Errefuxiatuak lehen eta orain, gurean ere larriki sufritu genuela gogoratzeko

Posted on

ISTRIPUADuela 79 urte, 1936ko irailaren 22ko gauean, gerraren krudeltasunetik ihesi zetozen donostiar errefuxiatu talde bat zekarren kamioi batek Saturrarango gainean istripua izan eta amildegira erori ondoren, gutxienez 4 errefuxiatu hil ziren, biziarekin ordaindu zuten gerra eta beldurrarengandik ihes egiteko premia.
Istripu horren nondik norakoak argitu eta kaltetuen babeserako ikerketa Markinako epaitegian abiatu zen. Matxinatuak inguruaz jabetu zirenean ikerketa bertan behera utzi zuten eta bere egunean sortutako dokumentazioa desagertuta dago, agian apropos.
Apropos diogu, garaileak ezin zuelako onartu berak sortutako beldur eta izuak pertsonak errefuxiatzera behartzen zituenik. Etxea, jabetzak, zuten guztia utziz ihesi egiten zuen pertsona ez zuten gerraren biktimatzat, ā€œgorri eta separatistaā€ zelakoan zeudenez, matxinatuentzat hura ere arerioa zen, trabatik kendu behar zen arerioa.
Hor daude 1937ko otsailaren 14ean Ondarroatik Lekeitiorako bidetik kanporatutako 116 emakume eta haurrak, edo biharamunean Maltzagatik deserriratutako 32ak. Beraiekin bat ez zetozen pertsonak kaltetzearren aurretik ere matxinatuek noizbait egindako ankerkeria.

p022_f01_4Guztiok ikusi ditugu emakume eta haurrak kostaldeko bidean barrikada eta zuloak zeharkatzen zituzten argazkiak edo 96 urteko Agustina Berridi ondarrutarra kanporatutako bere herrikideez inguratuta. Ondarroako Historia Zaleak elkarteak ondo baino hobeto dokumentatutako txosten honetan otsailaren 14ean kanporatutakoaren berri aurkituko duzue.
Jabetu behar gara errefuxiatuen errealitatearen gordintasuna guk ere ezagutzen genuela, gure senide askok ere etxeak utzi eta hilabeteetan babestu behar izan zutela, edo atzerrian erbesteratu; gerrak bakar batzuen interesen araberakoak izanda ere ondorioak bakarrik herritarrak sufritzen dituztela, elkartasunaren bidetik gainditu behar dugun sufrimendua.

ERREFUXIATU_KANPORATUAKEpaitegikoa

ā€œLa Argentinaā€, Esperanza y Cia enpresaren ekoizpena atzerriratzeko 1937ko proiektua.

Posted on Actualizado enn

ArgazkimoduenGerra Zibilaren garaian, Euskal Herriko eremua matxinoen esku erori ondoren, Argentinan arma eta gerrarako materiala ekoizteko proiektu bat landu zen, ā€œLa Argentinaā€ deituriko proiektua.

Armagintza sektoreko 3 industria-buruk (ā€œGarate Anitua y Ciaā€ko Luis Ormaetxea, ā€œEsperanza y Ciaā€ko Castor Uriarte eta ā€œStarā€eko Valentin Suinaga) eta Eusko Jaurlaritzako Ameriketarako Delegatu Komertziala zen Tomas Zulaikak zituzten esperientzia, baliabide, patente eta Euskal Herritik erbesteratutako langile kualifikatuez baliatuz, enpresa handi baten proiektua aurkeztu zioten Eusko Jaurlaritzari, haren babesa eta finantziazioa eskatuaz.

1937ko irailaren 3an aurkeztu zuten proiektu hau Ameriketako merkatura bideratuta zegoen. Espainian gerra bere gordintasunean egon arren, errepublikaren defentsan ari zirenak hornitzeko asmorik gabe sortutako proiektu honek ez zuen erantzunik jaso eta bertan behera geratu zen.

GarateAnituaCiaFrentearen hurbiltasunaren eraginez eta 1936ko irailean eta urrian lantegiak jasandako bonbardaketagatik, ā€œEsperanza y Ciaā€ enpresa Markinatik Zamudiora eraman zuten. Derioko eroetxearen eraikinean eta San Mames futbol zelaiaren tribunaren azpian izan zituen lantokiak. Mortero eta granaden ekoizpenean zuen balio estrategikoagatik hainbat aldiz ā€œLegion Condorā€en airezko erasoak jasan zituen, gogorrenak 1937ko maiatzean eta 1937ko ekainaren 11an,Ā instalazioak faxisten esku erori baino bi egun lehenago izandakoak. Azken eraso honetan zauritu ondoren, biharamunean Etxebarriko Saratzuerdi baserrikoa zen Antonio Arregi Arrizabalaga langilea hil zen. Enpresa militarizatuta zegoenez, gure inguruetatik joandako langileez gain, mobilizatutako langileak aritu ziren ekoizpenean.

ā€œEsperanza y Ciaā€ enpresa Zamudion egon zen tartean ā€œE.E.36 fusil-metrailadoreaā€ modernoaren diseinu eta prototipoak garatu zituzten. Arma hau ā€œLa Argentinaā€ko ikurretariko bat izan behar zen.

StarBaina proiektua ez zen atera eta faxistek Zamudioko ā€œEsperanza y Ciaā€ko ekoizpena laster berreskuratzeaz gain, handitzea lortu zuten, gerraren iraupenerako arma egarri ziren. Tartean hor dago Miren Kasilda Aginaga markinarrak jasandako zigorra, abertzalea eta galtzaileen parteko izanda ere bertan lanean jarraitu zuelarik, ā€œPlato Unicoā€ deritzona ez ordaintzearren 1938 maiatzaren 27an enpresako jantokian atxilotu eta ondoren kartzelaratua izan zena.

ā€œLa Argentinaā€ egitasmoan buru-belarri aritutako enpresarioak, proiektuaren porrotaren ondoren, berregokitu eta egoera berrira moldatu ziren, faxisten aldean zituzten enpresen etorkizunaren alde ā€œnormalitateraā€ itzuliz. Horrela urte batzuetara ā€œEsperanza y Ciaā€ enpresa Markinara itzuli zen eta tartean gerra gatibuak eskatu eta ekoizpenean erabili zituen, geroago modernizazio aro bateri ekin eta instalazioak berritu eta handitu zituelarik, 1994. urtean itxi arte.

Hemen irakurgai ā€œLa Argentinaā€ proiektuaren inguruan osatutako hainbat dokumentu:

Memoria guneak eta egia argitzeko garbiketa lanak auzolanean

Imagen Posted on Actualizado enn

Etorri gurekin eta parte hartu! 15:00etan Olaia aurrean geratuko gara, bertan erremintak eta kotxeak antolatuko ditugu gora igotzeko. Ahal izan ezkero, lanerako tresnak ekarri.

AUZOLANDEGIA

Martzel Garitagoitia Arriaga, Ongarain zegoela (Ermuan) hegazkinak lurra jo zuenekoa

Posted on Actualizado enn

Mallabiako Geria auzoko Goikoetxe baserrikoa da Martzel, bertan jaio zen eta bizitzaren amaierak bertan harrapatzea nahi du.
Garai batean, bere familia bezain kuttun eta maitea izan zuen Ongarai baserriko familia, izan ere, Ermuako etxe honetan jardun zuen morroi, gerra garai bete betetan

P1200150_10Baserri handia zen Ongarai, eremuz zabala eta lanaldi bukaezinekoa. Ortuari, fruitu, esne eta abarren ekoizpen eta salmentan murgildu ziren Ongarain, frenteak behar zituenak hornitzen.
Egonkortuta zegoen gerra lerroa, frentea, egun batetik bestera hautsi zen, (1937 apirila), faxista, moro eta erreketeak aurrera egin ahala izua, beldurra eta zalantza nagusituz joan ziren.

Ongarai baserrikoek ezkutatzea erabaki zuten, baserrian morroi gaztea bakarrik utziz. Martzel, bera bakarrik, Ongarain, gerra betean, estualdia pasatu eta gerra lerroa edo frentea zeharkatu eta Gereagako (Geria) jaiotetxera joatea erabaki zuen.

Trabakuan zehar egin zuen topo frankisten erasoaren abanguardiarekin, Gernika bonbardatu zuten egunean, 1936ko apirilaren 26an, Martzelek 15 urte bete zituen egun berean. Moroak ziren aurrean eta haien esku erori zen, ia ia, bertan hil zuten.
Ofizialaren aginduei esker, heriotzetik libre, gidari lanak egitera behartu zuten, eta Trabakuatik, errepublikaren defendatzaileek faxistei jaurtitako tiro artean, Goikoetxera gidatu behar izan zituen faxistak.

Ermuan eroritako Bf_109 hegazkin alemaniarra
Messerschmitt Bf_109 hegazkin alemaniarraren itxurakoa zen Martzelek Artamendiko sagaztian erortzen ikusi zuen hegazkina

Egun batzuetara, Ongaraira itzuli zen Martzel, baserri lanetara. Artotzan lanean zegoela, alemaniarren gerra hegazkin baten larrialdiko lurreratzea suertatu zitzaion pare parean, ustez tiro batez depositua zulatu zioten hegazkin faxista alemaniarrak Ermuako egungo hilerria eta Mallabiako Artamendi arteko eremuan lur hartu behar izan zuen. Bertara hurbildu ziren Marzel eta Ongaraiko ugazaba eta orduan Aizto haundi batez atera zen hegazkinetik pilotua, beldurrez, baina nolabait elkar ulertzea lortu eta piltotuari lagundu behar izan zioten, hegazkina idiekin jeitsiz. Gero, Berrizen, faxisten beste bi motoredun hegazkin bonba jaurtitzaile bat ikusi ahal izan zuten, hura ere hautsia.

Hegazkin alemaniarra erori zen lekua. Ermu eta Mallabiako mugan. Atzealdean Urko
Hegazkin alemaniarra erori zen lekua. Ermua eta Mallabiako mugan. Atzealdean Urko

Estuazunak ez ziren bukatu Martzelentzat, ezbeharrik handiena, gogorrena, gerra lerroa aurrera joan eta gerora suertatu zitzaien. Jaiotetxe inguruan esku bonba bat aurkitu zuen bere arreba Tomasak. Hura manipulatzen saiatu ziren, eta lehen saiakeran eztandarik egin ez bazuen ere, Tomasak esku bonba hartu zuen berriro, eta orduan bai jaurti zuenean eztanda egin zuen. Eztandaren ondorioz, zati batek sabel aldean jo zuen Tomasa, zauritxo bat eraginez. Etxekoak medikuaren bila joan arren, goizalde hartan hil zen Tomasa Garitagoitia, etxeko arreba txikia, 7 urterekin.

Marcelo Usabiaga Jauregi hil da

Posted on Actualizado enn

Agur eta ohore Marcelo!
Hartu gaituen guztietan luze eta zabal hartu izan gaitu, luze eta zabal jardun bere bizipenez, bere testigantza zabal bezain sendoa sakonetik kontatu izan digu hartu gintuen guztietan. Beti prest.
Konprometitua, eskuzabala, komunista, errepublikazalea, makia… borrokalari nekaezina azkenera arte.
Gurera etorritakoan ere presarik gabe, sakon eta zabal eskaini zizkigun Rosa Luxenburgokoekin borrokan bizitakoak: Urberuagako Bainuetxea, Kalamua aurrez aurre zuteneko posizioetako kontuak, Ondarreta eta Arroan preso egondakoan bizitakoak, Burgosko presondegiko inprenta klandestinoaren funtzionamendua…
Asko dugu eskertzeko, are gehiago ikasteko.
Beti arte!
Osasuna eta askatasuna!

1.Marcelo Usabiaga Jauregi: testigantza

2.Marcelo Usabiaga Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean hitzaldian

3. Iñaki Egañarekin Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean

4. Ondarretako kartzelako presoei omenaldia

Albertiako borroka gogoan, CNT, UGT eta EAE-ANVko brigada internazionalistari omenaldia

Posted on

P1200822_10Gaur, Leguntio inguruko Albertia mendian izan gara Eusko Ekintza Fundazioak ANV-EAEko gudariei egindako omenaldian.

Aurtengo ekitaldietan, ANV-EAEko gudarien borroka eta borroka horretan hildakoei gorazarre egiteaz gain, bereziki 1937an Asturiasko Areces eta Pando herrietan borrokatu zuten gudarien borrokaren izaera internazionalista azpimarratu nahi izan da, ezker abertzalearen historian egindako ekarpen internazionalistarik handiena hain zuzen.


Ekitaldian Areces eta Panbon borrokatutakoen omenezko plaka bat jartzeaz gain, anaiartze sinboliko bat irudikatuz, Asturiasko P1200844_10eremu horietako lurra zabaldu daĀ Albertiako gailurrean. CNT eta UGTko milizianoak EAE-ANVkoekin batera brigada internazionalista honen partaide izan ziren.

Baina gaurko ekitaldi hau oso berezia izanda guretzako, Ahaztuen Oroimena Elkartearentzako. Ekitaldi honetan 1936ko abenduaren 2an Albertian bertan desagertutako Lazaro Barrenetxearen familiarekin hartu dugu parte, Lazaro eta bere borroka kideak omentzerakoan, duela 78 urte jasandako galera tamalgarri honen aurrean,
familiak agertutako sentiberatasun eta duintasunak unkitu gaitu. Ahobetez esan genezake «Inoiz ez zuten amorerik eman».

Lazaro_Barrenetxea_30P1200863_10

Bilbok jasandako sarraskiaren biktimak omenduko dira ekainaren 19an

Posted on

Arriaga plazan jarri du hitzordua Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak. Bertan burutuko da ekitaldia, ekainaren 19an, 19:30etan;Ā tropa frankistak Bilbo hartu zuten urteurrenean.

Urtebeteren inguruan, gogor borrokatu zuten miliziano eta gudariek, baita egorea gordinak bizi herritarrek. 1937ko ekainaren 19an, Bilbon sartu ziren faxistak, Burdin Hesia gainditu eta airez aurrez bai Bilborekin eta beste hainbat herrirekin egin bezala hegazkinez eraso gogorrak burutuz.

CarltonEkitaldi honetan, legezko Errepublikaren kontrako kolpe militarrak eragindako biktima guztiak omenduko dira.


Markaidatarrak: Gerrak astoratutako familia, hegazkin istripua eta etxekoak frentean borrokan

Posted on

Argazkia30
Zutik ezkerretik bigarren Felipe (fusilatua)

1937ko maiatzaren 26an matxinatuen 5 hegazkinek Baionatik Bilborako postari lanakĀ egiten zituen Air Pyrenees enpresaren Airspeed Envoy hegazkin komertziala Lekeitio parean ikustatu eta eraso egin zioten. Matxuratuta, hegazkinak larrialdiko lurreratzea egin behar izan zuen goizeko 10:15etan Sopelako Zalduondo Goikoa (Sagondo) baserri ondoan.

Erasotu zuten hegazkinean, pilotua, Leopold Galy, lurra hartu aurretik hegazkin faxisten tiroen ondorioz zauritu zen. Hegazkin berean zioan Antonia LarraƱaga gernikarrak (Zabalbeaskoa Eusko Jaurlaritzako garraioetako agintariaren emazteak) lurreratzearen ondorioz, lepauztaia hautsi zuen eta gainontzeko bidaiariek, Jose Luis Biziola (Hornidura eta komertzio kooperatiben delegatua), Amador Lopez (Korreoseko Bizkaiko arduraduna) eta Iban Zarate (Juventudes Socialistas Unificadaseko delegatua) onik atera ziren erasoaren ondoriozko lur hartzetik.
Barrikako Gane mendian kokatuta zegoen Euskal Ejertzitoko Artilleria Arinaren 3. Errejimenduko 1go Bateriaren arduraduna zen Tenienteak, gertaera honen inguruan informe bat egin zuen eraso, lurreratze eta bidaiarien egoera deskribatuz.
Gertaera honek oihartzun handia izan zuen, hainbat egunkaritan argitaratu zen albistea: Abc, El Liberal, El Socialista, La Tarde, Le_EXPRESS_1937_05_27-1Euzkadi, Le Express, Unidad, eta abar.
Gerora, Kataluinako gobernuak dokumental bat egin zuen. Airspeed enpresak eraso hau jasan arren hegazkina apurtu gabe eta bidaiariak zauri larririk gabe atera izan azpimarratu, hegazkin segurutzat jo eta helburu komertzialekin munduan zehar zabalduz; hegazkin honen maketa ere komertzializatu zen, hegazkinaren kolore, diseinu, matrikula eta erasoaren ondoriozko lur hartzearen datarekin.
Baina ez zen hau izan Zaldundo baserriko biztanleak gerra garaian bizi izan zuten pasarte latz bakarra. Aurretik, soroan lanean zirela matxinatuen hegazkin batek ondorio larririk gabe metrailatu bazituen ere, okerrena etortzear zegoen. Garai hartan familiako hiru mutilak ondorio latzak jasan zituzten.
Nagusienak, Alejandro Markaida Maurikak ihes egin eta hainbat urte egin zituen atzerrian meatsu eta arriskuetatik ihesi.
Bigarrena, Felipe, Bou Nabarra eta Bou Gasteizen makinista aritu zen, atxilotu eta preso sartu ondoren beste 13 lagunekin batera SantoƱako El Dueso espetxearen aurreko hondartzan fusilatu zuten 1937ko urriaren 15ean. Euskal ejertzitoa osatzen zuten erakundetako ordezkariak mendeku gosez kartzelatik atera eta hil zituztenean.
Markaida_FelipeFelipe Euskal Gudaontzidiako eta STV sindikatuko partaide izateagatik fusilatu zuten (PNVko afiliatua ere bazen). Fusilatze hauek oihartzun handia izan zuten eta bere eragina nabarmena izan zen aurrerantzean presoek jasango zituzten ankerkerietan. Felipek bost urteko seme bat utzi zuen. Zalduondo Goikoa baserritik aurre-aurre ikusten da SantoƱa argi dagoen egunetan.
Gaztena, Jesus, Simon Bolibar batailoiko gudaria, Bizkargi mendiaren defentsan zegoela prentsaren bitartez jaso zuen etxe ondoko abioiaren berria. Jesusek hiru urte egin zituen etxetik kanpo, bat kartzelan.
Guzti hau gutxi balitz, Jesusen emaztea, Elisaren neba, Elantxobeko Lazaro Barrenetxea Badiola, ANV-1 batailoiko gudaria, 1936ko abenduaren hasieran betirako galdu zen Legutioaldeko erasoetan. Aipagarria, Eusko Gudarosteko sorreran Boga-Boga batailoi abertzalearekin eta Fulgencio Mateos UGT-1 batailoiarekin batera Olabarria ANV-1eko gudariak parte hartu zutela 1936ko urriaren 21ean Akarregin egin zen erasoan.
Lea Artibaiko kostaldean, posta hegazkin batekin ondorioz hasitako bideak, etxe eta familia honetan gertatutakoaren ondorioz hautsitako egia eta memoria berrosatzen laguntzera bideratu gaitu. Gutako bakoitzak, norbanako gisa zein modu kolektiboan jendarteratzeko egin dezakegun ariketa aberats gisa.

Ā  Ā Ā 

Sestaok ere badu memoria

Posted on Actualizado enn

Sestao un pueblo con memoria izenburua duen dokumentala argitaratu dute. Ekoizpen honek, Sestaoko frankismoaren biktimek jasandako errepresioa biltzen du.Ā Karlos Trijueque etaĀ Danilo Albinek osatu dute lana, eta diktadura frankista eta honen errepresioa jasan zuten 4o gizon eta emakumerenĀ testigantzetan oinarritu dira.