublika eta abertzaletasunaren hautua egin zituzten herritarrak.
- ← Anterior
- 1
- 2
- 3
- 4
- …
- 6
- Siguiente →
Gaur 1936/10/21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri dugu Egixarren.
Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna.
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan, 


Esan daiteke, kasualitatez iritsi zela Markinara Sabina. Kasualitatez edo halabearrez. Izan ere, Pilar Barrutia Markinarra Astigarragan neskame zelako, haren erreferentzia medio iritsi ziren Markinara faxisten erasotik ihesi.

Halabaina, eskaera zabala egin nahi dizuegu, gurekin batera, zuen ekarpentxoa beharrezkoa dugu. Gerra Zibilaren zein Frankismo garaiko datuak, argazkiak, kontakizunak, gertaerak bildu, osatu eta gure herriaren ondare historikoa osatzen laguntzeko eskaria luzatzen dizuegu.