Urbasan hobitik ateratzeko lanak aurrera eramango ditu Aranzadik
Hiru gorpuen berri bazegoen ere bilaketa lanen ondoren beste hiru gorpuren aurkikuntza burutu dute Urbasan, eta hainbat tona harri mugitu ondoren este lau gorpu. Guztira hamar lirateke Aranzadi eta Nafarroako fusilatuen senideen elkartearekin elkarlanaren ondoren aurkitutakoak.
Bilaketa lanen ondoren, gorpu hauek UGTko kide edo sindikatu honen inguruko hiru kiderenak liratekeela uste da honen gainontzeko gorpuen inguruko datuak lortzeko ikerketa lanak hasiko dituzte.
Urbasan, faxistek burututako fusilaketa masiboen lekua zen, Otsoportiloko gaina eta Pilatosen balkoia ziren frankisten errepresio leku nabarmenenak Urbasan eta Otsoportilon fusilatu ondoren kobazulora bota zituzten gorpuak faxistek. Aurkitutako hezurrak kobazuloan zabalduta daudela azaldu dute eta honek, bilaketa lanak zailduko dituen arren, aurrera joko dute; hiru kideren datua bazuten ere, hamar gorpuren hezurdurak aurkitu dituztela uste da.
Hezurdurak, 1936an fusilatu ondoren kobazulo honetara botatako gorpuenak lirateke, ezkertiar izaeragatik, fusilatuak, eskubide zibil eta politikoak zanpatuak, bizitza ukatuak. Nafarroako fusilatuen senideen elkartearen arabera, Balbino García de Albizu, Gregorio Garcia (Eulateko zinegotzia) eta Balbino Bados leudeke hil zituztenen artean. Aurkitutateko bi hezurdurek indarkeri zantzuak dituzte eta hiru buru hezurrek balaz tirokatuta utzitako markak ere bai.
Hamar metroko sakonean, eta 75 urtetik gorako isiltasunaz hilketa hauek ahazteko ahalegina egin bada ere, gertuko senide zein inguruko herritarren borondateaz basakeriak agerian utziko da injustiziak ozen salatu eta egia gauzatu dadin. Oroimena eta duintasuna berreskuratuko dira, hil zituzten bederatzi pertsona hauen zein frankismoaren errepresioa jasan zuten guztien duintasunaren omenez.