Lagun egiguzu, osatu dezagun memoria

Posted on

Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteak, lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizue orain arte jaso dugun babes eta laguntasunagaitik. Bereziki eskertu nahi dugu, hainbat etxetan, beraien ateak ezeze, beraien bizipenak eta beraien sentimenduak kontatu, transmititu eta guk jasotzeko izan dugun aukeragaitik.   Baina ikusi ahal izan dugun moduan, eskertzekoa da, proiektu hau beste era batzuetara lagutzea (ekitaldietan parte hartuz, ideiak emanez, informazio bilketarako kontaktuak eginez…).

Halabaina, eskaera zabala egin nahi dizuegu, gurekin batera, zuen ekarpentxoa beharrezkoa dugu. Gerra Zibilaren zein Frankismo garaiko datuak, argazkiak, kontakizunak, gertaerak bildu, osatu eta gure herriaren ondare historikoa osatzen laguntzeko eskaria luzatzen dizuegu.

Beraz, argazkiak, dokumentuak, ikurrak, kontakizunak zein edozein detaile txiki ere oso baliagarria da guretzat, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Modu honetan, gertaeren berreraikuntza egin nahi dugu, urte beltz haien egia osoa jakiteko, memoria historikoan eta herri honen memoria kolektiboan gorde dezagun.

Lagun egiguzu, egin zure ekarpena, jarri zaitez harremanetan gurekin, email bidez (etxebarria1936@gmail.com) edo zuzenean gurekin.

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.