Jose Andres Azpiri, azken gudariaren lekukotza

Posted on Actualizado enn

BlogerakoJose Andres Azpiri, 1911an jaio zen, gerra zibileko Markinako azken gudaria hil da. Urteak joan eta urteak etorri, bere memoriak bizirik gorde izan ditu eta horregatik bere testigantza jasotzearakoan, ondorengo belaunaldiei transmititu ahal izango zaie Jose Andresek eta berak bezala askatasuna eta faxisten aurka borondatez aritzeko erabakia eta bizitakoa. Hemendik gure esker hona, eta bere borrokaren goraipamena.

Gerra hasi zenean, Torretxu baserrian (Plazakolan), etxean zegoen eta 1936ko urriaren 4an, milizianoek faxistei bidea ixteko asmoarekin Plazakolako zubia lehertu zutenean, bertatik ikusi ahal izan zuen gertaera hura. Milizianoen aginduz, Jose Andres laguntzaile hartuta, baserritarrei nola babestu behar zuten azalpenak ematera bidali zuten (lehioak zabalik mantentzeko, denak Labetxe ostera bildu..) orduan Torretxu bezala inguruko etxeetakoak atera eta babesean zirela lehertu zuten zubia.

Gerra lerroa hurbiltzen ari zela, Plazakolako zentrale elektrikoan zegoen lanean bere aitarekin. Bere esanetan, kol$pistak lehen unean ez ziren Plazakolaraino jeitsi.
Lehen mugimenduak hasi berri, 1936ko urriaren 14an, etxean zuten bizikleta hartu, erreka ahal zuen moduan igoaro eta Milloin zehar Lekeitiora joan zen, borondatez, bere burua gudari, frenterako eskainiz.

Lekeition Boga-Boga konpainian sartu zen, hemendik sortu zen gerora Eusko Gudarosteko Itxasalde deituriko batailoi abertzalea. Bilbora bideratu zituzten orduan eta bertan armak eta gudarientzako arropa zein tresnak hartuta Markinara itzuli ziren; Mertzedetako komentuan gaua egin eta Akarregiko lerrora abiatu ziren 1936ko urriaren 21eko borroka gogor eta ezagunean parte hartzera.

Gerora, behin Itxasalde batailoia sortuta, Asterrika eta Kalamendi inguruan borrokatu zuen baina azaroaren bukaeran Araba aldera egindako ofentsiba nagusian partea hartzera bideratu zituzten.
Orduñako inguruan borrokan jardun zuen, eta bere testigantza jasotzerako unean, hango borrokaldiak oso gogorrak izan zirela aitortu zuen.

Frente eta lerro ezberdinetan kolpisten kontra borrokan jardun ondoren, “Enlaces y Comunicaciones” deituriko sailerako aukeratu zuten, elektrizitate arloan zituen ezagutza teknikoakgatik. Lau komunikazio motatan trebatu zen: irratia, morse, argiak eta banderak.

Artxanda eta Santo Domingoko borroketan parte hartu ondoren, faxistak Bilbo okupatu zutenean eskuindarrak kartzelatik ateratzeko operazioen ostean San Antongo zubiaren leherketan ere bertan egon zen.

Bilbon jardun zuen, ordena publikorako lanak eta babes lanak egiten, baina behin lan hauek eginda, beste gudari askorekin batera Eusko Jaurlaritzaren egoitza zen Carlton hotelaren aurrean entregatu zen. Kolpisten agintari militar baten diskurtsoa entzun behar izan zuten orduan.

Kartzelaratu egin zituzten, eta kartzelan denbora egin ondoren gero “Trabajadores” deituriko, behartutako lan bataoiletara eraman zuten faxistek. Han aritu behar izan zuen 1939ko bukaerara arte.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.