Errefuxiatuak lehen eta orain, gurean ere larriki sufritu genuela gogoratzeko

Posted on

ISTRIPUADuela 79 urte, 1936ko irailaren 22ko gauean, gerraren krudeltasunetik ihesi zetozen donostiar errefuxiatu talde bat zekarren kamioi batek Saturrarango gainean istripua izan eta amildegira erori ondoren, gutxienez 4 errefuxiatu hil ziren, biziarekin ordaindu zuten gerra eta beldurrarengandik ihes egiteko premia.
Istripu horren nondik norakoak argitu eta kaltetuen babeserako ikerketa Markinako epaitegian abiatu zen. Matxinatuak inguruaz jabetu zirenean ikerketa bertan behera utzi zuten eta bere egunean sortutako dokumentazioa desagertuta dago, agian apropos.
Apropos diogu, garaileak ezin zuelako onartu berak sortutako beldur eta izuak pertsonak errefuxiatzera behartzen zituenik. Etxea, jabetzak, zuten guztia utziz ihesi egiten zuen pertsona ez zuten gerraren biktimatzat, “gorri eta separatista” zelakoan zeudenez, matxinatuentzat hura ere arerioa zen, trabatik kendu behar zen arerioa.
Hor daude 1937ko otsailaren 14ean Ondarroatik Lekeitiorako bidetik kanporatutako 116 emakume eta haurrak, edo biharamunean Maltzagatik deserriratutako 32ak. Beraiekin bat ez zetozen pertsonak kaltetzearren aurretik ere matxinatuek noizbait egindako ankerkeria.

p022_f01_4Guztiok ikusi ditugu emakume eta haurrak kostaldeko bidean barrikada eta zuloak zeharkatzen zituzten argazkiak edo 96 urteko Agustina Berridi ondarrutarra kanporatutako bere herrikideez inguratuta. Ondarroako Historia Zaleak elkarteak ondo baino hobeto dokumentatutako txosten honetan otsailaren 14ean kanporatutakoaren berri aurkituko duzue.
Jabetu behar gara errefuxiatuen errealitatearen gordintasuna guk ere ezagutzen genuela, gure senide askok ere etxeak utzi eta hilabeteetan babestu behar izan zutela, edo atzerrian erbesteratu; gerrak bakar batzuen interesen araberakoak izanda ere ondorioak bakarrik herritarrak sufritzen dituztela, elkartasunaren bidetik gainditu behar dugun sufrimendua.

ERREFUXIATU_KANPORATUAKEpaitegikoa

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.