Pedro Urkidi Arejita
Pedro Urkidi Euskitze baserrian jaio zen 1933an, ordurako Jesusa arreba jaioa zen. Gerra etorri zenean, etxetik alde egin behar izan zuten, lehenengo Azalotzara, ondoren Gandixara eta handik, Kortazar kapitain faxistaren pase batekin, Elgoibarko Beraseta baserrira joatea lortu zuten, han babesa hartzeko.
Gerrako frenteak iraun zuen 7 hilabeteetan, Euskitzeko posizioa hartu zuten Errepublika babesten zuten milizianoek. Etxe inguru guztiak trintxeraz josi eta han gogortu ziren Satzibar eta Maxeko posizioekin lerrokatuta. Baina Euskitzeri buelta osotik erasotzen zioten, bertan baizeuden etsaiak, Kalamuatik Amulategiraino.
Euskitze behar zutelako, zerbait ordaindu zien, bi behiren balioa, Etxebarriko palazioan kokatuta ziren agintari errepublikazaleek, «Euzkadiko dirua, diru zuria» baina behin frankistak sartu zirenean baliorik gabea. Pedroren aitak ezin jaso Elgoibarren zeudelako eta Markinan bizi zen osabak jaso zuen dirua.
Euskitzeko posizioak defendatzen zituztenek etxe inguruak hesi eta minaz babestu zuten, etsaia geldiarazteko eta behin frentea aurrera joandakoan oraindik han aurkitu zituzten.
7 hilabete etxetik kanpo egin ondoren, bueltatu ziren, jada Euskitze eta inguru guztiak faxistek okupatuta zeuden, ebakuaziorako agindua emanda zegoen eta. Orduan, etxeratzean ohartu ziren beraien etxean gertatutakoaz: etxe ingurua apurtuta, etxea txikituta …
Herrian eman zuten agertzen ziren hezurren berri, baina orduko agintariek eta Don Frantzizko abadeak ez zuten hildako gudari edo milizianoen hezurrak herriko hilerrian hobiratzeko beharrik ikusi, hala, mespretsuz, bertan hobiratzeko agindu zieten etxekoei. Hala egin behar izan zuten.
1937ko maiatz aldean bueltatu ziren etxera, eta ikusitakoak etsi arren, etxea pixkat konpontzea erabaki zuten. Halamoduz. Baina horri, inguruko tranpa eta bonben arriskua gehitu behar zitzaion. Hala, auzokoak, Urkik, herriko alkatearik kexa sartu zion, baso eta inguruan minaz josita zirela eta. Orduan, militar bi etorri ziren Urki eta Pedroren aitarai laguntzera; horrelako bat desaktibatzerakoan eztanda egin eta Pedroren aita larri zauritu zen, 6 hilabete behar izan zituelarik zauriak sendatzeko.
Orduan, ama eta ume txikiak geratu ziren etxean. Familia eta lagunen laguntzaz etxea txukundu, trintxerak lautu eta poliki poliki bizitzari berriro ekin ahal izan zioten. 1945ean berriztu ahal izan zuten berriro baserria, egun duen itxura hartuz.
Esta entrada fue publicada en Etxebarria, Testigantzak.