Adopzio irregular eta haur lapurtuak Markinan eta Etxebarrin
Irakurri gaia jorratzen duen dokumentua hemen.
Duela urte batzuk , gai honen inguruko albisteak argitaratu arren, gaur egun indar eta zabalera handia hartu du. Haur lapurtuak eta/edo adopzio irregularren kasuak ehundaka konta daitezke Euskal Herrian.
Gerra zibila eta gero, gerra garaian zehar egin bezela, inpunitate eta inungo traba gabe jardun zuen frankismoak haurren trafiko zein haurren eta pertsonen eskubideak zanpatzen. Izan ere, gerra ondoren, ideologia bakarraren inposaketa eta gainontzekoen ezabaketa gauzatzen saiatu zen. Haurrak jomugan izan zituen frankismoak eta jatorrizko familietako ideología mespretxatu eta frankismoaren baloreak inposatzeko saioak egin zituen.
Gai hau jorratu asmoz, Markina-Xemeinen eta Etxebarrin ezagutu ahal izan ditugun kasuetan, frankismoaren azken urteetan gertatu ziren, hiruak. 1973an, Bilboko Kliniketan jaio eta hil zirela esanez lapurtu zizkieten bi kasu Markina-Xemeingoak eta 1975ean Etxebarrin izandako adopzio kasu irregularra bestea. Kasu hauek, klinika pribatuek, monjek eta Maria Madre bezalako elkarteek garai hartan zuten jokaera eta jarduera ilunekin bat egiten dute, eta egun gainera, hirurek zailtasunak dituzte, egia ezagutu eta beraien zalantzak argitzeko beharrezko dituzten agiriak eskuratzeko.
Ahaztuen Oroimena,Markinaldeko Frentea 1936 elkartetik, gai honek familiengan sortzen duen babesgabetasuna salatu nahi du; berriz ere begi bistan geratzen delarik egia osoa argitzeko eta batez ere frankismoarekin zer ikusia duten gertaeren egia osoa jakiteko dagoen borondate eza salatuz.
Ondorengo dokumentu hau osatu dugu gaia osatze aldera: Haur Lapurtuak eta adopzio irregularrak frankismo garaian Markina-Xemeinen eta Etxebarrin
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frankismoa, Markina.