Etxebarria
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frentea-posizioak, Hildakoak-zaurituak, Markina.
Jesusa Aierdi Egurrola

Jesusa Aierdi, jaio eta denbora gutxira Etxebarriko erberako Tomaseneko aurreko etxean bizi izan zen familiarekin. Baina gero, Iremateira joan ziren bizitzera, amaren jaiotetxera. Bertan harrapatu zuen familia guztia faxisten kolpeak, eta Kalamupean dagoen Irematein bertatik bertara bizi izan zituzten gerra borrokak.
Miliziano eta gudariak, etxe ondoan gora eta behera joaten sentitzen zituzten, etxetik oso gertu zeuden Maxeko, Zurdingo eta inguruko posizioak, hala ere, frentea mantendu zen hilabeteetan (1936 iraila-1937 apirila) etxean egon ziren.
Amaren nebak, Teodoro Egurrola Mandiolak, Kirikiño batailoian borrokatu zuen, eta gerra zauriak zirela eta Gernikaldean zegoen sendatzen. Pakete bat hartu eta Jesusaren izeba, Angelita, Teodoro bisitatzera zihoala, Gernikako bonbardaketak harrapatu zuen. Ordutik etxean ez zuten izebaren berririk jakin zazpi hilabetez. Etxera bueltatu zenean, izebak berak kontatu zien, Frantziara ebakuatu zutela itsasontziz, eta han egon zela denbora guzti horretan.
Gerra borroka uneez gain, momenturik gogorrena frentea hautsi eta faxistak sartzear zirela bizi izan zuten. Izan ere, miliziano eta gudariak ihesean zirela, ur pixkat hartzen geratu ziren Irematein; etxetik alde egiteko aholkatu zieten, erreketeak sartzear zirela eta. Horrela, 1937ko apirilaren 25ean, gauez, Irematei, Zubilla eta ingurukoak gurdiak prest etxetik alde egitea erabaki zuten, gauez. Bidean, auzoko ezagun bat aurkitu zuten, harekin hizketan hasi eta ezer gertatuko ez zitzaiela eta konbentzitu zituen. Guztiak etxera bueltatu ziren zetorrenaren zain.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Pedro Urkidi Arejita
Pedro Urkidi Euskitze baserrian jaio zen 1933an, ordurako Jesusa arreba jaioa zen. Gerra etorri zenean, etxetik alde egin behar izan zuten, lehenengo Azalotzara, ondoren Gandixara eta handik, Kortazar kapitain faxistaren pase batekin, Elgoibarko Beraseta baserrira joatea lortu zuten, han babesa hartzeko.
Gerrako frenteak iraun zuen 7 hilabeteetan, Euskitzeko posizioa hartu zuten Errepublika babesten zuten milizianoek. Etxe inguru guztiak trintxeraz josi eta han gogortu ziren Satzibar eta Maxeko posizioekin lerrokatuta. Baina Euskitzeri buelta osotik erasotzen zioten, bertan baizeuden etsaiak, Kalamuatik Amulategiraino.
Euskitze behar zutelako, zerbait ordaindu zien, bi behiren balioa, Etxebarriko palazioan kokatuta ziren agintari errepublikazaleek, «Euzkadiko dirua, diru zuria» baina behin frankistak sartu zirenean baliorik gabea. Pedroren aitak ezin jaso Elgoibarren zeudelako eta Markinan bizi zen osabak jaso zuen dirua.
Euskitzeko posizioak defendatzen zituztenek etxe inguruak hesi eta minaz babestu zuten, etsaia geldiarazteko eta behin frentea aurrera joandakoan oraindik han aurkitu zituzten.
7 hilabete etxetik kanpo egin ondoren, bueltatu ziren, jada Euskitze eta inguru guztiak faxistek okupatuta zeuden, ebakuaziorako agindua emanda zegoen eta. Orduan, etxeratzean ohartu ziren beraien etxean gertatutakoaz: etxe ingurua apurtuta, etxea txikituta …
Herrian eman zuten agertzen ziren hezurren berri, baina orduko agintariek eta Don Frantzizko abadeak ez zuten hildako gudari edo milizianoen hezurrak herriko hilerrian hobiratzeko beharrik ikusi, hala, mespretsuz, bertan hobiratzeko agindu zieten etxekoei. Hala egin behar izan zuten.
1937ko maiatz aldean bueltatu ziren etxera, eta ikusitakoak etsi arren, etxea pixkat konpontzea erabaki zuten. Halamoduz. Baina horri, inguruko tranpa eta bonben arriskua gehitu behar zitzaion. Hala, auzokoak, Urkik, herriko alkatearik kexa sartu zion, baso eta inguruan minaz josita zirela eta. Orduan, militar bi etorri ziren Urki eta Pedroren aitarai laguntzera; horrelako bat desaktibatzerakoan eztanda egin eta Pedroren aita larri zauritu zen, 6 hilabete behar izan zituelarik zauriak sendatzeko.
Orduan, ama eta ume txikiak geratu ziren etxean. Familia eta lagunen laguntzaz etxea txukundu, trintxerak lautu eta poliki poliki bizitzari berriro ekin ahal izan zioten. 1945ean berriztu ahal izan zuten berriro baserria, egun duen itxura hartuz.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Julian Lejardi Quintana
Julian Lejardi Quintana, Bixkerra baserrian jaio zen 1925ean. Neba arreben artean bigarrena da. Aita Laparrekoa zen eta ama Belausteikoa; Beheko Etxebarrira ezkondu ziren, gero Bixkerra erosi eta hara etorri ziren bertan bizitza eginez, Julian jaio orduko.
Gerra garaiak iritsi zirenean, zortzi hamar miliziano hartu behar izan zituzten Bixkerrean. Inguruko mendi gailurrak defendatzera etorri ziren boluntario, miliziano eta gudariek herriko ohiko mugimendua aldatu zuten: faxistei aurre egitera etorri ziren.
Amak, esnea eta taloa ematen zien jaten eta atarian egiten zuten lo, baserri txikia zen eta janaria neurrian zegoen, artorik ez eta zegoen apurra eman behar izaten zitzaien jaten.
Frentea estabilizatu zenean, eta tiro hotsak hasi Bixkerrera ere heltzen ziren balak eta Erreruareneko etxean babesten ziren; etxe handia zen Erreruana eta han babesten ziren. Bitartean, milizianoak zeuden etxean, luzaroan izan ziren han, errelebo gabe eta arriskupean.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak y etiquetada como ahaztuen oroimena, ahotsak, etxebarria, gerra zibila, julian, lejardi, quintana, testigantzak.
Adopzio irregular eta haur lapurtuak Markinan eta Etxebarrin
Irakurri gaia jorratzen duen dokumentua hemen.
Duela urte batzuk , gai honen inguruko albisteak argitaratu arren, gaur egun indar eta zabalera handia hartu du. Haur lapurtuak eta/edo adopzio irregularren kasuak ehundaka konta daitezke Euskal Herrian.
Gerra zibila eta gero, gerra garaian zehar egin bezela, inpunitate eta inungo traba gabe jardun zuen frankismoak haurren trafiko zein haurren eta pertsonen eskubideak zanpatzen. Izan ere, gerra ondoren, ideologia bakarraren inposaketa eta gainontzekoen ezabaketa gauzatzen saiatu zen. Haurrak jomugan izan zituen frankismoak eta jatorrizko familietako ideología mespretxatu eta frankismoaren baloreak inposatzeko saioak egin zituen.
Gai hau jorratu asmoz, Markina-Xemeinen eta Etxebarrin ezagutu ahal izan ditugun kasuetan, frankismoaren azken urteetan gertatu ziren, hiruak. 1973an, Bilboko Kliniketan jaio eta hil zirela esanez lapurtu zizkieten bi kasu Markina-Xemeingoak eta 1975ean Etxebarrin izandako adopzio kasu irregularra bestea. Kasu hauek, klinika pribatuek, monjek eta Maria Madre bezalako elkarteek garai hartan zuten jokaera eta jarduera ilunekin bat egiten dute, eta egun gainera, hirurek zailtasunak dituzte, egia ezagutu eta beraien zalantzak argitzeko beharrezko dituzten agiriak eskuratzeko.
Ahaztuen Oroimena,Markinaldeko Frentea 1936 elkartetik, gai honek familiengan sortzen duen babesgabetasuna salatu nahi du; berriz ere begi bistan geratzen delarik egia osoa argitzeko eta batez ere frankismoarekin zer ikusia duten gertaeren egia osoa jakiteko dagoen borondate eza salatuz.
Ondorengo dokumentu hau osatu dugu gaia osatze aldera: Haur Lapurtuak eta adopzio irregularrak frankismo garaian Markina-Xemeinen eta Etxebarrin
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frankismoa, Markina.
Lagun egiguzu, osatu dezagun memoria
Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteak, lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizue orain arte jaso dugun babes eta laguntasunagaitik. Bereziki eskertu nahi dugu, hainbat etxetan, beraien ateak ezeze, beraien bizipenak eta beraien sentimenduak kontatu, transmititu eta guk jasotzeko izan dugun aukeragaitik. Baina ikusi ahal izan dugun moduan, eskertzekoa da, proiektu hau beste era batzuetara lagutzea (ekitaldietan parte hartuz, ideiak emanez, informazio bilketarako kontaktuak eginez…).
Halabaina, eskaera zabala egin nahi dizuegu, gurekin batera, zuen ekarpentxoa beharrezkoa dugu. Gerra Zibilaren zein Frankismo garaiko datuak, argazkiak, kontakizunak, gertaerak bildu, osatu eta gure herriaren ondare historikoa osatzen laguntzeko eskaria luzatzen dizuegu.
Beraz, argazkiak, dokumentuak, ikurrak, kontakizunak zein edozein detaile txiki ere oso baliagarria da guretzat, eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Modu honetan, gertaeren berreraikuntza egin nahi dugu, urte beltz haien egia osoa jakiteko, memoria historikoan eta herri honen memoria kolektiboan gorde dezagun.
Lagun egiguzu, egin zure ekarpena, jarri zaitez harremanetan gurekin, email bidez (etxebarria1936@gmail.com) edo zuzenean gurekin.
Esta entrada fue publicada en Bolibar, Etxebarria, Markina, Orokorra.
Artxiboak eta galeriak oroimenaren eta egiaren zerbitzura
Memoria historikoa lantzerakoan, edo beste era batera esanda, ikertzerakoan, gertatutakoa argitzen da eta baita egia jakin ere. Horretarako, iturri ezberdinek ematen dute bidea eta horietako bat irudiak eta erreportaiak dira. Argazki hauek adibidez, Markinako parapetokoa eta Urkaregiko mugakoak dira eta Gure Gipuzkoan agertzen dira.
Kutxatekak, abenduan milioi erdi argazki jarri zituen herritarren eskura,
baldintza berezi batzuekin baina kontuan hartzekoa da argazki galeria honek duen garrantzia. Ondare fotografiko-historiko izugarria dago edozeinen eskura. Gainera, orain arte ezezagunak izan diren argazki piloa kaleratu dira gestio honekin.
Milioi erdi inguru argazkiren artean,
gerra zibilaren igurukoak dira asko, bertan aurki ditzakegularik Markinaldeko Frentean zehar faxistek ateratako zeinbait: Urkaregi ingurukoak, Markinakoak, Iruzubietakoak…
Gipuzkoan, hainbat erakunde publikok, beraien artxiboak ikerketarako zabaldu dituzte, adibidez, 1954ko ortofotoetan garbi ageri dira, argazki honetan bezala, Akondiako trintxerak. Hona hemen adibide batzuk:
- Egunkarien Hemeroteka digitalizatua
-
Aranzadi Zientzia Elkartea
- Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura

Memoria historioarentzat, eta memoria kolektiboa gorde nahi dugunontzako hau oso garrantziskoa izateaz gain berebizikoa da. Asko dago egiteko eta horretarako momentua da. Material guzti hau, edozeinen eskuragarri eta gainera internet bidez izatea txalogarria da baina Bizkaiko materiala faltan botatzen dugu. Zergaitik ez daude digitalizatuta, Bizkaian, aurreko hamarkadetako ortofotoak? Egin ezazue kontu, Bizkaiari lotuta dagoen materiala aztertzeko Hierro, El Liberal, La Gaceta del Norte, El Correo Español, Diario de Navarra, El Pensamiento Navarro… bezalako artxiboak aztertu behar direla.
Asko dago egiteko, eta asko dago jokatzeko, memoria historikoa mantendu eta benetako erreparazio bat egiterako bidean, bide eta aukera guztiak ireki behar dira ikerketarako, bai Bizkaian zein gainontzeko probintzietan.

Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Frankismoa, Markina, Orokorra.
Klaudio Totorikaguena Arroitajauregi
Klaudio Totorikaguena Arroitajauregi 1929ko otsailaren 5ean jaio zen Etxebarriko Zulueta Goikon. Aitak ekarri zuen gerraren berria; normalean Xemeinera jeisten ziren, jokera gehiago zuten eta handik edo kaletik ekarri zuen gerra zetorren berria.
Milizianoak iritsi ziren Zulueta Goikora, Sasetakoak egon ziren bertan, kuartel modura erabili zuten inguruetako posizioetara mugitzeko. Meza Zuluetan entzuten zuten milizianoek, eta Idezabalen zuten kainoiko posizoetara edo beste Zulueta Behekon zeuden posizioetara joaten ziren besteak beste.
Etxetik alde egin behar izan zuten eta Markinako Landaburu baserrira joan ziren gehienak. Etxean geratu ziren gurasoak eta anai zaharrena (Pedro) eta gazteena (Julian). Gerraren lehen mugimenduak zirela eta, hainbat kainoikada jaso zituen baserriak, milizianoen posizioak ahuldu nahian Oizete eta Labain ingurutik botata. Horietako batek teilatutik sartu eta hiru gudari hil zituen bertan. Orduan, gurasoak eta bi anaiak ere ebakuatu egin zituzten; hauek ere Landaburura.
Frenteak aurrera egin zuenean, 6 bat hilabetera bueltatu ziren Zulueta Goikora. Aita 1937an hil zitzaien eta buletan etxea birrinduta aurkitu zuten. Asko kostata konpondu zuten, eta ondorengo urteak gogorrak izan ziren. Razionamendua jasotzera Txominenera jeisten ziren eta ogi baltza Pionean hartzen zuten, zegoenean.
Oharra: Testigantza editatzen ari gara. Aurrerago jarriko dugu bideo zein idatzizko formatuetan.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Juana Francisca Goikoetxea Balenziaga
Urtzulon jaio zen 1932ko abenduaren 20an. Neskatila zen baina gogoratzen da, gerra zibila etorri zenean, etxetik ihes egiteko agindua jaso zutela. Etxean zirenen artean, gurdira trasteak jaso eta Makuteira joan ziren. Amona, aita eta neba arrebak joan ziren, izan ere bere Ama, Donostira joan zen bera jaio eta hamabost egunera aña gisa Komillas Markesarenera. Handik amak, inglaterrara ihes egin zuen Komillastarrekin eta gerra ostean buletatu zen, bitartean ez zekiten batzuk besteen ingungo berririk.
Frentea estabilizatu zen denporetan Makutein bizi izan ziren eta frentea aurrera joan zenean bueltatu ziren Urtzulora. Etxe ingurua esku bonbaz eta eztanda egin gabeko obusekin aurkitu zuten; arriskutsuak zirela eta, gerran frentera jaso zuten Bitorio nebak pilatu eta batzuk eztandarazi zituen.
Oharra: Testigantza editatzen ari gara. Aurrerago jarriko dugu bideo zein idatzizko formatuetan.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
Antonio Ibarzabal Bereziartua
Antonio Ibarzabal Bereziartua, (Altzola Zaharra, Etxebarria 1927 – Gasteiz 2013).
Gerra garaian Altzola Zaharrera milizianoak etortzen zirela gogoratzen da, Geronimo Sanchez Pesado “markinako Traperoa”-k agintzen zien zenbat txahal edo behi eman behar izaten zituen. Hauengandik, diru zuria jasotzen zuten trukean etxean eta garai hartarako aitak dirua zuen aurreztuta.
Baina frentea urbildu zenean, etxetik alde egiteko agindua jaso zuten eta amaren senideengana joan ziren Basagoitxira. Han egon ziren frentea estabilizatu zen hilabeteetan eta behin frentea aurrera joan zenean bueltatu ziren etxera.
Orduan bizi izan zituzten gararirik gogorrenak, Diru Zuriak balio ez eta, gosea pasatu behar izan zuten, aitak aurreztutako dirua alferrikakoa zenez, razionamenduaren araberako elikagaiekin egin zuten aurrrera.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.
- ← Anterior
- 1
- …
- 3
- 4
- 5
- …
- 8
- Siguiente →

