Artxiboak eta galeriak oroimenaren eta egiaren zerbitzura

Posted on Actualizado enn

Memoria historikoa lantzerakoan, edo beste era batera esanda, ikertzerakoan, gertatutakoa argitzen da eta baita egia jakin ere. Horretarako, iturri ezberdinek ematen dute bidea eta horietako bat irudiak eta erreportaiak dira. Argazki hauek adibidez, Markinako parapetokoa eta Urkaregiko mugakoak dira eta Gure Gipuzkoan agertzen dira.

Kutxatekak, abenduan milioi erdi argazki jarri zituen herritarren eskura, baldintza berezi batzuekin baina kontuan hartzekoa da argazki galeria honek duen garrantzia. Ondare fotografiko-historiko izugarria dago edozeinen eskura. Gainera, orain arte ezezagunak izan diren argazki piloa kaleratu dira gestio honekin.

Milioi erdi inguru argazkiren artean, gerra zibilaren igurukoak dira asko, bertan aurki ditzakegularik Markinaldeko Frentean zehar faxistek ateratako zeinbait: Urkaregi ingurukoak, Markinakoak, Iruzubietakoak…

Gipuzkoan, hainbat erakunde publikok, beraien artxiboak ikerketarako zabaldu dituzte, adibidez, 1954ko ortofotoetan garbi ageri dira, argazki honetan bezala, Akondiako trintxerak. Hona hemen adibide batzuk:

  1. Gure Gipuzkoa

  2. Egunkarien Hemeroteka digitalizatua
  3. Aranzadi Zientzia Elkartea

  4. Kutxateka

  5. Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura

Memoria historioarentzat, eta memoria kolektiboa gorde nahi dugunontzako hau oso garrantziskoa izateaz gain berebizikoa da. Asko dago egiteko eta horretarako momentua da. Material guzti hau, edozeinen eskuragarri eta gainera internet bidez izatea txalogarria da baina Bizkaiko materiala faltan botatzen dugu. Zergaitik ez daude digitalizatuta, Bizkaian, aurreko hamarkadetako ortofotoak? Egin ezazue kontu, Bizkaiari lotuta dagoen materiala aztertzeko Hierro, El Liberal, La Gaceta del Norte, El Correo Español, Diario de Navarra, El Pensamiento Navarro… bezalako artxiboak aztertu behar direla.

Asko dago egiteko, eta asko dago jokatzeko, memoria historikoa mantendu eta benetako erreparazio bat egiterako bidean, bide eta aukera guztiak ireki behar dira ikerketarako, bai Bizkaian zein gainontzeko probintzietan.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.