Kondor legioari buruzko hitzaldia eta erakusketa Ondarroan

Posted on

HITZA

Ondarroako Historia Zaleek antolatuta, Kondor legioa: nazien bidegabekeria, iragana eta oraina berbaldia egingo da Kofradia Zaharrean eguenean [martxoak 5], 19:00etan. OHZko kideek, BASKale eusko-alemaniar elkarteko kideek etaĀ Coordinadora estatal de apoyo a la Querella Argentina contra crimenes del franquismo plataformako kideek parte hartuko dute hitzaldian.

OHZko kideek emango diote sarrera hitzaldiari. ā€œGarai hartako testuinguru historikoa nolakoa zen azalduko dugu. Besteak beste, 36ko gerran zertzuk pasa ziren gogora ekartzeko aukera izango dugu. Ondarroan, esate baterako, 1936ko urrian sartu ziren frankistakā€.

Berbaldira hurbildutakoak testuinguru historikoan jarri ostean, BASKale elkarteko kideek Kondor legioa zelan sortu zen azalduko dute. Era berean, frankismo garaiko hilketen inguruan berba egiteko aukera izango dute CEAQUA plataformako kideek.

OHZko kideek herritar guztiei hitzaldira joateko gonbitea luzatu die. ā€œMemoria historikoari buruzko hitzaldi interesgarria izango daā€.

Bestalde,Ā Kofradia Zaharrean martxoaren 5etik apirilaren 6ra, Legion Condorrek eragindako suntsipenak Euskal Herrian- 36/37ko gerran nazien bidegabekeria, iragana eta oraina erakusketa egingo da.

Baskale elkarteak antolatutako erakusketa Euskal Herriko hainbat herritan egon da ikusgai; ondarrutarrek hilabete pasatxoan ā€œKondor Legioaren jatorria, bilakaera historikoa, zeuzkan helburuak eta XX. mendeko historia asaldatuaren baitako testuinguruaā€ ezagutzeko aukera izango dute.

17 tauletan banatuta, Kondor legioari buruzko hainbat argazki eta dokumentu daude ikusgai, eta gehienak argazkiak baldin badira ere, tartean garai hartako hainbat egunkari ere ageri dira erakusketan. ā€œBertoko egunkariak ez ezik, nazioartekoak ere ageri diraā€.

Kondor legioa, egitaraua

Elkarrizketa: Larrinagako eta Markinako zonaldeko kartzelak; Jimi Jimenez (Aranzadi)

Posted on Actualizado enn

Larrinagako Kartzela: Oroimena Preso erakusketa antolatu dute Aranzadi zientzia elkarteak eta Bizkaiko foru aldundiak.Ā Bilboko kartzela ezagun hau, 1868an eraiki zuten, Larrinaga baserria kokatzen zen lekuan, eta han iraun zuen ehun urtean, 1968an desagertu arte; Bilboren bihotzean.
Bizkaiko hiriburua hazten zihoan heinean eta era berean Larrinagako kartzela zahartzen, kartzela berri bat eraiki zuten, gaur egun Basauriko kartzela, eta ondorioz, Larrinagakoa ordezkatu zuen.
larrinaga patio toreroBaina Larrinagako kartzela (probintzia kartzela) funtzionamenduan egon zen ehun urteetan preso ugari izan zituen giltzapean; agintaldi ezberdinen politiken agindupean. Monarkia ezberdinak, diktadurak, Bigarren errepublika, eta noski, tarteko gerra edo borraldiak.
Preso kolektibo ezberdinak izan ziren bertan, preso arruntak ere bai. Baina karlista izan, ezkerreko izan, eskuindar izan, sindikalista izan, emakume edo gizon izan, preso politiko zein peso arrunt izan, guztiek jasan behar izan zuten espetxealdia. Larrinagako kartzelara kondenatuak.
Hau errealitate bat izan zen, ez hain urrunekoa, gure etxeetako, familietako kide edo lagunen senideak izan ziren Larrinagan. Garai eta ideologia ezberdinagatik preso izan zirenen izen batzuk bildu ditugu; gai hau jorratu ahala, izen guztiak, datu guztiak lortuko ditugulakoan gaude; ez soilik Larrinagan preso izan zirenen inguruan, kartzela ezberdinetan egon zirenen inguruko historia eta egia bildu nahi dugu. Egia preso, oroimena preso izan beharrean, jendarte osasuntsuago eta askeagoaĀ baten bidean.

Markina-Xemein:

  • Arizmendiarrieta Madariaga, Jose Maria (Markina, 1915 – Arrasate, 1976): Itxurbekoa, abadea.Ā 1937anĀ preso.
  • Cazalis Sarasua, Jose (Markinan 1896-Tenerife). Sozialista.Ā 1937anĀ preso.
  • Duralde Kerejeta, Gregorio (Markina, 1895 – Gernika, 1975) EAJ, Zinegotzia.Ā 1937anĀ preso.
  • Gaytan de Ayala Costa, Jose Luis (1907-1993). Makinako alkatea, Tradizionalista 1936arte. 1937ko otsailaren 13an NabarnizenĀ atxilotu zuten errepublikaren aldeko indarrek.
  • Onaindia Jaio, Pedro. EAJ, Zinegotzia. 1938anĀ preso.
  • Ugarteburu Anitua, Ignazio (1890-1938): EAJ, zinegotzia. 1937an Larriagatik IruƱeko San Cristobalera trasladatu eta bertan hil zen.
  • MuƱoz Azpeitia, BenĆ­to (Markina, 1894 -IruƱa, 1938) 1937an atxilotua eta 1938anĀ San Cristobaleko penalean hil zen.
  • Etxaniz Laka, Julian Ā«Olazar KapitainaĀ» (Xemein, 1902-Markina-Xemein, 1986) Itxasaldeko kapitana.Ā 1937anĀ preso.

Etxebarria:

  • Arrizabalaga Ortuzar, Vitorio. Ā«BolanteĀ». Alkatea biurteko beltzean (1933-1936).Ā 1937anĀ preso.
  • Mandiola Bastida, LuisĀ Ā«Makutegi-TxikiĀ» (Etxebarrian 1900- Donibane Loitzunen).
  • Zelaia Bastida, Domingo. Ā«TxominĀ». Alkatea biurteko progresistan (1931-1933).Ā 1937anĀ preso.

Ziortza-Bolibar:

  • Bonifazio Egurrola Ā«Boni AgarreĀ» (ZiortzaĀ·Bolibar, 1899 – Derio, 1937)Ā 1937an atxilotu, kartzeleratu eta fusilatua.

Arraten ere Gerra Zibilaren interpretazio zentroa ireki dute

Minientrada Posted on Actualizado enn

Eguerdian Arrateko Gerra Zibilaren interpretazio zentroa aurkeztu dute jendaurrean.

Interpretazio zentroak Eibarko gerra sektorearen inguruko inormazioaz gain, testuinguru historiko haren inguruko informazioa, gerra objetuakĀ zein lekukoen bizpenak biltzen du.

Interpretazio zentrotik, Akondiara, bisita gidatuak antolatu dituzte inguru horretan frentea kokatu zen posizioak ezagutu eta bertako gertaerak azaltzeko.

Eibarko Udalak aurkeztutako proiektuan, Badihardugu Euskara Elkarteaketa  Jesús P1040459 (2)Gutiérrezek eta José Luis Valenciagak parte hartu dute besteak beste.

Diario de un gudari en el frente de Euskadi (Jaime Urkijo) aurkezpena

Posted on Actualizado enn


Portada Urkijo final (2)Durangoko Azokan Ā 
aurkeztu zuen Intxorta Kultur elkarteak Diario de un gudari en el frente de Euskadi liburua; Jaime Urkijoren semea, Antoine Urkijorekin batera.

Rosa Luxenburgo batailoiak Urberuagako balnearioan zuen koartel nagusia, 1936ko abenduan iritsi zirenetik.

Kristobal Errandonea zen inguruetako Rosa Luxemburgo batailoiaren arduradun nagusia, (Cashero, Urkijok idatzitako memoria agirietan) eta Jaime Urkijo haren laguntzailea.

Urkijok, bai Urberuagan, bai Maxen zein Kalamuan eta Ilo-Aldapan bizitakoak (besteak beste) jasotzen dituen memoria liburuak idatzi zituen gerra pasa eta urteetara; Inguru hauetako gora beherak bere memorien parte eta ibilbidearen zati bat baino ez dira.
Jaime Urkijoren seme Antoine Urkijok Kalamua, Max eta inguruetara egindako bisitaren berri eman genizuen. Baita, bere aitak gerra gertaerak bizi eta urteak geroago idatzitako hiru memoria liburuen berri (zonalde honetako kontuak jasotzen dituena tartean, ā€œGuerra en Euzkadi. Desde Bilbao hasta Markinaā€) Antoinek, Ahaztuen Oroimena elkarteari utziak.Ā Memoria agiri hoiek oinarri hartzen ditu aipatu liburu honek.

Patxi Juaristik Berriatuan kokatutako liburua aurkeztuko du Durangoko Azokan

Posted on

 

Berrriatua_Patxi_juaristiBerriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei, bonbardaketen ondorioz, eta kleroko bi kide, gusilatua (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke. Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea beren lurretan izan zuten beste herri batzeutakoen antzekoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean: Gainera, frankistek 25 lagun atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.

Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra zibila, drama asko eta min handia sorrarazi duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun inmateriala.

Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honetan ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan, Lekeitioko frontea ere irakur daiteke, horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia eta II Errepublika ere ikertu ditugu, gerrako jazoerak behar bezala ulertzeko eta testuinguruan kokatzeko.

Liburu honetan, beraz, XIX.mendearen bukaeratik gerra ostera arteko urteetan ikuspuntu sozial, politiko eta ekonomikotik Berriatuan gertatu zirenak aurkezten ditugu.

Patxi Juaristi Larrinaga

Argitu gabe geratu da Zumetako milizianoaren nondik norakoa

Posted on Actualizado enn

UrriarenĀ 20an eta hurrengo asteko 29an Aranzadi zientzia elkartekoek gogor jardun zuten Zumeta baserriko lurretan (San Migelen) hobia lokalizatzeko prospekzio lanetan.

Antonino Garagarza (1943), Zumetakoak, txiki txikitatikĀ jaso zuen bere gurasoengandik eta batez ere bera aitarengandik,Ā 1936ko irailaren azken egunetan gertatutakoaren berri zehatza. Duela bi urte, Ahaztuen Oroimena elkartearekin harremanetan jarri zen, duela urte asko jasotakoaren garrantziaz ohartuta. Beharrezko gestioak eta ikerketa lanek egin ondoren iritsi ahal izan daĀ urriko lan hauetara.

Frentea gerturatzen ari zen egunak ziren. Faxistak, 1936ko irailaren 21ean iritsi ziren Elgoibarrera. Ordurako, miliziano, anarkista eta boluntariaok San Migel inguruan kokatuta zeuden kolpistek aurrera jarrai ez zezaten. Zumetatik gertu, BelartondoĀ inguruan zegoen posizio horietako bat. Elgoibartik zetozen erasoetatik babesteko, Belartondo barrenetik, Zumetako lurretatik gora eta behera ibiltzen ziren borrokalariak, lur tontor txikiak ematen zien babes, ezkutalekutik.

2032Kainoika batek, Belartondo ingurua jo zuen, 1936ko irailaren 21-24 artean; bertan harrapatu zuen miliziano hau. Ondorengo egunak nahasiak eta zailak izan ziren: Faxistek, errepidez, zein mendiz mendi eraso zuten. San Migel gaina hartu zuten, Morkaiko eta Ziardamendiko gertaerekin.

Borroka horietan hildako miliziano eta gudariak irailaren 29an lurperatu zituzten, Elgoibarko udalak emandako aginduz. Zumetan, Antonioren aita bertan zen milizianoa lurpertu zutenean. Argi eta garbi gorde zuen bere oroimenean gertaera hura, eta ez zuen zalantzarik izan bere semeari gertatutakoaren trasmizioa egiteko.

Hala ere, lurraren mugimenduek, lur jauziek eta denborak, aldaerak sortzen ditu. Antonioren zehaztasunek eta Aranzadikoen lan ikaragarriak ezin izan du milizianoaren hobia aurkitzeko fruiturik izan. Guzti honek, egia argitzeari bide eman dio, bederen.


Roke Arregi Garate

Posted on Actualizado enn

Sin tĆ­tuloRoke Arregi, Elgoibarko San Bartolome kalean jaio zen, 1922an. Bere izeba Petra Garate, Xemeinen bizi zen 1936ko uztailean militarrek altxamendua jo zutenean.
Gerra soinuak eta mugimenduak medio, irailean Donostia galdu eta indar faxistak Gipuzkoa mendebalderantz zetozela, babes bila joan zen izeba Petrarengana.
Elgoibartik, Urkaregin zehar, XemeingoĀ LaubeginĀ errefuxiatu zen, gerra frentetik kilometro gutxira, errepublikazale eta abertzaleen esku zegoenĀ erretaguardian.

Miliziano eta Gudariak zebiltzan MarkinanĀ Roke iritsi zenean. LaubeginĀ lekua eta janaria izan arren, behin, Batzokira joan behar izan zuen janari bila; izan ere han ematen zuten janaria miliziano, gudari zein beharra zuenarentzat.

P111044310
Rokeren izeba bizi zen etxea, eta Rokek gerra garaian babesa bilatu zuen etxea (Laubegi) gaur egun. Markina_Xemeingo Erdotza etorbidean.

Gerra egoeran, baina eguneroko ohiko bizitza egin zuen LaubeginĀ babes hartuta egon zen 7 hilabeteetan. Inguru haietan ikusi zuen, gudariek Markinan, Etxebarrin, Barinagan…, lekuz aldatu eta faxistei eraso egiten zien kainoa; agian horregatik erasotzen zutela Laubegi ingurua gogoratzen duĀ (Markinako herri irteera, Erdotzarantz), hegazkinekin batez ere.

Faxistak iritsi zirenean, 1937 apirilean, babes hartuta zegoenĀ etxean sartu eta zegoena lapurtu zioten. Behin, frentea aurrera joandakoan, berriz bueltatu zen Elgoibarrera.

Zumetako hobian, lanak aurrera doaz

Posted on Actualizado enn

Aurreko astean, lehen prospekzio lanek ez zuten esperotako emaitzik eman. Aranzadiko taldea Zumeta baserriko lurretan izan zen egun guztian; lehen bizi esku tresnekin hobia ireki arren, makinaria handiagoen beharra izan zuten aurrera jarraitzeko.

Horretarako prestatutako txakur baten laguntza ere erabili zuten oraingoan. Hala ere, lana bertan bera utzi behar izan zuten eta aste honetan jarraituko dute.

Eskerrik beroenak lan hauetarako ezinbesteko laguntza eman duten guztiei, eta nola ez Aranzadiko kideei eta Antonio Garagarza Zumetakoari.

Hobi horretan lur emandako borrokalariaĀ 1936ko irailaren azken asteetan eta batez ere 1936ko iraialaren 21etik 25era izandako borrokaldien ondorioz hil zela uste da; zehatzago, kanoikada baten ondorioz.