Gaurko egunez 1930ean
San Andresko manifestua sinatuz sortu zen 1930eko azararen 30ean EAE-ANV. Bilbon eginiko bileran, sortzaileen artean aurkitzen ziren, Anacleto Ortueta, Luis Urrengoetetxea, Tomás Bilbao eta Justo Gárate.
Ezaguna da, PNVrekin une horretan zituzten ezberdintasunak, hortik, sorreraren beraren beharra eta beraz, EAE-ANV ideologikoki abertzale, akonfesional, errepublikar eta funtsean, lehen ez abertzaleko alderdi gida finkatu zen.
Estatutuaren defentsan aritu zen besteak beste sortu eta lehenengo urteetan; gainera, 1931.urtean izan zien hauteskunde ezberdinetan emaitza onak lortu zituen.
Aurrerago, 1936an Frente Popularraren barnean sartu zen eta Gerra Zibilaren lehen unetik defentsarako batzordeetan parte hartu zuen.
Ondoren, Euzko Gudarostean hainbat batailoi sortu zituen, hiru infanteriakoak: ANV 1 Olabarri (Gabriel Goitia komandantea), ANV2 Euzko Indarra (Bernabé Orbegozo komandantea), ANV3 (Jose Zapirain komandantea) eta laugarrena Zulatzaileena: Azkatasuna (Isidoro Olaizola).
Borrokaldi gogorrak aurrera eraman zituzten faxistei aurre eginez. Ezagunenak, Albertiako gertakariak (1936ko abendua) eta geroago, Asturiasko frentekoak (1937ko martxoa). Markinaldeko Frentean ere parte hartu zuten batailoi hauek ANV1-eko gudariak Asterrikako posizioetan, Lekeition (Zubietan) eta Urberuagako Balnearioan (kuartel gisa), Akarregiko posizioetan borrokatuz. ANV2-a ere Akarregiko posizioetan izan zen, tartean 1936ko Urriaren 21eko borrokaldia babestu zuen; batailoi hau, gipuzkoatik gerraren garapenak aurrera egin ahala (Donostialdeko defentsatik) posizioak atzera gure ingurura heldu ziren, tartean Kandido Saseta zela.
Orain urte gutxi, Asturiasen, gudariak hobi komunetatik ateratzeko lanak aurrera eraman zituzten, bertan, Kandido Sasetaren gorpua atera zutelarik.
EAE-ANVren jardun politikoak aurrera jarraitu zuen, Eusko Jaurlaritzako gobernu kide izan zen 1936ean baina, Frankok gidatutako kolpe faxistak lurralde guztiak okupatu ondoren erbestera jo behar izan zuen; frankismo garaian ilegaltasunera behartuz, orain urte gutxi alderi honekin berriro gertatu den bezala.
Gerora, 1977an bersortu ondoren, Herri Batasunaren sortzaileetako bat izan zen; gaur egunera arte euskal jendartean alderdi erreferente izaten mantendu delarik.