Kalamuako fronterako bisitaren irudiak
Argazki guztiak ondorengo lotura hoentan ikusgai.

Kalamuako frontean ibilbide gidatuan, bertan borrokatu zuten gudarien senieekin batera parte hartzera gonbidatzen zaitugu
Imagen Posted on Actualizado enn
Kalamua beltzez jantzi den mamua zela zioen gabon kanta batek; hala izan ere. Inguruko tontorrik altuenak, gerra zibilaren garaietan borrokaldi gogorrak jasan zituen. Frontea egonkortu aurretik eta ondorengo zazpi hilabeteetan erasoaldi latzak izan ziren. Bereziki 1936ko abenduaren 26koa aipatu daiteke; testigantzek adierazten duten moduan San Esteban eguneko borroka.
Maxetik Kalamuara eta handik Urkora arteko lerroan lehertu beharrean jardun ziren bi aldeak. Maxeko posizioetan zegoen Celta batailoia, egun horretan hil ziren esaterako Manuel Aguete Lino eta Antonio Aguete Lino. Ekainaren 12an, haien senideak etorriko dira antolatu dugun ibilbide gidatura, haien osaba biek, non borrokatu eta bizia galdu zuten bertatik bertara ezagutu ahal izango dute. Haiekin batera eutsi zioten San Andres eta Saseta batailoi abertzaleek. Lehenengoa ELA-STV-ko (Solidaridad de los Trabajadores Vascos) kidez osatua non konpainia bateko agintari Kepa Ordoki zelarik. Batailoi hauetan jardundako gudarien senideak ere etortzekoak dira ibilbidera.
Usartzatik abiatu eta gudariek posizioetara igotzeko sortutako bidetik Akondiako gaina izango da lehenengo jomuga. Han, kokapenez gain, gabon betean, San Esteban egunaren bezperetan Amuategikoek frankistekin egunkari trukea egiteko akordioaz jardungo dugu, edo urteetara jarri zuten gurutzearen jatorriaz…. Garagoititik igaro eta handik, frankisten aginte postu nagusia ikusiko dugu Kalamuako lautik. Lau honetan, gorago, Eibarko Sozialistek eraiki zuten aterpetxea eta frontoiaren azken aztarnak ikusi ondoren hegaletik, diruzulo dolmenaren ondotik, parlamentutik igaro eta Maxeko posizioetara iristean bertako ezaugarrien azalpenak eskeiniko dira. Kokapen hauetan, Celtakoek eta Sasetakoek, San Andreskoekin batera nola borrokatu zuten ulertu ahalko dugu; handik Kalamua gainera joko dugu, kokapen altuenak ezagutu eta poliki poliki beheranzko bidea hartu eta Usartzara jeisteko.
9:30etan abiatuko da ibilbidea Usartzatik; hala ere, Barinagatik gora joatekoak garenak 9:00etarako Barinagako aparkalekuan elkartzea proposatzen da Usartzara ahalik eta kotxe gutxien eramateko. Azkenik gogoratu, ibilbidea eta gero Barinagan bazkaria izango dela 15:00etan, horretarako izena eman ekainaren 6a baino lehen.
«Binke Trail Martxa», memoriaren bidetik.
Duela 80 urte, 1936ko irailaren bukaeran, iritsi zen Gerra Zibila gure mendietara. Elgoibar aldetik, Urkaregiko gaina hartu zuten matxinatutako indar ānazionalakā. Ondorioz ihesean etorritako hainbat gipuzkoar gure herrian babestu eta errefuxiatu ziren. Egun batzuk geroago, 1936ko urriaren 4an, frentea Amallosur, Akarregi, Oruntzezabal, Urkarregi, Max, Kalamua, Garagoiti eta Akondia zehar finkatu zen ia zazpi hilabetez, 1937ko maiatzaren 27an Francoren indar ānazionalekā Xemein, Etxebarria, Berriatua, Bolibar eta Markinara sartu arte.
Frentea aipatutako lerro horretan finkatu zenean soldadu, miliziano eta gudariak egoera latzean bizi behar izan zituzten borrokaren arrisku eta deserosotasunak. Arerioagandik babestu, erasorako tresna eta armak kokatu eta egunerokoari aurre egiteko mendian babeslekuak, trintxerak, sukaldeak, biltegiak eta atseden guneak egin beharrean aurkitu ziren.
Armaz, jakintzaz eta diziplinaz hobeto hornitutako ānazionalekā lerroa gainditu eta aurrera egitearen arriskua nabarmena zenez, demokratikoki aukeratutako gobernu eta errepublikaren alde aritutakoak bigarren defentsa lerro bat prestatu zuten, lehen lerroa baino atzerago. Borroka zuzeneko eremutik kanpo egonda, egitea errazagoa zenez, porlanezko eraikinetan oinarritu zuten defentsa lerro hau, gerrarako inoiz erabiliko ez zen lerroa. Zapola, Atxondoko maldak, Iparragirre, Markizburu, Barinaga, Aginaga, ⦠inguru hauetan kokatu zituzten porlanezko eraikin hauek.
Frentea geldirik izan zen tarte luze horretan beldurra, arriskua, lana, eguraldi desatseginak, euria, lokatza, bonbardaketak, tiroketak, gosea, egarria, presioa, etxekoen gabezia, lagunak hiltzen ikustea, eta abar bizi izan zituzten mendietan borrokatzen aritu zirenak.
Gaur egun nekez lortzen dugu borrokalari horien eta beraien inguruan guzti hau bizi izan zuten baserritar eta herritarrek jasandakoaren argibiderik. Oraindik hainbat kontu eta pasarte ezagutzear daude. Hor dira bizirik dirauten apurren testigantza ia ahaztuak, hor dira berreskuratutako artxibo eta dokumentuak, baina hor dira ere pertsona hauek mendietan utzitako arrasto sakonak.
Binke Trail Martxa honetan Akarregin duela 80 urte egindako trintxeren aztarnen gainetik igaroko gara, Egixarre ingurura goazela beste hainbat trintxera izango dira alboetan. Egixarre inguruan dugu 1936ko urriaren 21an gudari eta milizianoak emandako eraso gogorraren informazioa agertzen duen panel informatiboa eta Egixarreko landa ertzetik behera egiten dugunean, ezkerrean dagoen horma da borrokaldi horretan gudariek lortutako posiziorik aurreratuena, hainbatek eman zuen bizia bertan.
Eta hara non Binke Trail Martxa honetan aurrera eginez Iparragirreko ingurutik goazenean, eskuin eta ezker, bigarren babes lerrorako egindako porlanezko eraikin bi izango ditugun, bata oso-osorik eta bestea gaineko txapela apurtuta duena.
Mendian ibiltzerakoan natura, paisaia, osasuna landu eta kirola egin eta gozatzeaz gain, historia eta oroimena ere gure herri, izaera eta nortasunaren ezaugarriak direlako ez ditzagun ahanzturara kondenatu duela 80 urte gertatutakoak, memoriaren bidetik Binke Trail Martxa.
Domeka honetan Egixarrerako zita

Datorren domekan Egixarrerako gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan, 1936ko urriaren 21eko borrokaldiaren inguruan egindako ikerketaren ondoren bildutako informazioa osatzen duen panela jarriko dugu.
UGT1 (Mateos), Euzko-Indarra (EAE-ANV), Saseta (ametrailadoreak) eta Boga-Bogako gudari eta milizianoekĀ Nafar Brigaden aurka burututako borrokaldiak gerra lerroaren posizioak berreskuratu eta finkatzea lortu zuten. Borrokaldia gogora izan zen, hildako ugari utzi zituen, inguruko herritarrek ondo gogoan duten moduan haietako gudari batzuen gorpua jaso ezinik geratu ziren Egixarre inguruan.Ā Horrez gain, Bizkaiko milizia sozialisten buru eta Bilboko zinegotzi sozialista zen Fulgencio Mateos, borrokaldi honetan zauritu eta handik egun batzuetara hil zen.
Hiru hitzordu izango ditu goizak, bakoitzak nahi duenetara etortzeko aukera dezan. Lehenengoa, 10:00etan izango da Egixarren; lanerako tresnak hartu eta oraingoan panela jartzeko.
11:00etan, Intxarubitxen elkartuko gara. Zulueta Goiko eta Akarregi arteko gunea da, bidegurutze ezaguna, Etxebarrira, Markina-Xemeinera edo Urberuagara jeisteko bidegurutzea. Esaterako, Santiago bideko erromesak bide gurutze honetatik jeisten dira Arretxinagarantz.
12:00etan panelaren inagurazio ofiziala egingo dugu eta bide batze, Ahaztuen Oroimena 1936 elkartearen irudi berria aurkeztuko dugu.
- ← Anterior
- 1
- …
- 12
- 13
- 14
- …
- 36
- Siguiente →







Gaur 1936/10/21eko borrokan, miliziano eta gudariek Oruntzezabal inguruan zeuden Nafar Brigaden aurka burututako ofentsibaren inguruko informazioa biltzen duen panel informatiboa jarri dugu Egixarren.
Borroka hau, Jose Sagarna Uriarte, Amulategin fusilatu eta biharamunean gertatu zen; borrokaldi honetan, zauritu eta hil zen matxinatuekin bat egin eta fusilaketa honetan zer ikusia izan zuen Arturo Molina komandante militar galiziar ezaguna.
1936ko urriaren 21ean Akarregi-Egixarren UGT1 (Mateos), Euzko Indarra (ANV2), Boga-Boga eta Saseta ametrailadore taldeak (besteak beste) burututako ofentsiba jasotzen duen panela jarriko dugu datorren igandean, maiatzak 15, Egixarren. Panel honetan,