Jose Mari Otsoa de Txintxetru hil da
Memoriaren eta egiaren ahots garbi bat isildu da. Jose Mari Otsoa de Txintxetru, Ahaztuen Oroimena Elkarteak jasotako testigantzen artean pisu haundikoa da. Berari esker, batez ere Ziardamendiko gertaeren ingurukoak argitu ahal izan ziren, beste hainbat gertaera, lekutu eta osatzeaz gain.
Besoak zabalik hartu gintuen bere etxean, bere bulegoan eta prisarik gabe kontatu, 18 urte baino ez zituela Markinara heldu eta Etxebarrin gora, Urkaregin borroka egitera joan zeneko kontuak.
1982an, Ziardamendin hilda eta hobiratuta zeuden burkideak hobititk ateratzeko lanak gidatu zituen eta handik sortutako harreman hariari tiraka 2012ko ekainean 4 gudariren gorpuak hobitik atera ziren Aranzadi, Elgoibar1936 eta Ahaztuen Oroimena Elkarteen elkarlanaz.
Markinaldeko Frentean egon zen 1936ko irailaren bukaeran Zubiaur konpainiako Sabino Arana izeneko lehenengo batailoian.
Bizkaiko Buru Batzarreko idazkaria izan zen eta geroago Euzko Gudaroztea sortu zuen bertako lehendakari zelarik. Sabino Arana Fundazioaren sortzailea ere izan zen.
Ez dugu hitzik Jose Marik eskainitako testigantza eskertzeko, ez dugu hitzik, albistea jaso dugun unean bizitako sentsazioa adierazteko; baina inguru hauetatik besarkada haundi bat bidaltzen diogu familia guztiari.
Agur eta ohore.
Testigantzaren pasarte garrantzitsuenak ondorengo hiru bideok osoatzen dute: