«Binke Trail Martxa», memoriaren bidetik.

Posted on Actualizado enn

Duela 80 urte, 1936ko irailaren bukaeran, iritsi zen Gerra Zibila gure mendietara. Elgoibar aldetik, Urkaregiko gaina hartu zuten matxinatutako indar “nazionalak”. Ondorioz ihesean etorritako hainbat gipuzkoar gure herrian babestu eta errefuxiatu ziren. Egun batzuk geroago, 1936ko urriaren 4an, frentea Amallosur, Akarregi, Oruntzezabal, Urkarregi, Max, Kalamua, Garagoiti eta Akondia zehar finkatu zen ia zazpi hilabetez, 1937ko maiatzaren 27an Francoren indar “nazionalek” Xemein, Etxebarria, Berriatua, Bolibar eta Markinara sartu arte.

Frentea aipatutako lerro horretan finkatu zenean soldadu, miliziano eta gudariak egoera latzean bizi behar izan zituzten borrokaren arrisku eta deserosotasunak. Arerioagandik babestu, erasorako tresna eta armak kokatu eta egunerokoari aurre egiteko mendian babeslekuak, trintxerak, sukaldeak, biltegiak eta atseden guneak egin beharrean aurkitu ziren.

Armaz, jakintzaz eta diziplinaz hobeto hornitutako “nazionalek” lerroa gainditu eta aurrera egitearen arriskua nabarmena zenez, demokratikoki aukeratutako gobernu eta errepublikaren alde aritutakoak bigarren defentsa lerro bat prestatu zuten, lehen lerroa baino atzerago. Borroka zuzeneko eremutik kanpo egonda, egitea errazagoa zenez, porlanezko eraikinetan oinarritu zuten defentsa lerro hau, gerrarako inoiz erabiliko ez zen lerroa. Zapola, Atxondoko maldak, Iparragirre, Markizburu, Barinaga, Aginaga, … inguru hauetan kokatu zituzten porlanezko eraikin hauek.

Frentea geldirik izan zen tarte luze horretan beldurra, arriskua, lana, eguraldi desatseginak, euria, lokatza, bonbardaketak, tiroketak, gosea, egarria, presioa, etxekoen gabezia, lagunak hiltzen ikustea, eta abar bizi izan zituzten mendietan borrokatzen aritu zirenak.

Gaur egun nekez lortzen dugu borrokalari horien eta beraien inguruan guzti hau bizi izan zuten baserritar eta herritarrek jasandakoaren argibiderik. Oraindik hainbat kontu eta pasarte ezagutzear daude. Hor dira bizirik dirauten apurren testigantza ia ahaztuak, hor dira berreskuratutako artxibo eta dokumentuak, baina hor dira ere pertsona hauek mendietan utzitako arrasto sakonak.

Binke Trail Martxa honetan Akarregin duela 80 urte egindako trintxeren aztarnen gainetik igaroko gara, Egixarre ingurura goazela beste hainbat trintxera izango dira alboetan. Egixarre inguruan dugu 1936ko urriaren 21an gudari eta milizianoak emandako eraso gogorraren informazioa agertzen duen panel informatiboa eta Egixarreko landa ertzetik behera egiten dugunean, ezkerrean dagoen horma da borrokaldi horretan gudariek lortutako posiziorik aurreratuena, hainbatek eman zuen bizia bertan.

Eta hara non Binke Trail Martxa honetan aurrera eginez Iparragirreko ingurutik goazenean, eskuin eta ezker, bigarren babes lerrorako egindako porlanezko eraikin bi izango ditugun, bata oso-osorik eta bestea gaineko txapela apurtuta duena.

Mendian ibiltzerakoan natura, paisaia, osasuna landu eta kirola egin eta gozatzeaz gain, historia eta oroimena ere gure herri, izaera eta nortasunaren ezaugarriak direlako ez ditzagun ahanzturara kondenatu duela 80 urte gertatutakoak, memoriaren bidetik Binke Trail Martxa.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.